Garbiñe Ortega Punto de Vistara iristearekin batera, nazioarteko ordezkarien eta programatzaileen talde berria ere izango da, eta Atal Ofiziala osatuko duten pelikulak hautatuko ditu

Garbiñe Ortega Punto de Vistara iristearekin batera, nazioarteko ordezkarien eta programatzaileen talde berria ere izango da, eta Atal Ofiziala osatuko duten pelikulak hautatuko ditu
2017/11/21
Gasteizko Garbiñe Ortega komisarioak eta produktoreak aurkeztuko duen jaialdiak hitzorduaren mamia sakonduko du abangoardiako dokumentalarekin.

NUEVA DIRECTORA ARTÍSTICA

Garbiñe Ortega
Ortegaren lan kuratoriala nazioarteko honako hauek bezalako instituzioetan erakutsi da: Lincoln Center-eko Film Society (NY), Tate Modern (Londres), Vienako Film Museum, Pacific Film Archive, National Gallery of Art (Washington) edo Bartzelonako Kultura Garaikidearen Zentroa. Ambulante Zinemaldiko programazioaren baterako zuzendaria izan zen, eta Euskal Herrian garatutako Zineleku ikus-entzunezko heziketa eta erakusketa proiektuaren baterako sortzailea da. Gaur egun, Punto de Vistaren zuzendari artistikoa da.

HAUTAPEN-BATZORDE BERRIA

Nuria Cubas
Zinema eta literatura ikasi ditu Madrilen. 2004an, Mexikoko Hirira joango da zinema-ikasketak sakontzera. 2013. urtean, “Pasajes de Cine” proiektua abian jarriko du, ikus-entzunezko hedapenerako espazioa Madrilen. 2015ean, berriz, FILMADRID sortu eta zuzenduko du; hau da, Madrilgo Nazioarteko Zinema Jaialdia. Gaur egun, Madrilgo Neomudejar Aretoko programatzailea da.

Matías Piñeiro

Zinema Unibertsitatean ikasiko du, eta, bertan, Zinematografia eta Zinemaren Historia irakatsiko ditu. 2011. urtean, Estatu Batuetara joango da Harvard Unibertsitateko Radcliffe beka egitera. Haren filmografian, ondorengoak aurki ditzakegu: "El hombre Robado" (2007), "Todos mienten" (2009), "Rosalinda" (2010), "Viola" (2012), “La Princesa de Francia” (2014) eta "Hermia & Helena" (2016). Gaur egun, New Yorken bizi da, eta Zinema irakaslea da Pratt Institute-ean.

María Palacios Cruz
Komisarioa, idazlea eta akademiko espezializatua da abangoardiako zineman. Gaur egun, LUXen zuzendariordea da, Londresen; hots, artisten ikus-entzunezko praktikak babesten dituen erakundearena. Horrez gain, Courtisane Jaialdiaren zuzendaria izan zen Ganten, Belgikan. Proiekzioen, ekitaldien eta erakusketen komisarioa izan da makina bat jaialdi eta instituziotan; tartean, Tate Britain (London), Union Docs (New York), Cinematek (Brussels), Centre Pompidou (Paris) eta M HKA (Antwerp). The Visible Press-en baterako sortzailea da, zinemagileen eta zinemagileei buruzko idatziak argitaratzen dituen argitaletxea Londresen. Gaur egun, Elías Querejeta zinema-eskolako komisario-arloaren arduraduna da.

AURREHAUTAKETA 

Aitor Gametxo

Zinemagilea eta muntatzailea, egun Tabakaleran, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan, egiten du lan koordinatzaile eta programatzaile gisa zinemarekin zerikusia duten proiektuetan: REC: Zinema esperimentala; ZOOM, Pantaila Esperimentala eta Kamaleoriak Gara! Zinean. Ikus-entzunezko Komunikazio ikasketak egin ditu Euskal Herriko Unibertsitatearen (Bilbo) eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoaren artean. Zineman espezializatu ondoren, Dokumental Sortzailearen gaineko Masterra egingo du.

NAZIOARTEKO ORDEZKARIAK

ANDREA LISSONI

Londresko Tate Modern instituzioko zinema eta bideo departamentuko senior komisarioa.

JED RAPFOGEL

Anthology Film Archives-en programazio-zuzendaria, New York-en.

CHIZURU USUI

Film National Center of Japan.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.