Punto de Vistak, Korrespondentziak: pelikulen gisako gutunak argitaratu du: zinemaren munduko pertsona ezagunen arteko gutunak eta konfidentziak jasotzen dituen liburua

Punto de Vistak, Korrespondentziak: pelikulen gisako gutunak argitaratu du: zinemaren munduko pertsona ezagunen arteko gutunak eta konfidentziak jasotzen dituen liburua
2018/02/08
Argitalpenak, Korrespondentziak: filmak eskutitzen gisara zikloko proiekzioak osatzen ditu. Ziklo horretan garai guztietako filmeek solas egiten dute elkarren artean.

Liburu horrekin, Punto de Vistak sarbidea eman nahi die zinema ofizialaren historiak orain arte kontatu ez zituen baina garai guztietako zuzendari garrantzitsuenetako batzuek euren gutunetan kontatzen dituzten hainbat konexio eta kidetasuni. Gutun horietako askok adiskidetasun sekretuak (Louis Lumière eta George Méliès), kolaborazio ezezagunak (Orson Welles eta Robert J. Flaherty) edo gutun horiek gabe dokumentatuta geratuko ez ziren proiektuak (Maya Derenen asmoa zirkuari buruzko film bat egiteko, Pasolinik Jacques Tatiri egindako proposamena Porcilen parte hartzeko) ezagutzera eman dituzte.

Liburuaren arduradunek, hau da, Francisco Algarín komisarioak eta Garbiñe Ortega Punto de Vistako zuzendari artistikoak diote “zinema pentsamendu osatugabe gisa hartu behar dela, orrialde batzuk kendu dizkioten ipuin gisa. Irakurleak zulo horiek bete behar ditu”. Eta hori da liburuaren bokazioa, orrialde horiek eta gutun horiek biltzea, elkarrekin ezustekoz eta emozioz betetako film-kontakizuna eraiki dezaten; bere protagonistek kontatutako barneko zinema-kontakizuna: Marguerite Duras, Stan Brakhage, Jonas Mekas, Robert J. Flaherty, etab.

Eskutitz horietako batzuek lankidetza-amaierak ere adierazten dituzte (Marguerite Duras, Alain Resnaisi gidoi bat proposatzen. Ez zuen onartu eta Durasek berak filmatu zuen), une historiko garrantzitsuei buruzko informazioa biltzen dute (gerra F. W. Murnau edo Robert J. Flahertyren kasuan, Indonesia, Italia edo Frantziako egoera politikoa Joris Ivens, Pasolini edo Truffauten kasuan) edo galderak egiten dituzte sorkuntzaren inguruko nahaste-uneetan laguntza bila (Paul Sharitsek Stan Brakhageri, Stan Brakhagek Hollis Framptoni, Gregory Markopoulosek Stan Brakhageri). Azken batean, kontakizun harrigarri, komiko, tragiko, gaueko eta, agian, etilikoen bilduma da, zazpigarren artearen begirada oso pertsonala eskaintzen duenak.

Xehetasun gehiago nahi badituzu, sakatu esteka.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.