Keywan Karimik urtebeteko kartzelaldia bete, eta 223 zigorrada jasoko ditu

Keywan Karimik urtebeteko kartzelaldia bete, eta 223 zigorrada jasoko ditu
2016/02/23
Keywan Karimi zinemagile irandarrak kondena hau jaso du azkenean: urtebeteko kartzela aldia, 223 zigorrada eta 20 milioi erreal irandarreko isuna (600 euro inguru), Writing on the City pelikulagatik. Filma Punto de Vista jaialdiaren hamargarren edizioan estreinatu zen mundu mailan, eta nazioarteko epaimahaiaren aipamen berezia jaso zuen bertan. Epaia Irango Apelazioen Auzitegiak eman du berriki, eta apelaezina da.
Keywan Karimi zinemagile irandarrak kondena hau jaso du azkenean: urtebeteko kartzela aldia, 223 zigorrada eta 20 milioi erreal irandarreko isuna (600 euro inguru), Writing on the City pelikulagatik. Filma Punto de Vista jaialdiaren hamargarren edizioan estreinatu zen mundu mailan, eta nazioarteko epaimahaiaren aipamen berezia jaso zuen bertan. Epaia Irango Apelazioen Auzitegiak eman du berriki, eta apelaezina da.
Eskatutako zigorra sei urteko kartzelaldia bazen ere, urtebetera jaitsi du epaiak, baina zigorraden kopurua ez du aldatu, 223 izanen dira. Aurtengo otsailaren 23an, Karimik errekurtsoa aurkeztu zuen 2015eko urrian emandako epaiaren kontra. 2013ko abenduaren 14an, Irango Iraultzaren Goardiak zinemagilea atxilotu zuen Teherango bere etxean, eta, zenbait material kendu ondoren, espetxera bidali zuten hamabi egunerako. 
Bere adiskide artista batzuek ez bezala, Karimik ez zuen Irandik atera nahi izan Iruñera etortzeko, bere egoera legala ikusirik, beldur baitzen agian itzultzerik izanen ez zuela. Irandik alde egiteko inolako asmorik ez duela adierazi du eta zigorra betetzeko prestatzen ari da: "Orain, espero dezakegun bakarra da espetxeratzea atzeratzea, Urte Berri irandarra iragan arte behintzat (apirilaren erdialdea), nire amaren kimioterapia eta nire azken pelikularen errodatzea bukatu ondoren".
Punto de Vista Jaialdiak nazioarteko sostengu kanpaina bati atxiki zaio Keywan Karimiri elkartasuna adierazteko, 223 words izeneko pelikula kolektiboaren bidez; jaialdiak beste horrenbeste zinemagile sartu nahi ditu proiektu horretan, Karimiren aldeko hitz bat grabatu dezaten. 223 words kanpainaren jarraipena Punto de Vista Jaialdiak Vimeon duen kanalaren bidez egin daiteke (https://vimeo.com/puntodevistafestival), eta pelikula jaialdiaren hamargarren edizioan estreinatu zen pantaila handian Wrting on the City pelikularen bi emanaldien amaieran. Iruñetik pasatu ondoren, Karimiren pelikula ikusgai egonen da martxoaren 5ean, 20:00etan, Donostiako Tabakalera arte zentroan Hormek Diote proiektuaren baitan (Donostia 2016 programako esku-hartzeak); eta martxoaren 19an, 18:00etan, Rencontres sur les Docks jaialdian, Baionako L'Atalante zineman.
Keywan Karimiri 223 zigorrada emateko zigor apelaezina berretsi ondoren, Punto de Vista Jaialdiak konpromisoa hartu du filmaren zabalkundea egiteko, eta nazioarteko banaketa egiten laguntzen ari da egilearekin batera, elkartasunez. Filmak nazioarteko zenbait jaialdiren interesa piztu du, eta Punto de Vista jaialdia laguntza ematen ari da banatzen eta eskuratzen.
Writing on the City pelikulan, Karimiren proposamena paseo historiko bat egitea da Teheranen barna, 1979ko iraultzatik gaur egunera, bertako bizilagunek, haien ametsak eta aldarrikapenak adierazteko, paretetan egiten dituzten graffitien eta horma-irudi politikoen bitartez, gehienetan horixe baitute askatasunaren alde sentitzen duten grina eta agintarien kontrako haserrea islatzeko toki bakarra.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.