Atzo amaitu zen, hain zuzen, eta oso harrera ona izan du: 1.140 izenburutik gora.
Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren XIII. edizioaren sekzio ofizialerako filmen izen-ematerako epea atzo amaitu zen, irailaren 30ean, eta iaz baino nabarmen film gehiagok izena eman dute.
Izan ere, 1.140 izenburu baino gehiago baloratu beharko ditu jaialdiaren hautapen-batzordeak. Garbiñe Ortega zuzendari artistikoa bera da batzordeburua, eta Nuria Cubasek, Matías Piñeirok, María Palaciosek eta Miguel Zozayak osatzen dute.
Uztailetik joan den igandera arte iraun du film dokumentalek, laburrek zein luzeek, izena emateko epeak. Hautagaiak hainbat nazionalitatetakoak dira. Batzordeak hautatutakoek jaialdiaren XIII. edizioaren sekzio ofiziala osatuko dute. 2019ko martxoaren 11tik 16ra egingo da edizioa, eta, aurrekoetan bezala, arte eta sormenezko ikuspegien aniztasuna islatu nahiko du, berrikuntza-, independentzia- eta modernitate-espiritua gidari betiere.