Punto de Vista 2018aren irudi berriaren sortzaileak, Dani Sanchisek, bere lanetako batzuk erakutsiko ditu jaialdian zehar

Punto de Vista 2018aren irudi berriaren sortzaileak, Dani Sanchisek, bere lanetako batzuk erakutsiko ditu jaialdian zehar
2018/03/02
Diseinatzaileak “hondarrez egindako” collageetako batzuk erakutsiko ditu, zehazki, Baluarte Auditorioan, martxoaren 5etik 10era.

Izen-abizena du Punto de Vista 2018aren azal- eta kolore-aldaketak: Dani Sanchis. Harena da jaialdia aurten janzten duen irudi ederra (Maris posan), jaialdia itxuraldatu duena. Collageak “estilo eta forma libreak nahasten ditu”; hiru emakume agertzen ditu, tximeleta-hegalak hazi zaizkiela burutik, “proposatutako (film)-programazioak burua hamaika lekutatik leherraraziko duelako nahi inplizitua” adierazi nahian.

“Reunión de ajenos o casi” du izenburu erakusketak, eta artista plastiko gisa egindako esperimentazioetan sortu dituen collageetako batzuk eskaintzen ditu Sanchisek hartan. Javier Rebollo zinegileak –EL MUERTO Y SER FELIZ, LA MUJER SIN PIANO– besoz beso lan egin du Sanchisekin eta honela definitu ditu diseinatzailearen erakusketa eta estiloa: “lanari buelta eman lana izan dadin; Warhol eta Douglas Houbler zein Walid Raad eta bere Atlas Group-en hondarrez egindako lana, keinu lotsagabe bezain eder eta garaikidea”. Erakusketa Punto de Vistak iraun bitartean egongo da ikusgai, Baluarteko atondoan.

Sanchisek objektuak, ebakinak edo argazkiak birziklatu eta bildu, eta biziberritu egiten ditu, itxura berria emanda. Rebollok hitz iaioak erabiltzen ditu berriro ere estiloa laburbiltzeko: “jabetzea eta tartean sartzea da, jolas moduan, era ludiko bezain serioan, zeinean itsasoak edo zaborrak ekarritako objektuak biltzen baititu, lotsagabe bildu ere–zinez era eder eta zoragarrian–, nekez osatzeko moduko artxibo edo katalogo batean aurpegi anonimoak –beren antza dutenak azkenik– osatzeko. Aurkitutako, salbatutako argazkia (pre)testu gisa erabilita, edo nola egin argazkiak kamerarik gabe; dokumentutik argumentura doa Dani Sanchis”.

Dimentsio eta alde askotako diseinatzailea da Sanchis, eta batez ere kultura-sektorearentzat, zinearentzat, argitaratze-munduarentzat, prentsarentzat edo merkataritza-markentzat lan egiten du. Bere hitzetan, “koherentzia, funtzionaltasuna, soiltasuna, estetika, xehetasunak zaintzea eta erantzukizun soziala” dira bere premisak, eta ikus-lengoaia “ezinbesteko hedabide agortezina” da beretzat.

Erakusketa edonork ikusteko moduan egongo da, Baluarte Auditorioko atondoan, Punto de Vista jaialdiaren hamabigarren edizioan zehar. Aukera aparta hain iradokitzailea den artista horren lanaz gozatzeko.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.