Jaialdiak, ziklo honen bitartez, familiengana hurbildu nahi du, haurrak eta gazteak trebatzearekin batera. XII. edizioan, Punto de Vista - Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiak, lehiaketa haurrentzat irekiko du, ikusle berriak trebatu nahiko ditu, eta jaialdia hiriko gune eta auzo ezberdinetara hurbilduko du. Familientzat antolatutako animazio-zinema Iruñeko Planetarioan eskainiko da, eta zientziarekin eta kanpoko espazioarekin zerikusia duten pelikulak emango dira.
Horrez gain, genero-ikuspegia duen zinema aztertzeko tailer ezberdinak eskainiko dizkie Bartzelonako Drac Magic taldeak Iruñeko ikastetxe ezberdinei, Nafarroako Kutxaren lankidetzarekin.
Programa berria zuzendaritza artistiko berriak jaialdiaren edukiak berritzeko hartutako erabakiaren barnean kokatzen da; horrela, Dokbizia bezalako atal berriak egongo dira, hots, erreala denaren inguruan lan egiten duten artisten eta hizkuntzen arteko gurutzatzea eragin nahi duen topaketa.
ITSASO ETA ZERU ARTEAN (Saila: Zeruko ipuinak)
IRENE IBORRA
ESPAINIA, 2005, 3’
Ilargia, eguzkia edo lainoak lasai daude zeruan zerumuga ezberdinen gainean: hiria, itsasoa, mendiak,… Baina haien lasaitasunak gutxi iraungo du, gizakia hemen baitator aztarna zibilizatua eta sakona uztera. Astroek utziko ote diote berea egiten?
ONE, TWO, THREE
YULIA ARONOVA
FRANTZIA, SUITZA, 2015, 7’
Honako hau zuhaitz baten historia da, zuhaitz desberdin batena. Egun batean, zuhaitza botak jantzi eta paseatzera irtengo da, bidean topatzen dituen guztiei jarraitzeko gonbita eginaz. Orduan, egun guztietako ohiko bizimodua antzerti alai bilakatuko da.
Zuhaitz baten historia da, edozein zuhaitzarena. Egun batean, oinez abiatzea erabakiko du, bidean aurkitzen dituen guztiak berari jarraitzera animatzearekin batera. Era horretan, eguneroko ohikeria hautsiko da, opari alai bilakatzeko.
MY MOM IS AN AIRPLANE
YULIA ARONOVA
ESTATU BATUAK, ERRUSIA, 2013, 7’
Haur batek bere ama hegazkin bat dela imajinatuko du, eta leku exotikoetara bidaiatzen duela.
ONCE UPON THE BLUE MOON
STEVE BOOT
ERRESUMA BATUA, 2015, 4’
Estralurtar bakarti eta urdin batek jolasteko lagun berria aurkitu duela usteko du, haren planetan robot esploratzaile harrigarri batek lur hartzen duenean.
ILARGIRA TXANGOA
SEGUNDO DE CHOMÓN
FRANTZIA, 1908, 7’
Segundo de Chomónek zuzendutako pelikula mutua. Eskuz koloreztatua da. Pelikula George Méliès-en "Viaje a la luna" (1902) arrakastatsuaren remake bat da, eszena gehigarri batzuekin.
AN OBJECT AT REST
SETH BOYDEN
ESTATU BATUAK, 2015, 6’
Harkaitz baten historia da, aurkako handienari aurre egiten dionarena: giza zibilizazioa.