El otro mapa de Abauntz (2014, Aitor Gametxo), X Films 2014ko saria, DOC Buenos Aires Jaialdian parte hartu zuen

<i>El otro mapa de Abauntz</i> (2014, Aitor Gametxo), X Films 2014ko saria, DOC Buenos Aires Jaialdian parte hartu zuen
2015/10/22
Aitor Gametxoren El otro mapa de Abauntz pelikulak, Punto de Vista Jaialdiko X Films 2014ko saridunak, DOC Buenos Aires Zine Dokumentalaren Erakustaldiaren 15. edizioan parte hartuko du, Argentinako hiriburuan urriaren 15etik 28ra. Gametxoren pelikularen bi emanaldi eginen dira, urriaren 15ean eta 27an.

Aitor Gametxoren El otro mapa de Abauntz pelikulak, Punto de Vista Jaialdiko X Films 2014ko saridunak, DOC Buenos Aires Zine Dokumentalaren Erakustaldiaren 15. edizioan parte hartuko du, Argentinako hiriburuan urriaren 15etik 28ra. Gametxoren pelikularen bi emanaldi eginen dira, urriaren 15ean eta 27an. 

Nafarroako Abaunzko haitzuloan mendebaldeko Europaren lehen maparen aurkikuntza harrigarriari buruzko albiste bat irakurri ondoren, zinegileak ondoko herrira, Arraitzera (Ultzama), jotzen du, bere eskuekin eta bidean aurkitzen dituen beste batzuekin mapa berri bat marrazteko.  Gure garaiko mapa bat, nahitaez bete beharreko festak, eguneroko errituak eta etorkizuneko usadioak nahasten dituena. Berehala ohartuko da, ordea, egiten ari dena ez dela mapa bat. Egiaz, bi dira. Bi, gutxienez.
 

AITOR GAMETXO ZABALA
(Lekeitio, Euskal Herria, 1989)

Argazkilaria eta zinegile independentea. Bilbon eta Bartzelonan Ikus-entzunezkoen Komunikazioko lizentziatura egin ondoren, fikziozkoa ez den zinearekiko interesak bultzatu zuen Sormenezko Dokumentalen arloko Masterra egitera Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (2011-2012).  Ikasten ari zela, Igone Arreitunandiarekin batera lehen dokumentala zuzendu zuen, Hiri tipografikoa (La ciutat tipogràfica, 2012), eta geroago Diccionario poético de imágenes habladas (Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa, 2013), Maria Elorzarekin eta Maider Fernandezekin elkarlanean (Las Chicas de Pasaik). Bere lanek dokumentala izateko bokazio handia dute, esperimentazio formala eta diskurtso narratibo konbentzionala nahasiz askotan, alderdi unibertsala ikuspegi pertsonalean bilatzen dute zenbait bitarteko erabiliz, hala nola, lehen pertsonako perspektiba, edo autofikzioa, eta makina zinematografikoa agerian uzteko bitarteko metalinguistikoak atxikiak dituzte. Ikus-entzunezkoen teknikari lanetan aritu da Tabakalera - Kultura Garaikideko Nazioarteko Zentroan, eta errealizazioko laguntzaile gisa Kataluniako RTVEn.
 

Filmografia:

  • Variation on the sunbeam (2011)
  • La ciutat tipogràfica (Hiri tipografikoa) (2012)
  • Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa (2013)
  • Soinu galduen bila (2014)
  • Bere bizitzetako bat (2014)
     

X FILMS PROIEKTUA

Punto de Vista Jaialdiak aukera ematen die nabarmentzen hasten diren dokumentalista espainiarrei Nafarroan ikus-entzunezko lan bat egiteko saiakera izaerarekin. Horrela, jaialdiak pelikula bat ekoizten du urtero egunkari filmatu baten itxurarekin. 

Proiektuak bi xede ditu: batetik, zinegileei aukera ematea lan berri bat garatzeko; bestetik, lan horiek, urtez urte, multzo bat osatzea, dokumentalaren arloko ahots berri horiek Nafarroara erakartzen laguntzeko. Eta horrela Nafarroari buruzko begirada poliedrikoa osatzen joaten da urteen poderioz; baina, aldi berean, batez ere, fikziokoa ez den ikus-entzunezkoen sormena bultzatzen da X Films proiektuaren bidez, eta Punto de Vista Jaialdia egutegian seinalatutako hitzordu bilakatzen da begirada berezia duten dokumental-egileentzat. X Films 2015eko irabazlea Xiana Gómez Díaz da (Lugo, 1982), No hablemos de ello dokumentalaren egilea; lan hori jaialdiaren hamargarren edizioan estreinatuko da.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.