Punto de Vista-k DOKBIZIA aurkezten du, benetako gauzen inguruan lan egiten duten hizkuntzak eta artistak gurutzatu nahi dituen diziplina arteko elkarretaratzea

Punto de Vista-k DOKBIZIA aurkezten du, benetako gauzen inguruan lan egiten duten hizkuntzak eta artistak gurutzatu nahi dituen diziplina arteko elkarretaratzea
2018/02/15
Programak artista eszenikoak, eta ikusmen- eta soinu-arlokoak gonbidatzen ditu eta hainbat formatu bidezko ibilbidea planteatzen du: proiekzioak, konferentzia performatiboak, pieza eszenikoak - site-specific eta performanceak.

Punto de Vista-ren hamabigarren edizioko berritasun aipagarrienetako bat DOKBIZIA da (zuzeneko dokumentala). Zinemagile, ikusmen-arloko artista, idazle eta performerren arteko elkarretaratze hori pantaila barruan eta pantailatik kanpo irekitzen zaio dokumentalari, zinematik haratago, beste modu batean egingo ez liratekeen beste esparru batzuetako diskurtsoei atea zabalduz. Sortzaileen batze horrek diziplina arteko zubi bat eraiki nahi du, benetako gauzen esperientzia ikuspegi desberdinetatik trukatzeko, hausnartzeko eta bizitzeko.

DOKBIZIA-k gai nagusi bat izango du urtero, eta edizio honetan DADME, PUES, UN CUERPO (EMAN IEZADAZUE, BADA, GORPUTZ BAT) azpititulua izango du, Gilles Deleuze filosofoaren testu honetan inspiratua: “ezin da esan gorputzak pentsatu egiten duenik, tematia eta egoskorra izanik, berak pentsatzera behartzen duela baizik, eta pentsamenduari ihes egiten diona pentsatzera behartzen du, hain zuzen ere, bizitza”. Abiapuntu horrekin, DOKBIZIAk gorputza mugitzen den irudiarekiko hainbat modu hausnartu eta esperimentatu nahi ditu, benetako gauzetara iristeko bide diren politika eta estetika desberdinak.

DOKBIZIAren programan gorputzaren errepresentazioari buruz hausnartzen duten saioak egongo dira (Laida Lertxundi, Basma Alsharif edo Abigail Child-en filmak), ekintza koreografikoak barne hartzen dituzten irakurketak (Thing Said Once, Esperanza Colladorena), emakume-gorputzaren politika aztertzen duten konferentziak (Trinh Minh-ha eta Marta Selvaren maisu-eskola), Mexikoko demokraziaren egoerari buruz galdetzen duten pieza eszenikoak (Tijuana de Lagartijas Tiradas al Sol), konferentzia performatiboak, esaterako, Nico Peredaren La Trilogía de Propiedad Privada, Avalancheren zuzeneko pieza (Carlos Casas Audiolabekin elkarlanean), entzunaldi kolektiboak (LEVE), eta eremu publikoko esku-hartzeak errealitatearen pertzepzioari buruz (Naturaleza y su temblor, Idoia Zabaleta eta Tomás Aragayrena).

Azken batean, harrituta geratzeko gogoz egin nahi den bidea da DOKBIZIA, jarrera irekiarekin eta geruza eta tolestura guztien eragina jasotzeko prest. Hauxe da proposameneko programa xehatua:

1. HITZALDIAK 

  • Trinh T. Min-ha: THE EVERYDAY INTERVAL OF RESISTANCE
  • Marta Selva: DE UN CUERPO A ESTA PARTE
  • AMA LUR. Néstor Basterretxea Arzadun, Fernando Larruquert Aguirre. 1968, 103’. Techniscope - 35 mm [transfer. DCP]

2. PROIEKZIOAK

  • GORPUTZA JARRI
    AT LAND. Maya Deren. 1944. 14’. 16mm
    HA TERRA ! Ana Vaz. 2016. 13’. Digital
    PALMS . Mary Helena Clark. 2015. 8’. 1mm [transfer. Digital]
    DEEP SLEEP . Basma Alsharif.  2014. 13’. Digital
    025 SUNSET RED . Laida Lertxundi. 2016. 14’. 16mm
    MUTINY - IS THIS WHAT YOU WERE BORN FOR . Abigail Child. 1989. 10’. 16mm
  • ZERUAK TXUNDITUTA UZTEN NAU, DAGOEN MODUAN DAGOELA  
    FOGOS. Marcos Pérez, Martin Pawley. España. 2017. 14’. Fulldome
    POWERS OF TEN. Charles, Ray Eames. 1977. 9’. Digital
    OBSERVANDO EL CIELO. Jeanne Liotta. 2007. 18’. 16mm [transfer. Digital] 
    KILPISJÄRVELLÄ. Axel Straschnoy. 2012. 17’. 4K fulldome
    ALLURES. Jordan Belson. 1961. 7’. 16mm [transfer. Digital] 
    KARL'S PERFECT DAY. Rirkrit Tiravanija. 2017. 100’. 16mm
    ENCUENTROS 72, PAMPLONA. José Antonio Sistiaga. 1972. 51’

3. MINTZALDI PERFORMATIBOAK

  • TRILOGÍA DE LA PROPIEDAD PRIVADA. Nico Pereda. 2018. 45’

4. PIEZA ESZENIKOAK ETA SITE-SPECIFIC

  • TIJUANA. 2015. 75’
  • NATURA ETA HAREN 7 DARDARA. Tomás Aragay, Idoia Zabaleta. 2013. 80

5. PERFORMANCES

  • AVALANCHE#10. Carlos Casas
  • THINGS SAID ONCE. Esperanza Collado. 2015, 30’
  • LEVE #6, 2018, 10’’

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.