68 Osteko Erresintentzia Berriak izenarekin, Punto de Vistak zinema egiteko moduari “irauli bat eman” nahi dioten filmen zikloa programatu du edizio honetarako. Azken batean, hori da iraultza hitzaren jatorri etimologikoa. Horrela azaltzen du Garbiñe Ortega jaialdiko zuzendari artistikoak: “ziklo honetako zinemagileek erakusten digute zinema oso kontziente bat dagoela, zeri begiratu eta nondik begiratu zalantzan jartzen duena, indar berdinarekin jo eta zirrara eragiten duena. Horien zinema erreflexibo eta taupakariak muga formalak bultzatzen ditu eta, aldi berean, giza esperientziaren errespetua eta duintasuna eskatzen ditu.”
Zikloa 5 programak eta 15 filmek osatzen dute eta, Ortegaren iritziz, “oso beharrezkoak dira, zinismo zabarraren eta sineskortasun paralizatzailearen aurka borrokatzen baitira eskuekin, ahots urratuekin, gorputzarekin eta arimarekin”. Lan horien artean 68an benetan zer gertatu zen galdetzen duten saiakerak daude (No intenso agora), protestaren barrutik grabatutako filmak, “balak entzuteko aukera ematen dutenak” (hori gertatzen da belit šag, Hiwa K edo Los Ingrávidos filmetan) edo Espainiako zinemako hiru pertsona ospetsuk egindako zinema adimentsu, argi eta konprometituaren ordezkaritza: Virginia García del Pino, María Cañas eta Luis López Carrasco.
Une historiko haren mende erdia betetzen denean, Punto de Vistak gogoratu egin nahi du, baina ez atzera begirako gisa, “orain bizi honetan pentsatzeko eta protesta- eta erresistentzia-hizkera berriak ezartzeko hirurogeita zortziko karga historikoa alde batera uztea behar duen iraultza honetan pentsatzeko kontrapuntu” gisa baizik. Garbiñe Ortega jaialdiko zuzendari artistikoaren hitzak dira. Jendea film horiek ikustera gonbidatzen du, honako hau gaineratuz: “Punto de Vistaren aldetik ere hau guztia aldatzea gustatuko litzaiguke”.
Honako hau da 68 Osteko Erresintentzia Berriak zikloaren programazio xehatua:
0 PROGRAMA- JOÂO MOREIRA SALLES
NO INTENSO AGORA. Joâo Moreira Salles. Brasil, 2017, 127’
PROGRAMA 1 - HIWA K / BELIT SAG
THIS LEMON TASTES OF APPLE. Hiwa K. Irak, 2011, 6’
PRE-IMAGE (BLIND AS THE MOTHER TONGUE). Hiwa K. Erresuma Batua,Alemania. 2017, 17’
AND THE IMAGE GAZES BACK. belit sağ. Holanda, 2014, 10’
AYHAN VE BEN / AYHAN AND ME. belit sağ. Turkia, Holanda, 2016, 14’
SEPT. - OCT. 2015, CIZRE. belit sağ. Turkia, Holanda. 2015, 14’
2. PROGRAMA - SKY HOPINKA / LOS INGRAVIDOS
JÁAJI APPROX Sky Hopinka. Estatu Batuak, 2015, 8'
DISLOCATION BLUES Sky Hopinka. Ho-Chunk Nation, Estatu Batuak, 2017, 17'.
ABECEDARIO/ C. Los Ingrávidos. Mexico, 2014, 8’
2 DE OCTUBRE/ LEJOS DE TLATELOLCO. Los Ingrávidos. Mexico, 2013, 4’
IMPRESIONES PARA UNA MÁQUINA DE LUZ Y SONIDO. Los Ingrávidos. Mexico, 2014, 6’
ITZCÓATL. Los Ingrávidos. Mexico, 2014, 5’
3. PROGRAMA - LUIS LOPEZ CARRASCO / VIRGINIA GARCÍA DEL PINO
ALIENS. Luis Lopez Carrasco. Espainia. 2017, 23’
IMPROVISACIONES DE UNA ARDILLA. Virgina García del Pino. Espainia. 2017. 27’
4. PROGRAMA - MARÍA CAÑAS
EXPO LIO´92. María Cañas. Espainia. 2017, 40'
Xehetasun guztiak hemen