Pas de nostalgie, camarades, Punto de Vista jaialdiaren hurrengo FOKUA Nafarroako Filmotekan

<i>Pas de nostalgie, camarades</i>, Punto de Vista jaialdiaren hurrengo FOKUA Nafarroako Filmotekan
Pas de nostalgie, camarades.
2015/11/24
Nafarroako Filmotekan Foco Punto de Vista sailaren emanaldi bat izanen da azaroaren 26an, osteguna, arratsaldeko 8etan. Oraingoan, Baionako L'Atalante zinemako programatzaileek aukeratu dute pelikula, izan ere, Punto de Vista Jaialdiak zinema trukea du haiekin, bi hirien arteko senidetzearen baitan. Aurten, Baionako zinemaren arduradunek gure hirian emanen duten pelikula hau da: Pas de nostalgie, camarades (Frantzia, 2015). Emanaldi berezia prestatu dugu, eta bertan izanen dira pelikularen zuzendaria, Isabelle Solas zinegile frantsesa, eta Simon Blondeau, Baionako zinemaren ordezkaria, beste zenbaitetan ere gure artean izan dena.

Nafarroako Filmotekan Foco Punto de Vista sailaren emanaldi bat izanen da azaroaren 26an, osteguna, arratsaldeko 8etan. Oraingoan, Baionako L'Atalante zinemako programatzaileek aukeratu dute pelikula, izan ere, Punto de Vista Jaialdiak zinema trukea du haiekin, bi hirien arteko senidetzearen baitan. Aurten, Baionako zinemaren arduradunek gure hirian emanen duten pelikula hau da: Pas de nostalgie, camarades (Frantzia, 2015). Emanaldi berezia prestatu dugu, eta bertan izanen dira pelikularen zuzendaria, Isabelle Solas zinegile frantsesa, eta Simon Blondeau, Baionako zinemaren ordezkaria, beste zenbaitetan ere gure artean izan dena.

Isabelle Solas zuzendari eta kamarografoak Lussas Doc  eskolan egin zituen ikasketak; film labur hauen egilea da: Dorsale sur le proche atlantique (2006), Déviation (2009), 4 (2007) eta En un temps suspendu (2012). Iraupen ertaineko film hauek ere egin ditu: Voisins, Rencontres et jardins cachés (2009), La Presqu’île (2010) eta Anastasie, portrait documentaire (2011); eta, azkenik, film luze hauek: Inventaire (2008) eta Avoir 15 ans sur le Plateau (2012).

Pas de nostalgie, camarades pelikulak Bordeleko sindikatuen etxearen erretratua da, Herriaren Etxea izenaz ezagutzen denarena alegia. Eraikina lo dagoela dirudi, denek ahantzi dutela, baina barrenean militanteak eztabaidan ari dira, borroka sindikalari nola eutsi galdetzen diote elkarri. Udala eraikina zaharberritzeko lanari ekitekotan da, baina zer preziotan? Erantzunaren zain egon gabe, artista talde aktibo bat, pazientzia gutxikoa, eraikinean sartu da isilean eta aukera berriekin egiten du amets. Pelikula honekin, Isabelle Solasek berresten du gogoko dituela espazio itxi eta abandonatuak, aurreko filmetan ere ageri zirenak: Dorsale sur le proche Atlantique, Inventaire eta En un temps suspendu.

Punto de Vista Jaialdiaren eta l´Atalante zinemaren arteko trukea (Jean Vigoren zinema omentzen duten bi izen, gainera) Le complexe de la Salamandra (Stéphane Manchematin y Serge Steyer, 2014) pelikularen emanaldiarekin osatuko da urtarrilaren 26an, film hori aukeratu baitu Oskar Alegria zuzendari artistikoak Lapurdiko hiriburuko zinemari bisita itzultzeko.

 

Nola eta noiz erabaki zenuen historia hau filmatzea?

Duela bost urte erabaki nuen, eraikina ez zegoela itxita ikusi nuenean, barrenean bizitza zegoela ohartu nintzenean.

