Punto de Vista Jaialdiaren hamabigarren edizioan pelikulen izenak emateko epea ireki da

Punto de Vista Jaialdiaren hamabigarren edizioan pelikulen izenak emateko epea ireki da
2017/07/28
Punto de Vista, Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiak deialdia ireki du Atal Ofizialean pelikulak aurkezteko.

Punto de Vista, Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiak deialdia ireki du Atal Ofizialean pelikulak aurkezteko.

Izena emateko inprimakia jaialdiaren web orrialdean eskura daiteke. Pelikulen izenak emateko epea 2017ko irailaren 15ean amaitzen da. 

Punto de Vistaren Atal Ofizialean edozein nazionalitateko pelikula dokumentalek parte har dezakete, baina 2016ko abuztuaren 1etik aurrera egindakoak izan behar dute. Hautatutako pelikulak jaialdiaren hamabigarren edizioan sartuko dira, eta edizio hori Iruñean egingo da 2017ko martxoaren 5etik 10era bitartean. 

Aurreko urteetan bezala, Jaialdiaren helburua da Atal Ofizial bat osatzea mundu osoko produkzioekin. Produkzio horiek era ezberdinean errealitatea harrapatzen ahaleginduko dira ikuspegi ezberdinetatik, eta, betiere, berritzaileak, independenteak eta sozialki konprometituak izango dira.

Deialdi honetan aurkeztutako pelikulak Jaialdiaren Hautapen Batzordeak baloratuko ditu; aurten, Batzordearen burua zuzendari artistiko berria izango da; hots, Garbiñe Ortega. Batzordea arduratuko da 2018ko Punto de Vistako "La Región Central" izeneko atalaren programa osatzeaz, eta lan handi hori abendura bitarte luzatuko da; orduan, hautatutako pelikulen berri emango da.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.