Punto de Vistarako 2017ko akreditazioen eskaerak egiteko epea amaitzen ari da

Punto de Vistarako 2017ko akreditazioen eskaerak egiteko epea amaitzen ari da
2017/02/17
Akreditazioa lortu nahi duten profesionalek eta kazetariek jaialdiaren web orrialdean egin dezakete eskaera.

Punto de Vista, Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren hurrengo ediziorako akreditazioak eskatzeko epea otsailaren 24ra arte irekita izango da. Akreditazioa lortu nahi duten profesionalek eta kazetariek jaialdiaren web orrialdean egin dezakete eskaera. 

Akreditazio profesionala zinemaren eta ikusentzunezko sormenaren esparruko profesionalentzat erreserbatuta dago modu esklusiboan (ekoizpenetxeak eta banaketaetxeak, errealizadoreak eta programatzaileak) nahiz hirugarren zikloko ikasleentzat (ikusentzunezko ikasketa espezifikoak). Izena emateko kuota 20 €-koa da. Ordainketa gure web gunearen bitartez egin daiteke otsailaren 26ra bitarte.

Behin egun hori igarota, akreditazioa lortzeko 25 € ordaindu beharko dira eskudirutan, jaialdiaren egoitzan, martxoaren 7tik aurrera, jaialdiaren egoitzako akreditatuen standan. 

Prentsako akreditazioa, berriz, komunikabideetako ordezkarientzat erreserbatuta dago modu esklusiboan (prentsa idatzia, prentsa elektronikoa, prentsa, telebista eta irratiagentziak). Akreditazio horrek Atal Ofizialeko goizeko proiekzioetara, prentsaurrekoetara eta aurkezpenetara joateko lehentasuna ematen du. Akreditazioa dutenek beste ziklo batzuen proiekzioetara joan ahal izango dute, aretoaren edukieraren arabera. Akreditazioen kopurua mugatua da; beraz, Jaialdiak erabakiko du horiek nola banatu. Eskaera bidali arren, baliteke akreditaziorik ez lortzea. 

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.