Punto de Vista jaialdiaren 13. edizioak Rick Prelinger artxibozain ospetsuaren bisita izango du

Punto de Vista jaialdiaren 13. edizioak Rick Prelinger artxibozain ospetsuaren bisita izango du
2018/10/18

“Zine parte-hartzailea” tailerra emango du, zeinean film luze bat sortuko baita modu kolektiboan jaialdian zehar.

Rick Prelinger artxibozain eta zinemagile amerikar ospetsuak 2019ko martxoaren 11 eta 16 bitartean bisitatuko du Iruña, Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren XIII. edizioan zehar tailer bat emateko. 

Ikastaroak “Zine parte-hartzailea: algoritmo gaineko muntaketa” du izenburu, eta Uharteko Arte Garaikideko Zentroaren elkarlanarekin garatuko da beste behin. Hainbat saiotan egingo da, eta parte-hartzaileek, tokiko film-artxiboetatik abiatuta, film dokumental luze bat egingo dute modu kolektiboan, jaialdiaren esparruan aurkeztuko dena.

Horretarako, artxiboko materialak XXI. mendearen memoria aktibo gisa duen funtzioa aztertuko dute, eta hainbat kasu erabiliko dituzte, hala nola Rick Prelingerrek garatutako “esku-hartze historikoen” seriea (Lost Landscapes), eta tokian dagoen materiala ikertu. 

Tailerraren bidez, Punto de Vista jaialdiak ekoizle gisako zereginari helduko dio berriro; izan ere, XII. edizioan hasi zen zeregin horretan, XFilms film-seriearekin edo “Punto de Vista Labs” atalarekin. Sormen kolektiboko laborategi horietatik, The sound we see: Pamplona ekoizpena sortu zen 2018an, Echo Park Film Centerrekin eta tokiko artistekin. Haietan kokatzen da, bestetik, Rick Prelingerrekin 2019ko ediziorako programatutako “Zine parte-hartzailea: algoritmo gaineko muntaketa” tailerra. 

Prelingerrekin egindako lan kolektibotik sortuko den filma jaialdiaren azken egunean erakutsiko zaie ikusleei, artistak Punto de Vista jaialdiaren XIII. edizioan egingo dituen hainbat esku-hartzeren esparruan; haren bilduma zabalaren zati bat partekatu eta aztertuko du, ediziorako propio komisariatutako programa batean. Elías Querejeta Zine Eskolaren laguntzaren eskutik egingo da bisita. Beste behin berrituko du eskolak, beraz, Punto de Vista-rekin duen lankidetza, nazioarteko panoramaren artista esanguratsuak ekarri nahian.

Rick Prelinger artxibozaina, zinegilea eta Kaliforniako Unibertsitatean irakaslea da, eta Prelinger artxiboen sortzailea (jabetza publikoko ikus-entzunezko piezen bilduma). 1985etik, funtsezko figura izan da artxiboko metrajearen eremuan, eta mundu osoan zehar ordezkatuta dago bere bilduma gaur egun, Getty Images-en eskutik. Internet Archive-ko zuzendaritza-batzordeko kidea da, eta Prelinger Library-ren sortzailea, Megan Prelingerrekin batera. Ikerkuntzako liburutegi pribatua da hori, San Franciscoko erdigunean, eta jabetzearen aldekoa da.

Tailerra hasi eta hilabete bat lehenagotik izena eman daiteke, hemen: https://www.centrohuarte.es/eu/participatory-cinema-assembly-over-algorithm-bajo-cero/.

Informazio gehiago 

comunicacion@puntodevistafestival.com

948066195

 

 

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.