Pelikula honen aurretik film labur bat egin zenuen gai berari buruz (En un temps suspendu, 2013). Zergatik erabaki zenuen gauza bera kontatzea iraupen desberdineko pelikulekin?

Pelikularako ideia bat nuen, iraupen ertaineko film bat nuen buruan, 40 bat minutukoa. Pelikula laburra bertako telebista batekin egin genuen, gehienez ere 16 minutuko zerbait filmatzeko eskatu baitzidan.

Iraupen horretara moldatu beharra nuenez, berriz idatzi behar izan nuen gidoia, aurrekontua pixka bat handitzeko eta bertsio luzean lanean segitzeko. Eta, azkenean, pelikula luzea beste telebista batekin egin nuen.

Film laburraren ikuspegia historikoagoa da, tokiaren herentzia politikoaz mintzatzen da, eta film luzea, berriz, sindikatuaren eta udalaren arteko anbiguotasun ugari dituen orainaldiaz ari da. Bien artean espazio huts handia dago.

Zuk egindako beste lan batzuetan ere, Atlantique, Inventaire edo En un temps suspendu pelikuletan, adibidez, espazio itxi eta abandonatuetan filmatu duzu. Zer iradokitzen dizute espazio geldi horiek?

Ez da erraza azaltzea. Pultsio optiko baten ondorioa dela esanen nuke, irudiak sortzeko gogoa, baina, aldi berean, ideia bat bada, inozo samarra, ia hilik dauden espazio horiei bizia emateko, nolabait. Egia esan, horrelako espazioen estetikak liluratu egiten nau.

Zer balio ematen diozu denboraren igarotzeari zure zineman?

Nire pelikuletako gai nagusia da, eta, horrekin batera, kezka garrantzitsu bat zinegile guztiontzat.  Zinemaren zeregina oraingo unea erregistratzea da, batez ere dokumentalaren kasuan, ihes egin ez dezan. Bizitza keinu bat da, baina oroimena ere bai, eta barne larriduraren keinua ere...

Badirudi Espainian 15-M mugimenduarekin lotutako talde sozialek hartu dutela bere gain borroka soziala,  sindikatuen gainetik. Zein egoeratan dago borroka sindikala Frantzian? 

Mugimendu sindikalak ideiak eta irudimena behar ditu, nire iritziz.  Inork ez du entzuten gaur egun sindikatuen mintzatzeko modua, jarrera klasikoa, baina eskubide benetan garrantzitsuak defendatzen dituzte. 

Mugimendu sindikalak ere zaharberritu beharra dauka, zure pelikulako eraikinak bezala?

Pelikulan, eraikinaren zaharberritzea tranpa bat da, kanpoko boterea, eskuin frantsesarena saiatzen delako "sindikatuen tenploan" sartzen, eraikinaren jabetza aldarrikatzeko eta toki patrimonial bat bihurtzeko, museo bat alegia. Haientzat errazena litzateke esatea langileen borroka iraganeko borroka bat dela. 

Konponbidea beste mugimendu sozial batzuei ateak irekitzea litzateke, militanteen beste belaunaldi batzuei, eta, nire iritzi apalean, kulturarako jakin-minaren eskutik ere: zinema, musika... Horregatik, "fikziozko" bi eszena egin nituen, bata gaueko zine-proiekzioen arduradunarekin, eta bestea, areto erraldoi eta huts horretan jotzen duen musika bandarekin.


Pelikulan, militantzia artistikoa eta soziala eskutik doaz. Zure ustez, arteak karga politikoa eta/edo soziala izan behar du? Eta XX. mendean hala izan dela iruditzen zaizu?

Ez dakit egiaz hala izan ote zen, baina borroka desberdinek bat egitea harago joateko modu bat da, oso argia, belaunaldi desberdinak elkartzekoa eta hitzaldiekin batera jendearen emozioetan eragitekoa... Bide bat da!

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.