José Antonio Sistiaga, euskal arte garaikideko izen nagusietako bat, luxuzko gonbidatua Punto de Vistan

José Antonio Sistiaga, euskal arte garaikideko izen nagusietako bat, luxuzko gonbidatua Punto de Vistan
John Cage, Merce Cunningham. Encuentros de Pamplona, 1972.
2018/02/19
SISTIAGA & BRAKHAGE topaketak gorazarre egingo dio eskuz pintatutako zinemaren erreferente diren bi artisten obrari.

SISTIAGA & BRAKHAGE topaketak gorazarre egingo dio eskuz pintatutako zinemaren erreferente diren bi artisten obrari.

José Antonio Sistiaga (Donostia, 1932) abangoardiako euskal arteko funtsezko figura da. Haren obra pinturaren eta zinema esperimentalaren artean dabil eta bidea urratu zuen “kamerarik gabe zinema” egiteko artean: zeluloidea margotuz, fotogramaz fotograma, eskuekin. Gaur talde historikoaren –Jorge Oteiza, Eduardo Chillida eta Néstor Basterretxea– sortzaile ere izan zenak zeluloide gainean zuzenean margotutako eta soinu-laguntzarik gabeko garai guztietako aurreneko filmetakotzat jotzen dena sortu zuen: ERE ERERA BALEIBU IZIK SUBUA ARUAREN. Sistiagak hainbat eta hainbat metro film koloreztatu zituen bi urtez, eta argi, kolore eta mugimenduzko lan suspergarria sortu zuen. Bien bitartean, ozeanoaren beste aldean, beste artista bat bide bera egiten hasi zen, eskuz margotutako zinemarena: Stan Brakhage.

Omenaldi moduan, Punto de Vistak gero etorriko zen zinema puskatzaile baten hazia jarri zuten bi artistak elkartzea erabaki du. SISTIAGA & BRAKHAGE topaketak euskal artistaren bi lan –Impresiones en alta atmósfera, Paisaje inquietante nocturno– eta ezinbesteko errealizadore iparamerikarrak 40 urtean zehar egindako bederatzi film proiektatzeko balioko du. Brakhage 60ko hamarkadaren hasieran hasi zen filmak margotzen eta generoko erreferente nagusi bilakatu zen. 90eko hamarkadan film margotu konplexuak sortzea lortu zuen fotogramak izoztuz eta zintak atzeraka emanaz. P. Adams Sitney historiagile eta Brakhageren zineman adituak eta José Antonio Sistiaga berak zuzenduko dute saioa

 

Paisaje inquietante nocturno filmearen irudia, José Antonio Sistiaga. 

Sistiagaren zinema piktorikoan barrena egindako ibilbideaz gain, Punto de Vistak haren beste lan bat ere programatuko du,  TOPAKETAK 72, IRUÑEA. Film horretan, euskal zinemagileak 16 mm-ko kamera batekin filmatu zuen gure herrialdean inoiz egin den nazioarteko abangoardiako jaialdi garrantzitsu eta handiena, hain zuzen ere, Iruñean egin zena. Ohiz kanpoko oparia da ikusleentzat, zinema-pantailetan oso gutxitan ikusitako filma delako eta Sistiaga bera gurekin izango delako. Beraz, aukera aparta izango da film horrekin gozatzeko. 

 Hauxe da SISTIAGA & BRAKHAGE topaketaren programa xehatua:

IMPRESIONES EN ALTA ATMÓSFERA José Antonio Sistiaga. Espainia. 1988-1989. 7’. 70mm [transfer. Digital]
PAISAJE INQUIETANTE NOCTURNO José Antonio Sistiaga. Espainia. 1991. 14’. 35mm [transfer. Digital]
THIGH LINE LYRE TRIANGULAR Stan Brakhage. Estatu Batuak. 1961. 6’. 16mm
DOG STAR MAN: PART THREE Stan Brakhage. Estatu Batuak. 1963. 8’. 16mm
THE WOLD SHADOW Stan Brakhage. Estatu Batuak. 1972. 2’30’’.16mm
GLAZE OF CATHEXIS Stan Brakhage. Estatu Batuak.1990. 3’. 16mm
CHARTRES SERIES Stan Brakhage. Estatu Batuak. 1994. 9’30’’. 16mm
COUPLING Stan Brakhage. Estatu Batuak. 1999. 5’. 16mm
THE LION AND THE ZEBRA MAKE GOD’S RAW JEWELS Stan Brakhage. Estatu Batuak. 1999. 5’ 30’’. 16 mm
DARK NIGHT OF THE SOUL Stan Brakhage. Estatu Batuak. 2001. 3’. 16m
ASCENSION Stan Brakhage. Estatu Batuak. 2001. 3’. 16mm

TOPAKETAK, 72

Arce anaiak. Topaketak 1972, Iruñea 

TOPAKETAK 72, IRUÑEA
José Antonio Sistiaga. Espainia. 1972. 51’. 16 mm [transfer. Digital]

1972ko uda-hasieran egin ziren “Encuentros de Pamplona”, gure herrialdean inoiz egin den nazioarteko abangoardiako jaialdi handi eta esanguratsuena. Artea bizitzan disolbatzeko asmoan murgilduta, topaketa horiek onartu egin zuten euren izaera iragankorra eta diktaduraren amaierako urteetan ezarritako ordena iraultzeko aukera gisa bizi izan ziren. Juan Huarte, eraikitzaile, mezenas eta X Films zinema esperimentaleko ekoiztetxearen sortzaileak diruz lagundu zituen. José Antonio Sistiaga artistak 16 mm-ko kamera batekin filmatu zituen.

*Sistiagak berak gidatuko du proiekzioa 

Informazio xehatua hemen

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.