1.290 filmek eman dute izena 2017ko Punto de Vista Jaialdiaren hurrengo ediziorako

1.290 filmek eman dute izena 2017ko Punto de Vista Jaialdiaren hurrengo ediziorako
2016/10/05
Punto de Vista Jaialdian filmak inskribatzeko epea irailean amaitu zen udako hiru hilabetetan irekita egon ondoren. Hirugarren urtez jarraian, jaialdiko sail ofizialean mila filmetik gora aurkeztu dira eta Oskar Alegria zuzendari artistikoak adierazi duenarekin bat “zinema nafarraren lehiaketa honek osasun onari eta nazioarteko interesari dagokionez duen joera gorakorra” azpimarratu behar da.

Punto de Vista Jaialdian filmak inskribatzeko epea irailean amaitu zen udako hiru hilabetetan irekita egon ondoren. Hirugarren urtez jarraian, jaialdiko sail ofizialean mila filmetik gora aurkeztu dira eta Oskar Alegria zuzendari artistikoak adierazi duenarekin bat “zinema nafarraren lehiaketa honek osasun onari eta nazioarteko interesari dagokionez duen joera gorakorra” azpimarratu behar da. Mundu osoko txoko guztietako film luzeak eta laburrak iritsi dira jaialdiko gutunontzira nazioarte-mailan lehiatzeko aukeratuen artean egon daitezkeela amestuz eta egon daitezen desiratuz. Aurkeztutako mila eta piko film horietatik 17 filmek, film labur eta film luze, soilik osatuko dute sail ofiziala. Horregatik halako lehia eta hautaketa-lan eskerga, orain, programatzaileen esku geratuko dena. Koldo Almandoz, Guillermo G. Peydró, Alexei Dmitriev eta Ozge Calafato izango ditu beste behin ere bidelagun Alegria jaunak, beste behin ere hor, lehiaketan ikusiko diren filmen bahetze-lan eta lehia berri baten eraketa horretan.
   
    Punto de Vista Jaialdiaren hurrengo edizioa, hamaikagarrena, Baluarten izango da martxoko azken astean, zehazki, hilak 6tik, astelehena, 11ra, larunbata.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.