Punto de Vista jaialdiko Foco zikloa irailaren 28an Nafarroako Filmotekara itzuliko da, Resnais, Marker eta Lacuesta-ri buruzko emanaldi batekin

Punto de Vista jaialdiko Foco zikloa irailaren 28an Nafarroako Filmotekara itzuliko da, Resnais, Marker eta Lacuesta-ri buruzko emanaldi batekin
Munduko memoria osoa
2017/09/11
Hilabete bakoitzeko azken ostegunetan aukerako hainbat gai eta estetika elkarrekikotasun sortuko da garai guztietako zinegileen artean

Punto de Vista Jaialdia berriz ere Nafarroako Filmotekarekin kolaboratuko da Foco Punto de Vista ziklo berri batekin. Harekin, jaialdia publikoari gerturatuko zaio haren antolaketa datetatik haratago eta hilabete bakoitzeko azken ostegunean abangoardiako dokumental zineari buruzko emanaldi bat antolatuko du.

Nola iritsi orainaldira? Nola eboluzionatu da fikzio gabeko zinea gure egunetara arte? Zeintzuk dira belaunaldi desberdineko egileen arteko kidetasunak? Ziklo honek jolas bat proposatu nahi du: konexioak egin, batzuk esplizituak, beste batzuk ia ezinezkoak, batzuk oinordean hartuta, beste batzuk a posteriori iradokitakoak, belaunaldien arteko elkarrizketa bat ezartzeko, Historiako izen handien eta hizkuntza zinematografikoak gaur egun aurrera egiteko aukera ematen duten zinegileen artean. Dokumentalaren funtsezko izenak, esaterako, Chris Marker, Maya Deren, Jean Vigo edo Agnès Varda gaur egungo zinegileekin batera biziko dira, garai guztietako zuzendarien artean, aukerako gai eta estetik elkarrekikotasunak sortzeko.

Lehenengo programa hau Chris Marker-en Trena ibilbidean lanarekin inauguratuko da, alegia; Alexandr Medvedkine zinegile sobietarrari egindako omenaldi handia, baina baita zinea ulertzeko bere erari ere. Haren filosofia ziur aski Historiako proiektu ederrenean eta utopikoan gauzatu zen: tren-zinea. Alain Resnais-ek, oraingo honetan ere, Chris Marker-en konplizitatea jasoko du, Munduko memoria osoa lanean, hots; Pariseko Liburutegi Nazionalari buruzko bere espezieko pelikula bakarra. Isaki Lacuesta-k markeriar estiloa hartuko du bere Bariazioak Marker entsegu pieza osatzeko, alegia; Frantziako bidaiari egindako bere tributu pertsonala. Medvedkine, Marker, Resnais eta Lacuesta, horiek guztiak bat eginda zinearekiko maitasunean eta joan-etorriko bidaiarekiko mirespenean.

Azkenik, hona hemen gonbidapen bat: ez da ausazkoa izan Trena ibilbidean pelikulak Nafarroako Filmotekan, Punto de Vista jaialdiaren denboraldi berri honi hasiera ematea. Garbiñe Ortega Punto de Vista jaialdiko zuzendari artistiko berriak azpimarratu duen bezala, “pelikula honen espirituak emanaldi hauetan zuzentzea nahi dugu, eta baita martxoko jaialdian antolatzen direnen espirituak ere, ezinezkoa den horretarantz bideak eraikiz, irudimena errealitatearen etsaia ez dela kontuan hartuta, ezta artea bizitzaren etsaia ere. Beraz, has gaitezen. Marker-ek dio: “Lehenengo, begirada…”.

PUNTO DE VISTA JAIALDIAREN LEHENENGO EMANALDIA

Osteguna, irailak 28. 20:00etan. Nafarroako Filmoteka

Munduko memoria osoa (Toute la mémoire du monde, Frantzia, 1957)

  • Zuzendaria: Alain Resnais
  • Parte-hartzailea: Jacques Dumesnil.
  • Hizkuntza: JB frantsesez eta azpitituluak gazteleraz
  • Iraupena: 21 minutu

Hogeita bat minututan, Resnais-ek Frantziako Liburutegi Nazionala aztertuko du. Kamera hiperaktibo batekin gunea trebetasun handiz deskribatzen doa.

Trena ibilbidean (Le train en marche, Frantzia, 1973)

  • Zuzendaria: Chris Marker
  • Parte-hartzaileak: Aleksandr Medvedkin, François Périer.
  • Hizkuntza: JB frantsesez eta azpitituluak gazteleraz
  • Iraupena: 32 minutu

Kronika errusiar zinearen aitzindariei buruz, Medvedkin-i arreta berezia emanez.

Marker-en bariazioak (2007)

  • Zuzendaritza eta gidoia: Isaki Lacuesta
  • Hizkuntza: JB gazteleraz
  • Iraupena: 34 minutu

"Isaki Lacuesta-k nire pelikulen metraje bat erabili nahi badu, primeran; izan ere, nik bizitza beteei kopiatzen eman dut" (Chris Marker). “La Jetée” pelikularen zuzendariarenganako maitasun adierazpen bat. "Chris Marker izengoitiarekin filmatzeko, baldintza asko bete behar dira, batzuk oso bereziak. Marker-tarrak urtean behin topatzen den isilezko sekta bat dira... Eta topaketa horretan, kamerak debekatuta daude."

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.