Sei programek, guztira, 18 filmek, osatzen dute Punto de Vista-ren IRLAK zikloa

Sei programek, guztira, 18 filmek, osatzen dute Punto de Vista-ren IRLAK zikloa
'Last words'.
2015/01/19
Jada iragarritako programekin batera, LURRAREN BESTE AURPEGIA eta IRLA-LURRA-MUNDUA, IRLAK zikloa beste lau programek, zeintzuen bitartez, 22 irlako (eta erdi) uharteditan barrena ibiliko garen, eta, guztira, 18 filmek osatuko dute. Rudolf Thome-ren Irla baten deskripzioa film luzearekin inauguratuko da Jaialdiaren IX. Edizioko ziklo hori eta Nola kontatu irla bat? galdera izango du gakoa.

Jada iragarritako programekin batera, LURRAREN BESTE AURPEGIA eta IRLA-LURRA-MUNDUA, IRLAK zikloa beste lau programek, zeintzuen bitartez, 22 irlako (eta erdi) uharteditan barrena ibiliko garen, eta, guztira, 18 filmek osatuko dute. Rudolf Thome-ren Irla baten deskripzioa film luzearekin inauguratuko da Jaialdiaren IX. Edizioko ziklo hori eta Nola kontatu irla bat? galdera izango du gakoa. 

EGON BEHARKO EZ LUKETEN PAISAIAK programak irla batera fisikoki –eta zinematografikoki– hurbiltzeko teknika desberdinak aztertuko ditu, Isole Nella Laguna (Luciano Emmer, Enrico Gras, 1948) filmako inguruan ibiltzetik Haru, Island of the Solitary (Kanerva Cederström, Riikka Tanner, 1998) filmako diziplina metodikora. Bataren eta bestearen artean, Way Jambu (Manu Uranga, 2011) filmeko irlaren eta kameraren arteko gorabehera askoko topaketa eta Cochihza (Khristine Gillard, 2013) filmaren irakurketa horizontala eta bertikala, gailurra erasotzeko erabakiarekin. 

MAHAI BAT ETA AULKI BAT EGIN NITUEN bigarren programan, hondoratzearen berrikuspen berezia egingo da, besteak beste, L´île deserte de Sophie Roger (2014) filmean eta uhartetar bat bere irlan arrotz, bere mugen barnean urduri, sentiarazi dezaketen arrazoiak aztertuko dira Sanã, (Marcos Pimentelm 2013) eta Semangat (2010) filmetan, izan ere, film horietako protagonistak horrela sentitzen dira. Film horien zuzendariak, Chu-Li Shewring eta Adam Gutch, Erdialdeko Eskualdean ere agertzen dira Working to Beat te Devil filmarekin. 

Hain zuzen, Cortázar-en Hondoratzeak irlan olerkiko EZIN DUT GAUA ESAN bertsoak espetxe-irlen, non, itsasoa espetxeko horma balitz bezala altxatzen den, baitan sartuko gaituen programari ematen dio izena. Olivier Zuchuat-en Comme des lions de pierre à l’entrée de la nuit (2012) filmak Makronissos irla greziarrean kokatzen gaitu; bertan, 1947 eta 1950 bitartean, 80.000 greziar baino gehiago sartu zituzten berrezitze-eremu gisa ezagutzen zirenetan. Bestalde, Charlemagne Palestine-k Island Song y Island monologue (1976) filmean ihesaldiaren premia eta konfinamenduaren larritasuna jorratzen ditu. 

Bukatzeko, IRLA BATEN AMAIERAK kontinentearekin berriro topatzea irudikatuko du, irlaren nortasuna zalantzan jarriko duen talka. Episode of the sea (2014) filmean, Lonnie Van Brummelen-ek eta Siebren de Haan-ek irla lurrari atxikitzen zaionean zer geratzen den galdetzen dute, nola babestu orduan isolatuta geratze hori? Amaieraren printzipioa uharteko lurraldean ere gerta daiteke. Jan Ijäs-ek Two Islands (2013) filmean Etxadi Handiari itsatsirik dauden bi irlek gordetzen duten sekretua xurxulatzen du. Manhattan-etik metro gutxira dauden Staten Island eta Hart Island erreklamatzen ez denaren azken geltoki dira, inork nahi ez duen horrena, izenik ez duten horiena. 

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.