Punto de Vistak espazio bat eskaintzen du jaialdian zehar sormen artistiko kolektiboa lantzeko, Punto de Vista-Labs laborategi-programaren bitartez

 Punto de Vistak espazio bat eskaintzen du jaialdian zehar sormen artistiko kolektiboa lantzeko, Punto de Vista-Labs laborategi-programaren bitartez
2018/01/11
Lehena zinema analogikoaren laborategia izango da, Iruñeko hiriaren sinfonia sortzeko, The Sound We See mugimenduan kokatuta

Punto de Vista - Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdia-ren XII. edizioa 2018ko martxoaren 5etik 10era bitartean egingo da, eta programazio-lerro berria abian jarriko du; hain zuzen ere, prestakuntza eta sormena lantzeko hainbat laborategi garatuko dira, eta abangoardiako zinemarekin loturiko hainbat ildo landuko dira.

Lehen laborategi honetan, The Sound We See proiektua garatuko da, sormen filmiko kolaboratiboko mugimendu orokorra, hasiera batean Los Angeles hirian garatua, eta, ondoren, hiri hauetara eramana Hiriko Sinfonia propioak sortzeko: Holanda, Vietnam, India, Kanada, Ingalaterra, Alemania, Japonia, Suedia, Mexiko, Bulgaria eta Letonia. Datorren martxoan, Punto de Vistara iritsiko da, laborategiko parte-hartzaileek hiriko Sinfonia egin dezaten elkarrekin, Iruña super 8mm-tan filmatua. Proiektua Uharteko Arte Zentroarekin eta Iruñeko Udaleko Kultura Alorrak elkarlanean burutuko da.

Los Angelesko Echo Park Film Center-en arduradunek, Lisa Marr-ek eta Paolo Davanzok, esperientzia filmiko kolektiboa gidatuko dute, eta emaitza zuzeneko musikarekin estreinatuko da martxoaren 10ean jaialdia ixterakoan.

Lisa Marr kanadiarra eta Paolo Davazo italiarra arduratzen dira Los Angelesko Echo Park Film Center zentroaz; hau da, hezkuntza filmiko analogikoan oinarritutako arte-zentro komunitarioaz, eta, hemen, lehen laborategiaren arduradunak izango dira. Zinema errealizadoreak, hezitzaileak eta aktibista zinematografikoak dira. Lisaren eta Paoloren lana lankidetzako sormen-lanerako eta aldaketa sozialerako katalizatzailea da. 2008. urtean, EPFC Filmmobile atera zuten; hau da, aspaldiko eskola-autobusa, zinema ekologiko eta zinema-eskola bilakatua gurpil gainean. The Here & Now bezala, Marr eta Davanzo munduan barrena ibiltzen dira eskuz egindako pelikulak eta musika egungo gizartera gerturatzeko.

THE SOUND WE SEE: esperientzia filmiko kolektiboa

Proposamen honetan, abiapuntutzat hartzen da XX. mendeko abangoardiako dokumentalistek, Walter Ruttmann-ek eta Dziga Vertov-ek, garatutako lana, sinfonien bitartez hiriaren izpiritua eta berezitasuna harrapatzeko, hiriko eguneroko bizimoduko irudiak konbinatuaz. 

Dokumentalista horien teknika abangoardistak aurkituaz eta berriz definituaz, laborategi honetan parte hartzen dutenek 24 minutuko artisau-pelikula egingo dute, eta eguneko ordu bakoitza proiekzioan minutu batekoa izango da. Super 8 kamerak eta sistema ekologiko bidezko errebelatzea erabiliko dituzte. TTri-X B&W Super 8 karrete errebertsala egongo da gutxienez, bi ordu bakoitzeko erabiltzeko. Parte-hartzaileek arretaz planifikatu beharko dituzte grabazioak, eta kamerarekin edizioa denborari eta duten zinta-kopuruari ahalik eta probetxurik handiena ateratzeko erabili beharko dute. Hiriko lehen Sinfoniei omenaldia egiteko, lanaren estiloa eta azken aurkezpena oso garrantzitsuak dira. Parametro estilistiko jakin batzuk erabiliko dituzte sormen-azterketa esparrua emateko; esate baterako, eskuz egindako kredituen bitartez, kamerarekin eta pelikula mutuarekin sortutako efektuak, zuri-beltzean eta zuzeneko musikak lagunduta.

EGUNAK:

Lan-saioak bi asteburu hauetan egingo dira: otsailaren 23tik 25era eta martxoaren 2tik 4ra, 10:00etatik 19:00etara bitartean. Egindako pelikula Iruñako hiriaren inguruko ospakizun zinematikoa izango da, eta zuzeneko musikarekin estreinatuko da Punto de Vista Jaialdiaren itxieran, martxoaren 10ean.

IZEN-EMATEAK:

Laborategia ikus-entzunezkoetan interesatuta dauden pertsonentzat bideratu da; hots, Ikus-entzunezko Komunikazioko eta Arte Ederretako ikasleak. Ez da beharrezkoa aurrez esperientzia izatea Super 8 edo 16mm-rekin. Laborategi honetako parte-hartzaileek 18 urtetik gorakoak izan behar dute.

Parte hartzeko kuota 20 €-koa da, eta izena emateko inprimaki bat bete behar da online (http://www.centrohuarte.es/es/inicio/?form=cfigf). Izena emateko epea irekita egongo da urtarrilaren 11tik otsailaren 15tera. 


Laster ezagutzera emango dira Punto de Vistak programaturiko beste laborategiak.

www.echoparkfilmcenter.org
https://sellyourtvandcometothecinema.org/

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.