Seb Coupy frantziar zinemagilearen Lux luzemetraiak iluntasunaren kontraesanak ekarriko dizkigu datorren ostegunean, Foco Punto de Vista jaialdiaren edizio berrian

Seb Coupy frantziar zinemagilearen </i>Lux</i> luzemetraiak iluntasunaren kontraesanak ekarriko dizkigu datorren ostegunean, Foco Punto de Vista jaialdiaren edizio berrian
Lux (Seb Coupy)
2015/01/23
Burkina Faso Afrika mendebaldean kokatzen da eta urteko 365 egunetan gozatzen du eguzkiaz; gaueko hamabietan, baina, bat-batean, iluntasunean murgiltzen da, norbaitek etengailu handi bati sakatu izan balio bezala. Beti bidelagun izaten duen bere soinu arduradunarekin batera, Seb Coupy frantziar zinemagilea garai batean kolonia izan zen herrialdean zehar ibiliko da, askotariko eszenak eta biztanleek testigantzak bilduz.

Burkina Faso Afrika mendebaldean kokatzen da eta urteko 365 egunetan gozatzen du eguzkiaz; gaueko hamabietan, baina, bat-batean, iluntasunean murgiltzen da, norbaitek etengailu handi bati sakatu izan balio bezala. Beti bidelagun izaten duen bere soinu arduradunarekin batera, Seb Coupy frantziar zinemagilea garai batean kolonia izan zen herrialdean zehar ibiliko da, askotariko eszenak eta biztanleek testigantzak bilduz: batzuek iluntasunak dakarren liberazioaz gozatzea nahiago duten bitartean, beste batzuek saminki kexu dira herrialde hartan argindarrak duen prezioaz; argindarraren % 70 gasolina edo ekipo elektrogeno bidez sortzen da Burkina Fason. Bonbilla, baina, aurrerapena zein mehatxua izan daiteke. Orain arte Burkina Fasoko tradizioetan nagusi ziren elezaharrek kolorea galtzen joateko arriskua dute, eguzkitan denbora gehiegiz egon diren argazki zahar horiei gertatzen zaien bezala. Kamera aurrean hitz egiten duen herritar baten dioen bezala: “sorginak ez dira irteten argitsu dagoenean”. Eta ez sorginak bakarrik. Luzemetraia argazkiz eraikita dago erabat eta zineak berak argindarra behar duela ikustarazten dio ikusleari. Lau pila besterik ez badira ere. 

Argibideak eta sarreren salmenta: Filmoteca de Navarra

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.