Punto de Vistaren hamargarren urteurrena dela-eta, aurtengo gaikako atzera begirakoa, Ten Years Older izenekoa, Denborari eskainiko zaio; hau da, zinema dokumentalak bere lehengai eta kontzeptu nagusietariko batekin ezartzen duen erlazioari eta jolasari. Herz Frank-en Ten Minutes Older film mitikoa omenduko da; Frank adiskide zaharra Jaialdian egona da. Zikloan ez fikziozko 50 obra baino gehiago eskainiko dira, eta guztietan protagonista denbora izango da.
Pelikula horietan, lehen aldiz filmatu eta hamarkada batzuk geroago lehengo lekuak eta gaiak berriz bisitatuko dira; pelikuletan gizonaren adina eta zinemaren beraren adina ere landuko dira; dokumentuetan bizitza lau urtaroetara eramango da leku zehatz batean edo planoaren iraupena, flashback-a, errepikapena, elipsiak eta zinemako bestelako armak esperimentatzen dituzten pelikulak izango dira, hori guztia denbora harrapatzeko eta menderatzeko helburuarekin.
Hain zuzen ere, denborari buruzko zikloaren atariko obrarekin ofizialki inauguratuko da Punto de Vistaren X. edizioa. Franco Piavoli-ren Il pianeta azzurro (1982) pelikulan, denboraren zeharreko ospakizun-bidaia kontatzen da ikusmolde garbienean, natura eta paisaia erabat aldatzen direlarik, elkarrizketarik gabe eta Ennio Morricone-ren musika zoragarria arnasketa bakarra izanik. Lau urtaro 88 minututan konprimituta. Filmean lau urtaroetan zeharreko bidaia egingo da: Italiako landazabaleko negu izoztutik hasi, udaberriaren leherketatik igaro eta udazken eta udara iritsi arte tenplu bateko aldareak balira bezala. Eta horietan gizakia, garai bakoitzak eragiten dion egoera ezberdinetan: maitasuna, haurtzaroa, mina, lana, miresmena. Bizitzaren ospakizuna bizi garen planetan.
TEN YEARS OLDER ZIKLOKO PROGRAMAK
Gizonaren garaiak
Pelikula eder eta bakar bat osatzen duten sei film labur; gizakia hazten joango da horietan zehar, kronologikoki garatuaz jaiotzen denetik 90 urtera bitarte. Lehen pelikuletan, haurtzaroa ikusiko dugu lehen moteltasunekin; ondoren, lañotasuna nola galtzen eta heldutasunera nola iristen den; eta, azkenik, ametsak eta zahartzaroak errepasatuko dira. Sei pelikula horietan, batak besteari txanda emango dio, eta, egileak zinemagile ezberdinak izan arren, denetan protagonista bera izango dugu: pertsona bat eta haren denbora.
Window Water Baby Moving, Stan Brakhage (1959, 12 min.).
Nueva Vida, Kiro Russo (2015, 15 min.).
Ten Minutes Older, Herz Frank (1978, 10 min.).
Seven Women at Diferent Ages, Krzysztof Kieslowski (1978, 15 min.).
10, Marta Jurkiewicz (2015, 30 min.).
Invisible, Zofia Pregowska (2014, 22 min.).
Garai modernoak
Bederatzi film oso labur hauetan, denborarekin jokatuko da zinemaren armarik modernoenen bitartez: azeleratua, time lapse, erakusketa bikoitzak, gainezarriak, errepikapena, elipsiak, birbobinaketak eta gainerako flash back-ak. Efektu horien bidez, orainaldi erreala moldatu eta zinemaren beraren denbora bat sortu nahiko da. Trenez egingo den bidaia bederatzi geltokirekin: Kadentzia. Tartea. Errepika. Ekitea. Erritmoa. Desfasea. Iheskortasuna. Sinkroniarik eza. Aldizkakotasuna.
Like a passing train 2, Kohei ANDO (1978, 7 min.).
Un relatif horaire, Yo Ota, (1980, 2 min.).
Hus, Inger Lise Hansen, (1998, 7´30 min.).
Ghosts before breakfast, Hans Richter (1927-28, 7 min.).
Piccolo film decomposto, Paolo Gioli (1986, 18 min.).
Ritual in Transfigured Time, Maya Deren (1946, 16 min.).
Two times in one space, Ivan Ladislav Galeta (1976-1984, 12 min.).
Pièce touchée, Martin Arnold (1989, 15 min.).
Luukkaankangas, updated, revisited, Dariusz Krezeczek (2004, 8 min.).
Denbora gu gabe
Hirukotea: Lemaitre, Loznitsa eta Frampton, ibilaldi filmiko arraroekin. Amildegirako bisita hirukoitza proposatuko digute, eta amildegi horretan gizonaren eskua desagertu egiten da denboran eta denbora eroso mugitzen da. Lemaitre-ren lehen filma denboraz gaindikoa da, eta soilik ideia bezala existitzen diren pelikulek osatzen dute. Bigarren adibidean, Loznitsak betiereko itxaron ez denborara eramaten gaitu. Azkenik, Frampton-en pelikula nostalgiaz beteta agertuko da eta iraganaren oroitzapen iheskorrarekin; iraganak irudiek ezkutatzen irauten duten denbora iraungo du.
Six films infinitesimaux et supertemporels, Maurice Lemaitre (1967tik 1975era, 9 min. 30 seg.).
The Train stop (L´Attente), Sergei Loznitsa (2000, 25 min.).
(Nostalgia), Hollis Frampton (1971, 36 min.).
Erlojua ataltzea
Dozena bat pieza laburrekin ordubete osatuko da, erlojuaren orratzetan hamabi orduak izango balira bezala. Bitxikeria moduan, berdin hasten eta amaitzen dira; hots, pantaila zuri dutela. Saio honetara joatea amaierara gerturatzen ari garen heinean minutuak gehitzen doazen kronometro batera joatea bezala da. Ezerezetik betikotasunaren segundo batera, 10 segundotik minutuaren 60 segundora, betiere zalantza batekin: pelikula batek zenbat denbora behar du jorratu nahi duen gaia jorratzeko; hots, ospea, purutasuna, koadro-bilduma, artearen arriskuak edo horren laburtasuna. Kontua da denbora adierazpen txikienera ataltzea, segundoa, framea edo zeroa. Egun batean oparitutako eskumuturreko erlojua ataltzen duen haur jakingura bezala, ondoren muntatzen ez jakitearen sorpresarekin geratzeko.
Uts cero, Javier Aguirre (1970, 10 min.).
Une seconde d´eternité, Marcel Broodthaers (1970, 1 seg.).
TEN SECOND FILM, Bruce Conner (1970, 10 seg.).
60 seconds, Christoph GIRARDET (1 min., 2002).
Une minute vingt-neuf de peinture, Denis ROUSSEAU-KAPLAN (1984, 1´40 min.).
Deux minutes cinquante secondes, Joël Ducorroy (1981, 2´50 min.).
3 minutes on the Dangers of film recording, James Benning (1975, 16 mm, 3’).
5 minutes de cinema pur, Henri Chomette (1925, 5 min. 30 seg.).
57.600 seconds of invisible night and light, Flatform (2009, 5' 25).
24 frames per second, Takahiko IIMURA 1975-78/2007 10 min. 35 seg. bn sound.
Restoring the appearance to order in 12 minutes, Coleen FITZGIBBON 1974.