Punto de Vista-k X. edizio honetarako boluntarioak erakartzeko kanpainarekin jarraitzen du jaialdiak iraungo duen egunetan jarraian zehazten diren zereginak betetzeko: aretoko laguntzailea, prentsa eta komunikazioa, gonbidatuei arreta, jendeari arreta eta informazioa
Boluntarioa izateko 18 urtetik gorakoa izan behar da, eta, kasu batzuetan, ongi jakitea hizkuntza hauetako bat: euskara, ingelesa, frantsesa edo alemanera. Jaialdiko boluntarioa izateko interesa duenak jaialdiaren web orrian dagoen inprimakia bete beharko du 2016ko urtarrilaren 10a baino lehen.
Boluntarioen taldeko kide izateko boluntarioa izateak dakartzan konpromisoa eta betebeharrak onartu, eta Jaialdian lan txandaren bat egiteko prest egon beharko duzu. Boluntarioen lanaldiak bost ordukoak izanen dira gehienez egunean. Boluntarioak erantzukizun zibileko aseguru batek babestuko ditu, eta jaialdirako akreditazio bat izanen dute, boluntario lana bete duten ordutegitik kanpo pelikulak ikusteko, betiere sarrera hartu ondoren, ikusleentzako dagoen tokiaren arabera. Jaialdia amaitu ondoren boluntario guztiek jaialdian parte hartu izanaren ziurtagiria jasoko dute.
Interesa dutenek esteka honetan eman dezakete izena boluntario izateko.