Punto de vistak eta Radio 3-ek zuzeneko musikaren aldeko apustua egiten jarraitzen dute Niño de Elche, Doctor Deseo, Las Kasettes eta Monte del Oso taldeetako kontzertu akustikoekin

Punto de vistak eta Radio 3-ek zuzeneko musikaren aldeko apustua egiten jarraitzen dute Niño de Elche, Doctor Deseo, Las Kasettes eta Monte del Oso taldeetako kontzertu akustikoekin
2018/02/15
El Séptimo Vicio, zinema alternatiboaren erreferentziazko irrati-programa, Katakrakera itzuliko da hilaren 5etik, astelehena, hilaren 8ra, osteguna, arratsaldeko 20:00etatik aurrera.

Punto de Vistak lankidetzan jarraitzen du Radio 3-ekin, film-eskaintza Katakrakeko irrati- eta musika-arratsaldeekin osatzeko. Javier Tolentino kazetari ospetsuak Iruñetik egingo du El Séptimo Vicio programa arrakastatsua. Jende guztiarentzako irrati-ekitaldiak zinemaren munduko gonbidatuak izango ditu. Punto de Vistan aurkeztuko dute euren obra herrialdeko talde garrantzitsuenetako batzuen zuzeneko musikarekin. Niño de Elche nabarmentzen da: musikari libre, heterodoxo eta aldakorra da, eta musika-generoen mugekin jokatzen du, esaterako, flamenkoarekin, eta berrasmatu egiten ditu. Dudarik gabe, egungo musika independenteko artista iradokitzaile eta interesgarrienetako bat da eta Iruñean aurkeztuko du disko berria: “Antología del cante flamenco heterodoxo”.

Euskal rockaren historiako talde garrantzitsuenetako batek ere bisitatuko du El Séptimo Vicio: Doctor Deseo taldeak. Francis Díez artista berezia buru duen taldeak bere hamabosgarren diskoa aurkeztuko du: “Igual y diferente. Una mirada distinta”. Eszenatokietan 30 urtetik gora daramatzan euskal taldeak euskal agertokiko arrakasta ezagunenetako batzuk argitaratu ditu, hain zuzen ere, La chica del Batzoki edo Corazón de tango. Etxeko bi taldek osatzen dute kontzertu akustikoen eskaintza: Monte del Oso, power pop musika egiten duena 80ko eta 90eko soinu gordinaren esentziekin, eta Las Kasettes, iraupen luzeko bere lehen diskoa aurkeztuko duena.

Zinema- eta arte-munduko pertsona ospetsuek bisitatu dute Javier Tolentinoren programa Punto de Vista-rekin lankidetzan aritu den bitartean, esaterako, Harmut Bitomsky, Andrés Duque, Oleg Nikolayevich Karavaychuk, Otar Iosseliani, Claire Simon edo Victor Kossakovsky-k. Radio 3-eko eta El Séptimo Vicio-ko mikrofonoetatik pasatu dira beste musikari garrantzitsu batzuk ere, hala nola, El Drogas, Gari, Sherpa (Barón Rojo), Tonino Carotone, Jaime Cristobal, Kokoshca edo Cabezafuego. Irratia, musika eta zinema maite dituztenentzako opari bat, aurten ere Iruñera itzuliko dena.

Los Acústicos de Punto de Vista martxoaren 5etik, astelehena, martxoaren 8ra, osteguna, arratseko 20:00etatik aurrera Katakrakeko Kantinan:

  • Astelehena 5 - Doctor Deseo
  • Asteartea 6 - Las Kasettes
  • Asteazkena 7 - Niño de Elche
  • Osteguna 8 - Monte del Oso

Hona hemen Katakraken zuzenean arituko diren taldeei buruzko informazio xehatua

NIÑO DE ELCHE

Francisco Contreras Molinak, arte-munduan Niño de Elche izenaz ezagutzen denak, irauli egin du musika independentearen agertokia bere proposamen pertsonal eta puskatzailearekin. "Voces del extremo" (2015) aurreko lanarekin ikusleen eta kritikaren aldetik lortutako arrakastaren ondoren - urteko diskorik onena Radio 3, Rockdeluxe edo El País komunikabideen esanetan - , Niño de Elche-k "rockarekin eta elektronikarekin batera, karga politiko sakoneko sorkuntza-arloko iraultza" gisa iragartzen den albuma aurkeztuko du. "Antología del cante flamenco heterodoxo" diskoa otsailaren 23an jarriko da salgai.

DOCTOR DESEO

Doctor Deseo taldeak bere azken diskoa aurkeztuko du: “Igual y diferente. Una mirada distinta”. Estudioko zortzi abesti berrik eta taldeak Bilboko Aste Nagusian eta Lekeition zuzenean egindako emanaldiak jasotzen dituen DVD batek osatzen dute lana eta taldeak eszenatokietan daramatzan 30 urteak ospatzeko balio du. Harrezkero, taldearen esanetan, “gauza asko gertatu dira, Doctor Deseo desberdin bat dago mugimendu bakoitzean, dena ateratzen da, berdinak gara zuzenekoen misterioan, beti begirada berri batekin”.

LAS KASETTES

Los Ginkas taldean aritu ondoren, Edurne Gin eta Maier Kasek Las Kasettes osatzea erabaki zuten, pop argi eta dantzagarria egiten duen taldea, 60ko hamarkadako oroitzapenekin. Iazko udan atera zuten euren lehen LP-a: Bajo el Sol. Harrera ona izan zuen publikoaren eta kritika espezializatuaren aldetik. Surf, garaje eta rock & roll musikako irrati programa garrantzitsuenetako batek, El Sotano de Radio 3 izenekoak, talde nafarra aukeratu du 2017ko gogokoenen artean.

Bajo el Sol diskoan, Las Kasettes taldeak beste hainbat talderen bertsioen bilduma oparitu digu, hain zuzen ere, Mickey Lee Lane, Annette Funicello, los Temblooores, Karatekas, Beach Boys, The Continental Co-ets!!, The Romancers, Elía y Elisabeth, The Chymes, The Clovers, Pleasure Seekers edo Girls At Our Best taldeen bertsioena.. 

MONTE DEL OSO

Ion Mindek (Kaskezur, Tirita), Edu Ugartek (Half Foot Outside, Muy Fellini) eta Luis Gómezek osatutako hirukoteak disko berria aurkeztu du: "Cosas que salvar de una casa en peligro”. Power pop musikaz eta soinu gordinez osatutako diskoa da, eta gitarra-doinuak ditu protagonista. Nafarren ibilbideko hirugarren diskoa da. Sugar, Superchunk, Hüsker Du edo Dinosaur Jr. modukoei erreparatuz, eta etorkizunera begira ere jarraitzen dute

.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.