Punto de Vista jaialdiak 948 merkatuan parte hartuko du, Nafarroako arteen azoka

Punto de Vista jaialdiak 948 merkatuan parte hartuko du, Nafarroako arteen azoka
2017/09/11
Jaialdiak izaera holistikodun eta nazioarteko bokaziodun azoka honetan hartuko du parte, Iruñean, azaroaren 15 eta 16an

Punto de Vista – Nafarroako Dokumental Zinearen Nazioarteko Jaialdiak, Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultur Jarduerako zerbitzua – Príncipe de Viana Erakundeak sustatutako gainontzeko programekin batera –DNA, Lizarrako Antzinako Musika Astea edo Oliteko Antzerki Jaialdia– parte hartuko du 948 merkatuko lehenengo edizioan, alegia; Nafarroako arteen azoka. Izaera holistikodun eta nazioarteko bokaziodun topaketa hau Iruñean antolatuko da azaroaren 15ean eta 16an.

948 merkatuko hainbat diziplinetan murgildutako azoken azoka bat da, besteak beste: zinea eta ikus-entzunezkoa; arte eszenikoak (antzerkia, dantza, zirkoa…); musikak, liburu, disko eta bestelako euskarrien edizioa; arte plastikoak eta ikus-entzunezkoak; eta sorkuntza eta kultur beste industria batzuk (prototipo artistikoak, moda, diseinua, arkitektura eta lanbide berriak).

2017ko lehenengo edizio honetan (0 Edizioa), 948 merkatua Nafarroako arteen azokaren xedea Nafarroako kulturaren esparru profesionaleko produktuak banatzaileei eta Foru Erkidegoarekin mugatzen duten beste erkidego zein probintzietako beste motako eragileei aditzera ematea da (Aragoi, Euskal Autonomia Erkidegoa, Errioxa eta Akitania) eta baita beste lurralde eta esparruetako eragileei ere (Jaialdiak, zentroak, arte eta sorkuntza entitateak…).

Epe ertainean, 2018tik aurrera, merkatuak Euro-eskualdeko arteen azoka estrategiko bilakatzeko helburua du: Euskadi-Nafarroa-Nouvelle Aquitanie eta baita ere herrialdeen eta eskualdeen arteko kultur produktuen fluxuen eta elkartrukeen bideratzaile. Eta Espainiako eta Frantziako kultur eragile guztietara zabalik egongo da.

948 merkatuan kreditatzeko epea, bai profesionalentzat eta bai kazetarientzat, azaroaren 8an amaituko da. Izen-emateak azoka honen web orri berriaren bidez egin ahal izango dira (948merkatua.com), non azokari buruzko informazio osoa biltzen den lau hizkuntzetan: gaztelera, euskara, frantsesa, ingelesa.

Profesionalentzako ziurtagiriek promozio tarifa daukate azokaren 2 jardunaldietarako, 50 euroetan, hain zuzen ere, urriaren 15era arte egiten badira, eta 90 eurotan, berriz, urriaren 16tik aurrera eginez gero. Nafarroako profesionalei dagokienez, prezioa 30 eurokoa da, urriaren 15era arte, eta 50 eurokoa, berriz, data horretatik aurrera.

948 merkatua azokan kreditutako profesionalek inaugurazioan doan parte hartu ahal izango dute; 948 azokako tarifa bereziak ostatu eta garraiorako; Baluarte gunera sartzeko (prestakuntza laborategia, saltokien gunea, aurkezpen ibilerak, artisten pitching-ak, eta networking zonaldea); erakusketa eta ikuskizunak Gayarre Antzokian, Nafarroako Antzerki Eskola, Nafarroako Filmoteka, Ziudadela, Zentral eta bestelako guneak, aurretik erreserbatuta eta edukieraren arabera; arte eta sorkuntza proposamenen katalogoa; euren datuak partekatzeko baimena eman duten kreditatutakoen zerrenda; azokan parte izanaren ziurtagiria.

948 merkatua Nafarroako arteen azokak kolektiboei ere promozioak eskaintzen dizkie eta baita azokaren parte hartzaileei pertsonalizatutako ibilbideak diseinatzeko zerbitzua ere.

948 merkatuaren garapena

948 merkatua Nafarroako arteen azokaren jarduera Iruñeko eta eskualdeko ehun gunetan banatuko da, barne hartutako arte diziplinen arabera. Azokaren egunetan, programazioa hiru formatu desberdinetan antolatuko da: kultur eskaintzaren erakusketa, saltokien saila kultur eskaintza ezagutzera emateko eta azoka proaktiboa topaketa guneekin.

Kultur eskaintzaren erakusketak hainbat jarduera hartuko ditu barne: antzerkia, dantza, musika, zine proiekzioak, liburu aurkezpenak… Jarduera hauek publiko orokorrari zabalik egongo dira eta arratsalde/gauez izango dira asteazkenean, azaroak 15 eta ostegunean, azaroak 16, proposamen desberdinetara egokitutako guneetan.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.