César Velasco Broca mitoen inguruko ikus-entzunezko entsegu bat prestatzen ari da X films proiektuaren baitan, Punto de Vista jaialdiko hamaikagarren edizioan estreinatuko dena

César Velasco Broca mitoen inguruko ikus-entzunezko entsegu bat prestatzen ari da X films proiektuaren baitan, Punto de Vista jaialdiko hamaikagarren edizioan estreinatuko dena
2016/11/18
César Velasco Broca zinemagile arabarra (Amurrio, 1978) Nafarroako lokalizazio desberdinetan ari da egun hauetan errodatzen Nuevo altar lana, Punto de Vista jaialdiko X films proiektuan irabazle atera zen ikus-entzunezko entsegua.

Velasco Brocak, paraleloki, Testamentu Zaharretik edaten duen Nafarroaren sortze-fikzio zahar bat proposatzen du, diskurtso hertsiki formal batekin batera, gure egunetan mitoak jasaten duen abandonua agerian utziz. Footsy (1996) edo Avant Pétalos Grillados (2006) lanen egileak fikzioaren eta fikzio ez denaren arteko kontaketa bat eratuko du lan honetan, doinu, irudi eta muntaiaren bikoizte joko alternatibo bat proposatuz. Velasco Broca Tubalen irudi mitikora gerturatuko da eta pertsonaia honek, bere tribuarekin batera, ibilitako paisaia eta tokiak bilduko ditu. Hala, euskal zinemagileak aurreratu duenez, "filma paisaia-zinema mota batetik hurbil legoke, ez balitz bere planifikazio, planoen konposaketa eta muntaiaren tratamenduan bere pertsonaia eta materiaren hedatzeaz hustu den fikziozko film baten berberak izango direlako". 

Tubal eta bere tribuaren ibilbidea berregiteko, Velasco Brocak Nafarroako iparraldetik Argako Haranera arte doazen aztarna megalitikoak erregistratu ditu. Otsondoko gainetan hasiko da bere ibilbidea, eta handik Baztango Haranera jaitsiko da, Amaiur/Maia eta Elizondotik pasatuz, Oronoz-Mugairira iritsi arte. Handik, Arraitzeko Bentetatik Argako Haranera arte jaitsiko da, non ibaia lagunduko duen Arretik pasatu ahala, Iruñera iritsi arte. 

Azaro eta abenduko hilabeteetan filmazioa burutu ostean, Velasco Brocak Punto de Vista jaialdiaren hamaikagarren edizioan estreinatuko du (2017ko martxoaren 6-11) material heterogeneoz osaturiko lan hau: super-8 formatuko pelikula aurkituak, 2005. urteko zientzia-fikziozko telesail pilotu bateko bigarren kapitulu argitaragabeko mini-dv berriki berreskuratuak, 2016 osoan zehar mugikorrarekin egindako argazki eta bideoak... Eta muntaian erabiliko diren bideo-teknologia multzo oso bat ere bai (1980etik gaur artekoak).

Film hau burutzeko, zinemagile arabarrak Ramón Churruca, Jesús Sáenz de Pipaón, Julián Génisson, Lorena Iglesias eta Beatriz Loboren laguntza izango du.

Velasco Brocak Proyecto X Films lehiaketako seigarren deialdia irabazi zuen, Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiak sustatua, zeinetan Carolina Astudillo eta Xacio Baño ere aldarrikatu ziren. Deialdi honek zinema alternatiboago, duinago eta apurtzaileago bat aldarrikatzen du, Espainian momentu hauetan fikziozkoa ez den zinemaren esparruan ematen ari dena. Izpiritu horrekin abiatzen da urtero X Films, Nafarroan lokalizatzen den film-bilduma baten sorrera bilatzen duena, Juan Huarte enpresari eta mezenasak sorturiko izen bereko produkzio-etxearen premisa berdinak jarraituz: zalantzaren X hori abiapuntutzat duten film-abenturak finantzatu eta babestea.

Azken hilabeteetan Carretera de una sola dirección filma ere ikusi ahal izan da, Xiana Gómez-Díazena, 2015eko X Films proiektua. Punto de Vista jaialdiko hamargarren edizioan aurkeztu ondoren, film hau, Nafarroan errepideko prostituzio-etxeen ibilbide baten inguruko hausnarketa proposatzen duena, Bartzelonako Kultura Garaikidearen Zentroan programatu da, Pantalla programaren baitan; eta baita S8 Zinema Periferikoaren 7. Erakustaldian ere, Artista en foco programan.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.