Punto de Vista Jaialdiak, bere hamaikagarren edizioan, Bosgarren horma izeneko programa hartuko du

Punto de Vista Jaialdiak, bere hamaikagarren edizioan, <i>Bosgarren horma</i> izeneko programa hartuko du
2016/11/24
Zinema dokumentaleko jaialdi gisa berrasmatzeko duen etengabeko borondateari jarraiki, Punto de Vista Jaialdiak, bere hamaikagarren edizioan, Bosgarren horma izeneko programa hartuko du, zinema dokumentalari bere gune edo babesleku berrietan jarraitzeko asmotan sortzen dena, errealitatea kontatzeko bizitzen ari garen modu kolektibo berrien berrikuspen moderno eta beharrezko gisa.

Zinema dokumentaleko jaialdi gisa berrasmatzeko duen etengabeko borondateari jarraiki, Punto de Vista Jaialdiak, bere hamaikagarren edizioan, Bosgarren horma izeneko programa hartuko du, zinema dokumentalari bere gune edo babesleku berrietan jarraitzeko asmotan sortzen dena, errealitatea kontatzeko bizitzen ari garen modu kolektibo berrien berrikuspen moderno eta beharrezko gisa. Horregatik, ziklo honetan gerta daitekeen guztia zinema-aretoetatik kanpo gertatuko da eta, batzuetan, gainera, proiekziorik gabe. Eguneratzea da helburua eta pantailetatik ihes egin duten eta hiltzen utzi nahi ez zaion ohitura bati, bizitzaren kontaketari, bizirik eusteko inguruko arloak bilatzen dituzten errealitatea kontatzeko modu kolektibo berriak artatzea. 

Ziklo honen izenburuarekin, Bosgarren horma, antzerkiaren langa tradizionala, “laugarren horma” deitua, apurtu nahi da, aktoreek publikoa ikus dezaten eragozten dien horma hori, eta horma berri bat gehitu, bosgarrena, agertokitik publikoa ikus dadin eta alderantziz; izan ere, alde baten eta bestearen arteko begirada errazten eta defendatzen duten antzezlan interaktiboak eta guztiz gardenak dira. Bi eremu horiek, eszenaratzea eta kontenplazioa, elkarrengana hurbiltzea da xedea, bien arteko mugak lausotu eta desagertu arte, elkarrekin topatzeko gunea sortzea. Azken batean, oihalaren atzetik bizitza eta bere agiria bera eskainiko zaizkigun eszena bat sortzea. 

Bosgarren horma Jaialdia hirian barrena zabaltzeko modu bat izango da, zinema-aretoetatik kanpora ateratzekoa eta askotariko publikoari eskaintzekoa, zineman soilik ardaztu gabe. Auto-antzerkia, biodrama, zapalduaren antzerkia, performance eta zuzeneko zinema dira kontaketarako modu berrien ziklo honetan hartuko diren formatuetako batzuk.

Bosgarren horma zikloan programatutako izenburuak:

  • Maruja Enamorada (70 minutu, 2013), Maruja Bustamante eta Inti el Hermoso-rekin. Biodramaren adibide bat da, benetakoaren antzerkia, Argentinan arrakasta handia duena, bere sustatzailearen, Vivi Tellas-en, eskutik. Oholtza gainean antzezten dena norbere bizitza denean, ez da inor aktore-lanetan ari eta antzezlanak gutxieneko fikzio atalasearen (UFM) mailarik gorena edukiko du. Benetako bikote batek beren amodioak kontatzen ditu emakumezko bikotekidearen ikuspegitik. Bere egungo mutil-lagunak iraganeko mutil-lagunak irudikatzen ditu, ezer asmatu edo fikziorik gabe, bizitza gertatuta bezala.
    Martxoak 5, igandea, Gayarre antzokian.
  • Nadia (80 minutu, 2014), Nadia Ghulam-ena. Zinema eta proiekzioak kontaketarako tresnatzat erabiltzen dituen antzerkia. Nadia Afganistango errefuxiatu baten errealitate gordinera hurbiltzen da; bere gurutze-bidea berak kontatzen digu zuzenean proiektatutako irudiaren bitartez. Zortzi urte zituela, bonbardaketa batean zauri larriak jasan zituen eta izandako ondorio larriek mutikoa bailitzan agertzera behartu zuten. Egun, Bartzelonan, GKE batean, egiten du lan eta handik datorkigu oholtza gainean bere historia kontatzera.
    Martxoak 7, asteartea, Gayarre antzokiko areto nagusia.
  • Etiquette (30 minutu emanaldi bakoitza, 2007) Anthony Hampton eta Silvia Mercuriali-ena. Auto-antzerkia deituan kokaturiko ikuskizuna, non, protagonista publikoa den, kasko batzuen bitartez entzuten dituzten jarraibideen arabera elkarreraginez.  Kasu honetan, bikoteka gauzatuko da bi kafetegietako mahaietan.
    Martxoak 6-11, goiz eta arratsalde. Niza kafetegia eta Plazako Kafetegia (Baluarte).
  • Between fences (1ordu eta 25 minutu, 2016), Avi Mograbi-rena. Antzerkia iturri dokumentaltzat hartzen duen zinema. Zapalduaren antzerkia banderatzat, etorkin eritrearrek eta etiopiarrek Israelen gauzatua.  
    Baluarte.
  • La película jamás vista (40 minutu, 2017), Nofilms Productions-ena. Zinemarekin hitzordua fede-aitor gisa. Ikusten ez den horretan sinesten dutenentzako. Proiekzio sorpresa.  
    Baluarte.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.