Ostiral honetan, irailak 30, bukatuko da Punto de Vista 2017 jaialdian izena emateko epea

Ostiral honetan, irailak 30, bukatuko da Punto de Vista 2017 jaialdian izena emateko epea
2016/09/26
Film laburrak eta luzeak kontuan hartuta, dagoeneko fikziozkoak ez diren 850 film inskribatu dira, hainbat herrialdetakoak, eta programazio batzordeko kideak hasiak dira filmen hautapena egiten. Aurtengo edizioan honako hauek osatzen dute programazio batzordea: Oskar Alegria, Alexei Dmitriev, Ozge Calafato, Guillermo García Peydró eta Koldo Almandoz.

Nafarroako zine-jaialdi honen 2017ko ediziorako filmak inskribatzeko epea uztailean hasi zen, eta aste honetan bukatuko da, ostiralean hain zuzen, irailaren 30ean. Film laburrak eta luzeak kontuan hartuta, dagoeneko fikziozkoak ez diren 850 film inskribatu dira, hainbat herrialdetakoak, eta programazio batzordeko kideak hasiak dira filmen hautapena egiten. Aurtengo edizioan honako hauek osatzen dute programazio batzordea: Oskar Alegria, Alexei Dmitriev, Ozge Calafato, Guillermo García Peydró eta Koldo Almandoz.

Filmen inskripzioa egitea dohainik da, eta oso erraza. Interneteko webgune batean filmaren gaineko datu batzuk bete behar dira eta link bat erantsi filma ikusi ahal izateko. Hona hemen helbidea:

http://puntodevistafestival.com/es/inscripcion_pelicula.asp

Punto de Vista jaialdiaren 11. edizioko filmen ikustaldiak 2017ko martxoaren 6tik 11ra bitarte izanen dira.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.