Akreditazio profesionala zinemaren eta ikus-entzunezko sorkuntzaren arloko profesionalentzat (ekoiztetxeak, banatzaileak, errealizatzaileak eta programatzaileak) eta ikus-entzunezkoen arloko ikasketa espezifikoetan graduatu eta lizentziadun direnentzat soilik da. Izena emateko kuota: 20 €. Ordainketa jaialdiaren web-orriaren bidez egin daiteke otsailaren 25a arte. Data hori igarotakoan, akreditazioaren prezioa 25 € izango da, eta eskudirutan ordaindu beharko da jaialdiaren egoitzan martxoaren 7tik aurrera, hain zuzen ere akreditatuen standean.
Prentsa-akreditazioa doakoa da eta komunikabideetako (prentsa idatzia, prentsa elektronikoa, prentsa-agentziak, telebista eta irratia) ordezkarientzat soilik da. Akreditazioak aukera ematen du Sekzio Ofizialeko goizeko proiekzioetara, prentsaurrekoetara eta aurkezpenetara lehentasunez sartzeko. Akreditazioa dutenek aukera dute beste ziklo batzuetako proiekzioetara sartzeko, edukieraren arabera. Akreditazio-kopurua mugatua da eta, horregatik, Jaialdiaren irizpidearen arabera emango dira. Eskaera egiteak ez du esan nahi akreditazioa lortuko denik.
Aste honetan amaituko dira Punto de Vistaren XII. ediziorako boluntarioak hartzeko eta epaimahai gaztea osatzeko kanpainak. Epea amaitzen denean, jaialdiko taldeak hautaketa-prozesua egingo du eta aurki jakinaraziko die erabakia hautagaiei.