O Futebol eta Garazi / The Basques of Santazi jardunaldi bikoitza martxoko FOCO Punto de Vista-n

<i>O Futebol</i> eta <i>Garazi / The Basques of Santazi</i> jardunaldi bikoitza martxoko FOCO Punto de Vista-n
2016/03/29
Sergio Oksmanen eta Carlos Muguiroren azken pelikula Locarnoko jaialdian estrenatu zen eta harrera ona izan zuen; orain, martxoko FOCO-Punto de Vista sailean izanen da ikusgai, jaialdiak urtean zehar hartzen duen gunean, alegia, hileko azken ostegunetan Nafarroako zinematekan.

Sergio Oksmanen eta Carlos Muguiroren azken pelikula Locarnoko jaialdian estrenatu zen eta harrera ona izan zuen; orain, martxoko FOCO-Punto de Vista sailean izanen da ikusgai, jaialdiak urtean zehar hartzen duen gunean, alegia, hileko azken ostegunetan Nafarroako zinematekan. Hortaz, hil honen 31n, arratsaldeko 8etan proiektatuko da zinta hau, 68 minutukoa, errealitatearen gaineko begirada pertsonal eta berritzailea erakusten diguna, Oksman-Muguiro bikotearen lanetan ohikoa denez, beraien proposamen bakoitzean narrazio dokumentala berrasmatzen dutelako. 

Historia, aita baten eta haren semearen arteko topaketaz harago, Sergio Oksmanek Simão bere aitarekin egindako itun baten kontakizuna da: hogei urte elkar ikusi gabe iragan ondoren, bera umea zela bien arteko lotura izandako futbol zelaietara aitarekin berriz joatea erabaki zuen. Aitzaki zinematografikoa paregabea da: Munduko Futbol Txapelketa, 2014koa, Brasilen ospatu zena; halako indarra duen gertaera bat, denbora geldiarazi, eta filmari espazioan zintzilik egotearen sentsazioa emateko adinakoa, espazioa betetzearena baino gehiago. A story for the Modlins (Modlindarrentzako historia bat) edo Notes on the other pelikula sarituen zinemagile hauen azken lan honetan, Sergio Oksman Madrileko bere etxetik São Paolora itzultzen da txapelketa dela eta, eta familiako ospakizun horretan dena kontrolpean izan nahi du; ustekabea gertatzen da, ordea, berak mendean hartzerik ez duena, Mundu Txapelketaren emaitza edo heriotza bera, eta bi gai horiek, hain zuzen, nahitaez sartuko dira bere filmaren proiektuan, eta halabeharra gidoiaren egileetako bat bilakatuko da.

Martxoaren 31n bertan, osteguna, FOCO-Punta de Vista sailean, arratsaldeko 6etako saioan aukera egonen da gertuko Pirinioetako paisaian goi mendietako artzaintzari buruzko dokumental etnografikoei buruzko programa berriz ikusteko: Garazi eta The Basques of Santazi. Bi film hauek joan zen urtarrileko FOCO saileko protagonistak izan ziren, baina ikusle asko bertaratu zenez ehun bat lagun kanpoan gelditu ziren, eta bi pelikulak arratsaldeko emanaldi batean berriz programatzea erabaki dugu. Bi dokumentalak Chez les Basques sailekoak dira, hau da, atzerriko bisitariek Euskal Herriko iparraldean egindako pelikulekin osatutako horretakoak; bi atal hauek, zehazki, zinema etnografikoaren bi altxor dira, eta oso hurbiletik erakusten digute Nafarroako mugaldea, goi mendiko artzaintzaren unerik onenak nahiz gainbeherakoak gertatu ziren garaietan.

Garazi pelikulak, 1959koak, Arnostegiko gainean, Orbaizetako mugan dagoen borda bateko gorabeheren erretratu eta jarraipen bikaina egiten ditu, artzainen kezka bakarra zaintza eta ardiak mugaz bestaldera ez pasatzea baizik ez zelarik. Gainerakoan, bakardadea, behelainoa eta lana. The Basques of Santazi, berriz, Sandra Otten ikerketa antropologikoan oinarritutako lana da, 90eko hamarkadan artzaintzan aritzen diren bi familiaren bizimodua jasotzen du, eta urteko lau urtaroetan izaten duten bilakaera Santa Grazi herrian, Zuberoan, Belaguako haranaren bestaldean; olha izenaz ezagutzen den errotazio sistemaren gainbehera hasi zen garai hartan, eta artzaiak bordetatik alde egin, eta lanbide urbanoagoak onartzera behartuta egon ziren.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.