Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiak Baluarte Fundazioaren kargu utzi du Punto de Vista - Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren zuzendaritza artistikoa betetzeko deialdia martxan jartzea, 2018. urteko ediziora begira.
Deialdiaren oinarriak Nafarroako Kultura Zuzendaritza Nagusiaren webgunean eta Baluarte Fun-dazioaren webgunean argitaratu dira. Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 22an bukatuko da.
Jaialdiaren zuzendaritza artistikoaren betebeharrak ondokoak izango dira:
Gainera, jaialdiko zuzendaritza artistikoaren arduradunak Segimendu Batzorde baten laguntza ere izango du, eta baita Aukeraketa Batzordearen elkarlana ere, nazioartean zinema dokumentalean adituak diren bost kidek osatua, zeinak filmen aukeraketaren ardura izango duten. Horien artean egongo da zuzendari artistiko berria.
Hautagaiek goi mailako unibertsitateko titulua izan beharko dute eta zinema jaialdiaren helburuen betetzea bermatuko duen esperientzia eta ibilbidea ziurtatu beharko dute; gutxieneko hiru urteko esperientzia frogatu beharko dute kultura erakunde publiko edo pribatuetan, zinearen alorrean bereziki; nazionalitate espainiarra edo Europar Batasuneko herrialderen bateko herritartasuna izan beharko dute eta alta egoeran egon beharko dute langile autonomoen erregistroan jardueraren hasiera datan, beharrezko dokumentazioa erakutsi beharko dutelarik.
Gainera, interesgatazka posibleen inguruko adierazpena aurkeztu beharko dute, eta batzordeari jakinarazi beharko diote arlo berdinean beste jarduera batzuk burutu ahal izateko baimenaren es-kaera.
Proiektuak euskaraz edota gazteleraz aurkeztu ahal izango dira, ingelesa, euskara eta beste hizkuntza komunitario batzuk ere baloratuko direlarik.
Interesdun pertsonek posta ziurtatu bidez igorri beharko dute oinarrietan eskatzen den dokumentazioa Baluarte Fundazioa, Baluarte plaza, z/g Iruña 31002 helbidera, gutunazalean argi azalduz "Punto de Vista - Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren zuzendaritza artistikorako deialdia".
Baluarte Fundazioak kontratua sinatuko du aukeraturiko hautagaiarekin, 15.000 euroko guztizkoa ordainduko zaiolarik 2018ko jaialdiaren edizioaren zuzendaritza artistikoaren lanetarako. Kontratuaren exekuzioepea berau sinatu eta hurrengo egunetik hasi eta 2018ko maiatzaren 31ra arte luzatuko da.
Baluarte Fundazioak zenbateko jakin bat bideratuko du lana burutu ahal izateko beharrezkoak diren bidaietarako, gehienez ere 2.000 euro bideratuko direlarik kontzeptu hauetara.