María Cañas, Pilar Monsell eta Omar Razzak zuzendari gonbidatuak X Films Proiektuaren zazpigarren edizioan

María Cañas, Pilar Monsell eta Omar Razzak zuzendari gonbidatuak X Films Proiektuaren zazpigarren edizioan
María Cañas, Pilar Monsell eta Omar A. Razzak
2017/01/10
Bere zazpigarren deialdian, X Films Proiektuak une honetan, Espainian, ez-fikziozko zineman, garatzen ari den zinema alternatibo, duin eta apurtzailearen onena adierazten duten hiru figura gazte hautatu ditu.

María Cañas, Pilar Monsell eta Omar Razzak izan dira ezagutzera emateko eta jaialdian zehar Nafarroa oinarri geografikotzat harturik filmatutako entsegu-proiektua aurkezteko hautatuak. Hori da bete behar duten baldintza bakarra, gainerakoan, libre.

X films proiektuak Juan Huarte enpresariak eta mezenasak sortutako produkzio-etxearen ildotik jarraitzen du eta haren antzeko xedea partekatzen du, alegia, ziurgabetasunaren X abiapuntu izango duten abentura filmikoak finantzatzea eta babestea. Horretaz gain, Jaialdiak 2016rako hautatutako eta egindako proiektuaren, Velasco Broca-ren Nuevo altar filmaren mundu mailako estreinaldia ere hartuko du; bertan, Túbal-en figura mitikora hurbiltzen da eta pertsonaia horrek bere tribuarekin batera pasa zituen paisaiak eta lekuak erregistratzen ditu. 

X Films Proiektuaren zazpigarren edizioko hautaketa-batzordea Sergio Oksman zinemagileak, Iván Pintor zuzendari eta idazleak eta Víctor Candeias produktoreak eta zuzendariak osatuko dute. Horiek arduratuko dira zinemagileek jaialdian zehar proposatutako lanak aztertzeaz eta epaitzeaz. Zinemagile horiek, jendeari irekitako saio batean, euren lehenagoko obren zatiak aurkeztuko dituzte eta, beste saio batean, berriz, Nafarroan filmatutako dokumentalen proposamen berri horiek defendatuko dituzte.  

HAUTATUTAKO ZINEMAGILEAK:

  • María Cañas (Sevilla, 1972) 

“Artxiboko terrorista birjina, adimenen piromanoa eta bideopata, ikus-entzunezko ikonoklasta, basati mediatikoa…”, bere biografian horrela definitzen da, María Cañas-ek bideogerrilla bat darama aurrera, topikoetan eta generoetan sartuz haiek dinamitatzeko. Bere frontea “risastencia” da: kolore guztietako umorea eta konektatutako jende-andanaren jokoa matxinada-estrategia gisa edota, bestela, gutxienez, biziraupen espiritualeko estrategia gisa. Animalario TV Producciones zuzentzen du, birziklapenaren kulturara, apropiazionismora eta esperimentazio artistikora dedikaturiko tartea. Ez pribatizatzearen eta gure oroimen historikoa eta imajinarioa liberalizatzearen defendatzaile amorratua eta artxiboarekin, kultura-garapenerako tresnatzat, konprometitutako aktibista. Bere obra jaialdi, azoka, ekitaldi, arte-zentro, museo eta galeria nazional nahiz nazioartekoetan erakutsi du eta sari ugari jaso ditu.

  • Pilar Monsell (Cordoba, 1979)

Ikus-entzunezko komunikazioan lizentziatua, Argazkilaritza Artistikoko Goi-Mailako Teknikaria eta Sortze Dokumental Masterra egina duena; zinemagile profesionalaren lana bideo eta zinema dokumentalaren irakaskuntzarekin konbinatzen du eta hainbat filmetan kolaborazioak ere egiten ditu, esaterako, honako zuzendari hauen filmetan: Eloy Domínguez, Pela del Álamo, Juan Álvarez Neme, Tamara Cubas, Alberto Fasulo eta Adriana F. Castellanos. 2014an, Laboratorio Reversible de Barcelona elkartearen sortzaile-kide izan zen, zinema analogikoan sormenera eta esperimentaziora bideratua. 2016az geroztik, zinema dokumentaleko proiektuen tutore-lanetan dihardu Madrilgo Zinema-Eskolan – ECAM. Bere lehenengo lanak, Distancias izenekoak, 2008ko 49. Festival dei Popoli Jaialdian (Florentzia) Publikoaren saria lortu zuen. 2009an, Play Doc Jaialdiko Sormen Laborategira gehitzen da. 2012an, Pan, Trabajo y Libertad film laburra egin zuen eta 100jours talde-proiektu zinematografiko frantsesean hartu zuen parte + 46 filmarekin. 2013an, Doc’s Kingdom 2013 Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Mintegiko Manuel Cintra Ferreira Beka jaso zuen. Bere lehenengo film luzea, África 815, Doc Lisboa 2014an estreinatu zen. Egun, Dos sueños después film laburraren postprodukzioa amaitzen ari da eta Nisaiyat film luzean eta Cuidadoras de patios: lo íntimo-público azalpenezko proiektuan ari da lanean.
 

  • Omar A. Razzak (Madrid, 1982)

Jatorri siriarreko zuzendari kanariarra, Madrilen, Parisen eta Montrealen trebatua; zineman egiten du lan eta zinemaz bere hainbat hegaletatik gozatzen du. Batzuetan, filmak produzitzen ditu (Stockholm, 2014, Rodrigo Sorogoyen), beste batzuetan, muntatu egiten ditu (La Selva Inflada, 2015, Alejandro Naranjo). Paradiso izan zen zuzendu zuen lehenengo filma eta, ondoren, La tempestad calmada. Biek ere harrera ona izan dute kritikaren eta publikoaren aldetik.

