FOCO Punto de Vista jaialdira ostegun honetan Nafarroako Filmotekara itzuliko dira Agnès Varda zinegilearentzako omenaldi batekin, Nouvelle Vague-ren aitzindaria

FOCO Punto de Vista jaialdira ostegun honetan Nafarroako Filmotekara itzuliko dira Agnès Varda zinegilearentzako omenaldi batekin, Nouvelle Vague-ren aitzindaria
2018/01/24

Agnès Varda Frantziako zuzendaria zinea egiten hasi zen, Olatu Berri frantsesak bultzatuta, duela 60 urte eta hainbat sari irabazi ditu mundu osoan zehar, bere zigilu pertsonala eta paregabearengatik: estilo berritzaile honek errealitatea eta esperimentazioa nahasten ditu gizarte eta politika zama handiarekin. Urrezko Leioa irabazi zuen Veneziako Jaialdian edo Donostia Saria Donostiako Zinemaldian. Varda-k aurten Ohorezko Oscar saria jaso du, bere karrera aparta eta emankorrarengatik, loturarik gabeko bere zinearengatik.

68ko maiatzean mundu osoa asaldatu zuten protesta horiek izan zirela 50 urte bete direla, FOCO Punto de Vista jaialdiak hiru izenburu ihardukitzaileren bilduma bat proiektatuko du, Agnès Varda-k filmatuta urte horietan: indarrean jarraitzen duen alegatu feminista, San Frantziskoko hippie auzotik zeharreko ibilbidea edo Pantera Beltzen Alderdiko erretratu bat; Afroamerikarren aurkako poliziaren indarkeria salatzeko sortu zen talde bat.

Uncle Yanco
(1967, 18’) 

San Frantziskora egin zuen lan bisitetako batean, Agnès Varda-ri inoiz berririk izan ez zuen senitarteko bati buruz hitz egin zioten: San Frantziskoko hippie auzo bateko itsasontzi batean bizi zien margolari zahar bat, Sausalito, eta bizitza maite zuena. Zuzendariak topaketa hori filmatu zuen eta hauxe da emaitza: bizitza estilo bat barne hartzen duen erretratu alaia eta distiratsua.

Black Panthers
(1968, 30’)

Agnès Varda-k Pantera Beltzen Alderdiari buruzko dokumental hau errodatu zuen bere sortzaileen bateko epaiketan, Huey P. Newton; ustez hiltzailea izateagatik. Pelikulak,a auzian zehar, poliziaren eta manifestazioan parte hartu zutenen arteko protestak eta liskarrak aditzera ematen ditu. 

Réponse des femmes: notre corps, notre sexe
(Francia, 8’)

Bere zine urratzailetik eta ihardukitzailetik haratago, Varda ezaguna da zinearen mundua emakumeei zabaltzeko egindako esfortzuengatik: “Atera sukaldetatik, zuen etxeetatik, hartu pelikulak egiteko erremintak”; eta laburmetrai hau, laburmetraia-liburuxka izendatua, bere saiakeren adibide bat da. Lan honetan Frantziako zuzendariak Zer da emakume izatea? galdetzen die zazpi zine errealizadoreei, zera entzunez: Emakumea berritu behar da?.

Agnès Varda-ren zinearekin nahitaezko hitzordua dago ostegunean 20:00etan Nafarroako Filmotekan.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.