16.01.04
Antje Ehmann alemaniarra, Claire Simon britainiarra, Javier H. Estrada espainiarra, Luis Ospina kolonbiarra eta Maria Bonsanti italiarra izango dira Punto de Vista Jaialdiaren urteurreneko hamargarren edizioko Nazioarteko Epaimahaiko kideak. Epaimahai nagusiak aurten Sail Ofizialean – Erdialdeko Eskualdean lehiatuko diren 17 filmak (9 film luze eta 8 film labur) ebaluatuko ditu eta hiru sari emango ditu: Filmik Onenaren Punto de Vista Sari Nagusia, Zuzendaritza Onenaren Jean Vigo Saria eta Film Laburrik Onenaren Saria. Nazioarteko Epaimahaiari Gazte-Epaimahaia gehituko zaio, Filmik Onenari Gazteen Saria emango dioena, eta, baita, publikoa bera ere, zeinak, beste hainbeste egingo duen Publikoarentzako Filmik Onenaren Sariarekin. Gainera, Claire Simon eta Luis Ospina Punto de Vista-ren X. edizioko programazioan presente egongo dira,
Le bois dont les rêves sont faits eta
Todo comenzó por el fin euren filmei buruzko saio bereziekin.
Gehiago irakurri