SELECTION COMMITTEE:

  • Sergio Oksman

Kazetaria, zinemagilea eta produktorea. Zinema Dokumentaleko espezialitatean irakaslea Madrilgo ECAM-en. Zuzendu dituen izenburuen artean, honako hauek leudeke: La Esteticién (2004), Goodbye, America (2006), Notes on the Other (2009), A Story for the Modlins (2012) eta O Futebol (2015). Bere filmak nazioarteko berrehun jaialdi baino gehiagotan ikusi dira, horien artean, Sundance, Donostia edo New Yorkekoan, eta 95 sari lortu dituzte, filmik onenarena barne, Varsovia, Karlovy Vary edo Clermont Ferrand-eko jaialdietan. Bere obra hainbat atzera begirakoren objektu izan da Estatu Batuak, Errusia, Txina, Espainia eta Brasilen. 2013an, Oksman-ek Goya Saria lortu zuen eta finalista geratu zen Europako Zinema Akademiaren Sarietan (EFA). 2016ko abenduan, Florentziako Festival dei Popoli Jaialdiak bere obraren atzera begirako osoa aurkeztu zuen.


  • Iván Pintor

Ikus-Entzunezko Komunikazioan doktoregoa egin zuen Universidad Pompeu Fabra Unibertsitatean eta CINEMA ikerketa-taldeko kidea da. Zinema Garaikideko irakaslea UPF Unibertsitateko Ikus-Entzunezkoen Graduan eta UPF Unibertsitateko Zinema eta Ikus-Entzunezko Garaikidearen Ikasketak Unibertsitateko Masterrean.  Programatzaile gisa, ziklo ugari zuzendu ditu CaixaForum-entzat eta, baita, Keinuen aldaketak zinema garaikidean (UPF, 2012) izeneko biltzarra ere. Museoetarako eta telebistarako ikus-entzunezko obrak egin ditu eta La Vanguardia egunkariko «Cultura/s» eranskinean idatzi ohi du; horretaz gain, klaseak eman ditu Italia, Kolonbia eta Argentinako unibertsitateetan. Bere idatziekin, berrogei liburu baino gehiagotan hartu du parte. Egun, bere zeregin akademikoa film luzetako gidoilari-zereginekin uztartzen du, esaterako, Lluís Galter-ek zuzendutako La Substància (2016) filmean.

  • Victor Candeias

1990az geroztik, film laburren, dokumentalen eta bideo komertzialen produktorea eta zuzendaria izan da. Bere hainbat filmek sariak lortu dituzte jaialdietan, “D. Quijote” saria (Sozietate Zinematografikoen Nazioarteko Federazioa) barne, Night Story fikziozko ipuinagatik. Zinema-Ikasketetan Masterra dauka, MultiFilme proiektuarekin burutua, eta, baita, Un modelo para producir películas multivariantes y multilineales (2011) tesia ere, zinema digital esperimentalaren ikerketa-eremuan. Egun, Arteetan (Baliabide Digitalak) doktoregoa egiten ari da KU Leuven Unibertsitatean, Belgikan. 2002az geroztik, irakasle titularra da Lusófona Unibertsitateko (Lisboa, Portugal) graduazio-ikastaroan, dokumentaleko eta fikzioko irakasgaietan; eta DocNomads-Máster Erasmus Mundus nazioarteko ikastaroan, Film Dokumentalen Zuzendaritzan (2012az geroztik), non, ikastaroko zuzendari-kargua ere betetzen duen.

Proyecto X Films 2016

  • Velasco Broca  (Amurrio, Araba, 1978)

Ikus-Entzunezko Komunikazioan lizentziatua UCM – Madrilgo Unibertsitate Konplutensean. 16mm-ko formatuan egindako film laburren trilogiak, Echos der Buchrücken (2001-2007) 20 sari baino gehiago lortu ditu eta nazioarte-mailako hainbat jaialditan, horien artean, Cannes, Sitges, Torino, Stockholm, Worldwide eta Belo Horizonte, ikusgai izan da. Avant Pétalos Grillados (2007) nabarmentzen da, Slamdance-ko Epaimahaiaren Film Labur Esperimentalik Onenaren Sari Nagusia lortu zuena eta urrezko Méliès sarirako izendatua eta Cannes-eko zinemagileen hamabostaldirako hautatua izan zena. Cameo Media enpresak 2008ra arteko bere obra oso-osorik argitaratu du DVDan, zeinak, idazketa digitalak, soinu-konposizioak eta bideoegunerokoak barnebiltzen dituen. La costra láctea (2003) film laburra ere DEL ÉXTASIS AL ARREBATO: 50 años de otro cine español antologiako zati da, CCCB-ak babestua, 2010ean, Val del Omar: elemental de España (Cameo Media- Sofia Erregina Museoa, 2011) filmaren argitalpena gainbegiratzen du. Urte horretan bertan, True Love (2010) koproduzitzen eta muntatzen du, Ion de Sosa-ren lehenengo film luzea. Crumbs (2014), Miguel Llanso-ren opera prima ere muntatzen du. Indian bost urteko bakarraldiaren ondoren, 16mm formatuarekin itzultzen da Nuestra amiga la luna filmarekin eta Dioses autonómicos seriea sortzen du Canódromo Abandonado-rekin batera.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.