Albisteak

Oleg Rencontres Cinématographiques de Cerbère-n saritua
16.10.05

Oleg Rencontres Cinématographiques de Cerbère-n saritua

Andres Duque-ren Oleg y las raras artes filma saritu dute Cerbère Frantziako mugako herrian egiten den zinema-jaialdien topaketetan, aipamen berezia eginez. Filma, Oleg Karavachiuk piano-jolea eta musikoa erretratatzen dituena, izan zen aurten Punto de Vista Jaialdiak bere 2016ko edizioa aurkezteko eraman zuen ordezkaria.

Gehiago irakurri

1.290 filmek eman dute izena 2017ko Punto de Vista Jaialdiaren hurrengo ediziorako
16.10.05

1.290 filmek eman dute izena 2017ko Punto de Vista Jaialdiaren hurrengo ediziorako

Punto de Vista Jaialdian filmak inskribatzeko epea irailean amaitu zen udako hiru hilabetetan irekita egon ondoren. Hirugarren urtez jarraian, jaialdiko sail ofizialean mila filmetik gora aurkeztu dira eta Oskar Alegria zuzendari artistikoak adierazi duenarekin bat “zinema nafarraren lehiaketa honek osasun onari eta nazioarteko interesari dagokionez duen joera gorakorra” azpimarratu behar da.

Gehiago irakurri

Ostiral honetan, irailak 30, bukatuko da Punto de Vista 2017 jaialdian izena emateko epea
16.09.26

Ostiral honetan, irailak 30, bukatuko da Punto de Vista 2017 jaialdian izena emateko epea

Film laburrak eta luzeak kontuan hartuta, dagoeneko fikziozkoak ez diren 850 film inskribatu dira, hainbat herrialdetakoak, eta programazio batzordeko kideak hasiak dira filmen hautapena egiten. Aurtengo edizioan honako hauek osatzen dute programazio batzordea: Oskar Alegria, Alexei Dmitriev, Ozge Calafato, Guillermo García Peydró eta Koldo Almandoz.

Gehiago irakurri

<i>Let the Fire Burn</i>, amaiera lazgarriko segada baten historia hurrengo FOCO Punto de Vistan
16.06.19

Let the Fire Burn, amaiera lazgarriko segada baten historia hurrengo FOCO Punto de Vistan

Bost haur eta sei heldu hilik. Eta 60 etxe baino gehiago suak suntsituak. Modu lazgarri hartan amaitu zen erabaki polizial polemiko hura, izan ere, haren ondorioz, Philadelphiako agintariek sutan kiskaltzen utzi zituzten Osage Avenueko etxe batean gotortu ziren MOVE-komunitate beltzaren askatasunerako mugimenduko azken kideak, 1985ean Ondoko ikerketak zabarkeria egotzi zien poliziaburuei, suhiltzaileen lana galarazteagatik, baina ez zuten inor espetxeratu. Etxetik ihes egiten moldatu zen emakumea baino ez, Ramona Africa, konspirazioagatik eta matxinada bultzatzeagatik errunduntzat jo zutena.

Gehiago irakurri

Kubako iraultzako fusilatuak konfesatzen zituen fraide euskaldunaren testigantza, ondoko FOCO-Punto ...
16.05.23

Kubako iraultzako fusilatuak konfesatzen zituen fraide euskaldunaren testigantza, ondoko FOCO-Punto de Vista-n

"Ez da erraza norberaren baitako zokoetan gertatzen den gatazkan ikusle izatea". Hala dio Oñatiko Javier Arzuaga fraide franziskotarrak. Abadetza utzi zuen fede krisi sakonak izan ondoren, Kubako iraultzaren garaipenaren hasieratan, besteak beste, begien aurrean ikusi zuelako La Habanako espetxe nagusi zen La Cabaña-n, fusilamendu pelotoiak nola hiltzen zituen 55 preso.

Gehiago irakurri

Allan Sekula eta itsasoa merkatarien tenplu gisara irudikatzeko bere parabola Punto de Vistaren hurr...
16.04.25

Allan Sekula eta itsasoa merkatarien tenplu gisara irudikatzeko bere parabola Punto de Vistaren hurrengo FOKUan

Itsasoko hodeiertzak aspaldi utzi zion bi elementuz (itsasoa eta zerua) baizik osatua ez dagoen irudia izateari. Edozein kostaldetan gaudela, begiak paseatzera ateratzen baditugu, luze gabe hirugarren osagaia agertuko zaigu, nahitaez, munduaren amaierako marra horretan parasito: itsasontzi bat.

Gehiago irakurri

<i>O Futebol</i> eta <i>Garazi / The Basques of Santazi</i> jardunaldi bikoitza martxoko FOCO Punto ...
16.03.29

O Futebol eta Garazi / The Basques of Santazi jardunaldi bikoitza martxoko FOCO Punto de Vista-n

Sergio Oksmanen eta Carlos Muguiroren azken pelikula Locarnoko jaialdian estrenatu zen eta harrera ona izan zuen; orain, martxoko FOCO-Punto de Vista sailean izanen da ikusgai, jaialdiak urtean zehar hartzen duen gunean, alegia, hileko azken ostegunetan Nafarroako zinematekan.

Gehiago irakurri

Keywan Karimik urtebeteko kartzelaldia bete, eta 223 zigorrada jasoko ditu
16.02.23

Keywan Karimik urtebeteko kartzelaldia bete, eta 223 zigorrada jasoko ditu

Keywan Karimi zinemagile irandarrak kondena hau jaso du azkenean: urtebeteko kartzela aldia, 223 zigorrada eta 20 milioi erreal irandarreko isuna (600 euro inguru), Writing on the City pelikulagatik. Filma Punto de Vista jaialdiaren hamargarren edizioan estreinatu zen mundu mailan, eta nazioarteko epaimahaiaren aipamen berezia jaso zuen bertan. Epaia Irango Apelazioen Auzitegiak eman du berriki, eta apelaezina da.

Gehiago irakurri

Otsailean, Foco Punto de Vista zikloan: Bruce McClure
16.02.22

Otsailean, Foco Punto de Vista zikloan: Bruce McClure

Bruce McClure artistari interesgarriagoak zaizkio etxe-hondakinak egitura baino; proiekzioaren perfomancean nagusi dugu, eta gure hurrengo bisitaria izanen da Punto de Vista Jaialdiko Argitan sailean, otsailaren 26an Civicanen.

Gehiago irakurri

<i>Chez les Basques</i> berriro izango da Punto de Vistan, Iparraldeko artzainei eskainitako saio be...
16.01.26

Chez les Basques berriro izango da Punto de Vistan, Iparraldeko artzainei eskainitako saio berriarekin

Ostegun honetan, Mendebaldeko Filmotekan, Artzai Zinema Egunas izango da, eta ikus-entzunezko antropologiaren bi altxor eskainiko dira; mendiko artzaintzari buruzko bi dokumental. Garazi eta The Basques of Santazi bi pelikulatan, Nafarroako alboko bi inguru dokumentatzen dira, mugaren beste aldean daudenak. Lehena Behe Nafarroan aurkitzen da, Azkoarekin eta Errorekin mugan; bigarrena, berriz, Zuberoan, Belaguaren mugaren beste aldean. Bakoitzean galtzear dagoen bizimoduaren azken taupadak biltzen dira: goi-zelaietako txaboletako udaberri eta uda garaiko artzaintza isolatua. 60ko eta 80ko hamarkadetan egindako pelikula horietan, mugan zehar bidaia egingo dugu mendietako azken biztanleen eskutik.

Gehiago irakurri

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.