Kubako iraultzako fusilatuak konfesatzen zituen fraide euskaldunaren testigantza, ondoko FOCO-Punto de Vista-n

Kubako iraultzako fusilatuak konfesatzen zituen fraide euskaldunaren testigantza, ondoko FOCO-Punto de Vista-n
2016/05/23
"Ez da erraza norberaren baitako zokoetan gertatzen den gatazkan ikusle izatea". Hala dio Oñatiko Javier Arzuaga fraide franziskotarrak. Abadetza utzi zuen fede krisi sakonak izan ondoren, Kubako iraultzaren garaipenaren hasieratan, besteak beste, begien aurrean ikusi zuelako La Habanako espetxe nagusi zen La Cabaña-n, fusilamendu pelotoiak nola hiltzen zituen 55 preso.

"Ez da erraza norberaren baitako zokoetan gertatzen den gatazkan ikusle izatea". Hala dio Oñatiko Javier Arzuaga fraide franziskotarrak. Abadetza utzi zuen fede krisi sakonak izan ondoren, Kubako iraultzaren garaipenaren hasieratan, besteak beste, begien aurrean ikusi zuelako La Habanako espetxe nagusi zen La Cabaña-n, fusilamendu pelotoiak nola hiltzen zituen 55 preso. La Cabaña Che Guevararen kuartel nagusi ere bazen, zeinak gertatutako guztia distantzia batera zegoen leiho batetik ikusten baitzuten. Arzuagak fierrik eztabaidatzen zuen harekin exekuzio haien zentzuari buruz.

Nola liteke azken tiroak bota ondoren, hildakoa zutik, hilik eta zutik, irautea? Zer egin daiteke fusilatua ez denean guztiz hil eta ia hilondokoa den oihu batekin justizia eskatzen duenean? Nola begiratu Kristoren estatuari gizona ikustean bata bestea hiltzen? Munduko orban horiek noiz uzten diote zornatzeari? Eta norberaren orbanek?

Javier Arzuaga galdera horiek harilkatuz doa, lazgarria bezain zintzoa eta sakona den kontakizunean. La Habanako presoen azken laguntzailea izan zen, iraultzaileek heriotzara kondenaturikoei azken agurra ematen ziena eta zenbaitetan haien azken borondatea betetzen zuena, adibidez, preso harena, fusilatua izan ondoren bere zapatak La Habanako eskale bati emateko eskatu ziona, eskaleari kontatu eta argitu gabe zein zen oinetako haien jatorria. Apaizak bokazioa galdu zuen hein handi batean gertaera horiek eragindako fede krisi handi baten ondoren, eta bizitakoa A la medianoche izenburuko neurtitz bilduma gordin bezain lurpeko batean eman zuen. Orain, dioenez, misterioan baizik ez du sinesten.

Filmak kontakizunean jarraitzen du, halako konfesio luze baten airearekin, fedea printzatua duela naufrago sentitzen den gizon baten arrosario motela bailitzan, gizon bat, iragana grabatua duena, "aziendari xakia egiten zaio gisan", gaur egunean bere familiarekin, Atlantan, bake eta harmoniazko bizitza izan arte.

Dokumentalaren egile den Angel Gonzalez Katarainek, lan goresgarria eginez, galduta zegoen neurtitzen liburu hori berreskuratu zuen eta ikusi dena baino aise gehiago ikusi beharko litzatekeen film bihurtu zuen. Arzuaga Kubako heriotzaren lekuko gisa erakusteaz gain, Angelek bereak dituen beste printza pertsonak batzuk eskaintzen dizkigu. Printza eskuzabal eta intimoak, euria irudi, zertzelada musikal gisa datozenak. Filma piano doinuz musikatua dago. Piano bat, zeinarekin hetsi zen bere baitan Angel bera, gauez eta ilunpetan, bere arreba Yoyes Ordizian hil zuten egunean. 

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.