2015/06/18
Titulurik gabea, zuri-beltzean, anonimoa, Punto de Vista Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdia iragartzeko aukeratu zen argazkia 50eko hamarkadan ateratakoa da, Frantziako kobazulo batera egindako bisita turistiko batean. Ezer gutxi gehiago dakigu argazkiaz. Bertan, ontzi batean Padirac kobazuloko laku bat zeharkatzen ari diren moja-talde batek egindako bisitaldia agertzen da. Inolako zalantzarik gabe, kobazulo irteeran saltzen zen, baina patuak eta denboraren iraganak argazkia Parisko antigoaleko gauzen azoka batean utzia izatea nahi izan zuten eta lehiaketa nafarraren arduradunek bertan aurkitu zuten iazko udan.

Kartel honekin iragarriko da Punto de Vista Jaialdiaren 10. edizioa, hurrengo ediziorako aukeratutako datatan, 2016ko otsailaren 8tik 14ra, Iruñako Baluarte Auditorioan, oso modu berezian ospatuko den urteurrena.