John Berger eta Víctor Erice Punto de Vista bildumako liburu berriaren gonbidatutako izenpeen artean

John Berger eta Víctor Erice Punto de Vista bildumako liburu berriaren gonbidatutako izenpeen artean
2016/01/12
Denboraren presentzia zineman izango da Punto de Vista bildumaren hurrengo emanaldiaren muina TIME izeneko liburukian islatuko dena; bertan, jaialdi nafarraren hamargarren urteurrenaren harian idatzitako eta prestatutako saiakerazko testuen hautaketa bat jasotzen da. Nicole Brenez, Jonathan Rosenbaum eta Georges Didi-Huberman arestian aipaturiko John Berger eta Víctor Erice-rekin batera arituko dira saiakeretan, elkarrizketari, dantzari eta betidanik zinemak bere oinarrizko elementu baten inguruan –aurten zinema elementu horri dedikaturik egongo da–, hots, denboraren inguruan, planteatu izan duen borrokari buruzko testuekin.

Denboraren presentzia zineman izango da Punto de Vista bildumaren hurrengo emanaldiaren muina, TIME izeneko liburukian islatuko dena; bertan, jaialdi nafarraren hamargarren urteurrenaren harian idatzitako eta prestatutako saiakerazko testuen hautaketa bat jasotzen da. Nicole Brenez, Jonathan Rosenbaum eta Georges Didi-Huberman arestian aipaturiko John Berger eta Víctor Erice-rekin batera arituko dira saiakeretan, elkarrizketari, dantzari eta betidanik zinemak bere oinarrizko elementu baten inguruan –aurten zinema elementu horri dedikaturik egongo da–, hots, denboraren inguruan, planteatu izan duen borrokari buruzko testuekin. 

Zergatik behiek ez dute biharko egunean pentsatzen eta filosofia behar izaten? da John Berger arte britainiarreko idazleak eta saiakera-idazleak denboraren eta espazioaren arteko ahaidetasunari buruzko hitzaldi interesgarri bat trazatzeko adierazten duen zalantzetako bat. Non da egun denboraren taupada? da Víctor Erice zinemagile espainiarrak, denborarekin loturarik handiena duen El sol del membrillo izeneko bere filmaren esentzia eta sekretuak testu eder batean argitzen dizkigunak, egiten duen galdera. Jonathan Rosenbaum kritikari estatubatuar handiak bere ikusle-oroitzapenak konpartitzen ditu norbere bizitzaren denbora pertsonala hazten eta garatzen joan den bitartean izandako filmek ere markatu dutela frogatzeko. Frantziatik, Georges Didi-Huberman arte historialariak denborari buruzko sei atal eskaintzen dizkigu denborari buruzko gaietan, esaterako, berdintasunak edo aurreiritziak, bete-betean sartzen diren bat-bateko argiak bailiren. Eta Nicole Brenez zinema abangoardistako katedratikoak eta adituak zinemak orduen, minutuen eta egunen joanari sorturiko oztopo desberdinez hitz egiten digu. 

Punto de Vista bildumako TIME liburua Oskar Alegria jaialdiko zuzendari artistikoak zuzendu eta koordinatu du eta Jean-Daniel Pollet-ek, aurten jaialdiak aurkezten dituen atzera begirakoetako baten protagonistak, dedikatutako eta egindako zati grafikoarekin osatzen da. Zinemagile frantziarrak immobilizaturik utzi zuen istripuaren ondoren Cadenet-en erretiratu zenetik egunez egun egiten zuen eguneroko grafikoaren hilondoko argazkiak dira; horietan, hain zuzen, denboraren joana erregistratzen zuen hil aurreko bere egunerokotasunean: laranjen bodegoia elurretan, bere zakurraren begirada onbera, zimeldutako hostoa edo bere katuaren misterioa. Argazkiak Les Amies de Jean-Daniel Pollet elkarteak lagatakoak dira eta abagune honetarako Jean-Paul Fargier zinemagile eta Pollet-en lagun pertsonalak idatzitako idazki banarekin datoz. 

Amaierako koda gisa, TIME liburukia, aurten, 2016ko otsailean, jaialdian, salduko eta banatuko dena, José Emilio Pacheco-k José Manuel Caballero Bonald-i denborari buruz idatzitako olerkiekin osatzen da, oroimenaren galerari buruzko tailer bateko adinekoek eta pazientek, denboraren nozioa aldatuta dutenek, egindako erlojuen esferen marrazki-sorta batekin irudiztatuak. Liburuaren diseinua Santos Bregaña Etxeberria (atelier laia) diseinatzailearen lana da.

Denborari buruzko liburu honek jaialdiaren aurreko edizioetan aurreratutako tradizioarekin jarraitzen du, alegia, Punto de Vista liburutegi berezia urtez urte osatzeko liburukiak argitaratzeko tradizioarekin. Aurkitutako metrajea, estetika zinema japoniarrean, Ermanno Olmi-ren zinemaren fintasuna, Jem Cohen-en zinemaren iheskortasuna, Margaret Tait-en olerkiak eta abar izan dira aurreko edizioetako liburuetan jorratutako gaiak, jaialdia filmen proiekzio hutsera ez mugatzeko ideia sendoarekin. 2005ean hasi zenetik, jaialdia beti saiatu izan da pentsamendu- eta eztabaida-plus bat eskaintzen, zeina, pertsonekin izandako topaketetan eta obra baten argitalpenarekin ideiak islatuz erreal bihurtuko litzatekeen, jaialdiari osotasuna emanez, hezur eta azaldun nahiz paperezko konpainiaz lagundurik eskaintzen den film-multzo bat izan dadin. 

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.