Jaialdia Baluarten finkatu da

Jaialdia Baluarten finkatu da
Baluarte.
2015/11/16
Punto de Vista zinema jaialdiaren ezaugarriak kontuan hartuta, Nafarroako Gobernuaren iritziz urteroko maiztasuna egokiena da. Horregatik, Foru Gobernuak azken edizioaren eredua errepikatu nahi du, eta jaialdia Baluarte Fundazioarekin batera antolatzea erabaki du.

Punto de Vista zinema jaialdiaren ezaugarriak kontuan hartuta, Nafarroako Gobernuaren iritziz urteroko maiztasuna egokiena da. Horregatik, Foru Gobernuak azken edizioaren eredua errepikatu nahi du, eta jaialdia Baluarte Fundazioarekin batera antolatzea erabaki du. Horrela, 2016an ere, jaialdiaren ekoizpena Baluarte Fundazioarekin elkarlanean eginen da, eta zuzendaritza, berriz, Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuak hartuko du bere gain.

Horrez gain, Punto de Vista Jaialdiak zuzendari exekutibo berria izanen du X. edizioan, egungo Nafarroako Kulturako zuzendari nagusia Fernando Pérez taldean sartuko baita,  Ana Herrerak, jaialdiarekin hasiera-hasieratik, 2005etik, lotura izan duenak, berriki Foru Komunitateko Kulturako kontseilari izendatu ondoren utzitako kargua hartzeko. Urte hartatik, Punto de Vista jaialdiak hiru zuzendari artistiko izan ditu (Carlos Muguiro, Josetxo Cerdán eta Oskar Alegría), bi ediziotan Nazioarteko Biltzarraren formatuarekin egin da (2012an eta 2014an).

Punto de Vista Jaialdiaren X. edizioa otsailaren 8tik 14ra eginen da, aurreko urteetan baino astebete lehenago, beraz. Programazioa, gainera, egun bat lehenago abiatuko da, otsailaren 8an, astelehena, sekzio ofizialeko pelikulen emanaldi bat eginen baita, bai eta inaugurazioko film batena ere. Horrela, jaialdiak aurreko edizioetan baino eduki gehiago izanen ditu, hamargarren urteurrenean ikusleei opari bat egin nahian. Klausurako ekitaldia ere egun bat lehenago eginen da, otsailaren 13an hain zuzen, larunbatarekin, orain arte igandea izaten baitzen jaialdia ixteko eguna.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.