Punto de Vista-k Iparraldean filmatu duten zinemagile nagusiak biltzen ditu, Lumière anaietatik Orson Welles-era

Punto de Vista-k Iparraldean filmatu duten zinemagile nagusiak biltzen ditu, Lumière anaietatik Orson Welles-era
''Rochers de la Vierge''
2015/01/19
Orson Welles jaio zeneko mendeurrena dela bide, eta hark Iparraldean filmatutako dokumentalak erakutsiz, Chez les Basques (frantsesez, euskaldunen etxean) zikloak, lehenengo aldiz, Pirinioen eta Atlantikoaren artean kokaturiko zona horri buruzko dokumentalen ondarea babestu eta multzokatu nahi du.

Orson Welles jaio zeneko mendeurrena dela bide, eta hark Iparraldean filmatutako dokumentalak erakutsiz, Chez les Basques (frantsesez, euskaldunen etxean) zikloak, lehenengo aldiz, Pirinioen eta Atlantikoaren artean kokaturiko zona horri buruzko dokumentalen ondarea babestu eta multzokatu nahi du.

Zinemaren hastapenetik, gutxi dira munduan, hamarkadaz hamarkada, Europako txoko horretako bizimodua eta kultura deskribatzeko hurbildu diren nazioarte-mailan ospetsuak diren zinemagile-taldea edukitzeaz harro ager daitezkeen lekuak. Interes etnografiko hori da, hain zuzen ere, Chez les Basques zikloa osatzen duten programen hautaketa diseinatzen dutenak. Eta ziklo honen eta jaialdiaren beraren hitzaurre gisa, otsailaren 9an, astelehena, 20:00etan, Bernardo Atxaga idazleak, Baluarten, hitzaldia eskainiko du Chris Wertenbaker-ekin batera –Orson Welles-ek eskualde horretan filmatu zituen dokumentaletako protagonista izan zen haurra–. Ekitaldia amaitzean, Wertenbaker-ek, haurtzaroan, Lapurdiko kostaldean, ikasi zituen abestiak gitarraz abestuz kontzertu txiki bat eskainiko du.

Zikloko lehenengo programak Zinemaren historian bidaia bat proposatzen du hamarkadaz hamarkada: irudiaren sorrera, soinua iritsi zenekoa, kolorea, propaganda eta kontatzeko era modernoak barneratzen dituena. Zikloa zinema hasi zen modu berean hasten da, alegia, Lumière anaien eskutik; horiek langileen irteerarekin eta trenaren etorrerarekin estreinatu ondoren, Frantzia Hego-Mendebaldera bidaiatu zuten Rochers de la Vierge (1896) filmean Atlantiko itsasoko olatuen segida Biarritzeko Ama Birjinaren Harkaitzaren ondoan filmatzeko. Bestalde, eta zona horretatik urrun ez dela, Maurice Champreux-ek 30eko hamarkadan, zinemako beste une gogoangarri bat eskaintzen digu: Frantzian, lehenengo aldiz, kanpoaldean soinuekin filmatu zuen Au pays des basques (1930) filmean eta, gainera, zineman lehenengo hitzak entzuten dira euskaraz. Horiekin batera, zikloa honako hauek osatzen dute: Retour aux pyrénées, Jean Faurez-en filmak (1961), etxeak euskal kulturan duen garrantziari buruzkoak; Maskaradak (1980), Jean-Dominique Lajoux-ena, UNESCO-k lagundutako Zuberoako dantzei eta maskaradei buruz filma; eta Im lande der Basken (1944) film interesgarriak, non, Herbert Brieger-ek euskal txoko honen ikuspegi mitikoa iruditan islatzen duen propaganda naziaren iragazkitik pasata.

Bigarren programarekin, Punto de Vista Orson Welles-i eskainitako omenaldian oinarritzen da eta, bereziki, 1955ean egindako bidaiaren bidez paradisuaren bere bilaketa berezian. Bidaia horri kostaldetik ekin zion Ziburun eta gidari ezin hobea izan zuen bidaide, Chris Wertenbaker haurra; harekin deskubritu zituen dantzak, pilota, kontrabandoa, usoen ehiza eta mugako beste hainbat kontaketa. Saio bikoitzean, Around the world with Orson Welles serieak hartzen dituen bi kapituluak eskainiko dira.

Eta zinemagile ospetsuekin batera, zikloak horren ezagunak ez diren beste zinemagile batzuk ere berreskuratzen ditu, horien artean, Hubert Knapp, Godard-en erretratugilea Cinéastes de notre temps filmean, zeinak, bi filmen bitartez, Le curé basque de Greziette (1958) eta Croquis en soule (1958), eskualdearen sakonera bidaiatzen duen apaiz baten mundu pertsonala bere unibertso txikitik eta gauaren ilunean behitegi batean beren dantzak entseatzen dituzten artzain batzuen barneko mundua adieraziz.

Hurrengo programak ahaztutako bitxi bat berreskuratuko du Le chemin d´Ernoa (1921), Cinématèque frantziarrak zaharberritu berri duena; kasik inoiz erakutsi ez den filma da, Louis Delluc zinema inpresionistaren maisuak sinatua. Hark kanpoaldeko zinema gauzatzeko argirik onena Hexagono osoan bilatu ondoren, itsasoaren ondoko mendi horietan, aurkitu zuen, Ibardin eta Azkainen magalean, protagonista nagusia paisaia den fikzio txiki baterako agertokitik onena.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.