Zazpi T’erdi, lacasinegra eta Dostopos kolektibo zinematografikoak gonbidatu dira X Films Proiektuaren zortzigarren edizioan lehiatzeko. Bere XII. Edizioan, Punto de Vistak nobedade garrantzitsu bat ekarri du deialdi honetara eta harekin, jaialdia zine dokumentaleko ekoizle bilakatu da: estreinako aldiz, ez dira banakako zinegileak gonbidatuko. Nobedade honek beste batzuekin egin du bat, besteak beste: atal berriak, hautaketa batzorde berria edo logoaren diseinu berria, trantsizio urte batean, non Garbiñe Ortegak zuzendari artistiko gisako ibilbideari hasiera emango dion.
Gonbidatutako hiru kolektiboek Espainiako ez fikzioko zinearen panoraman garatzen ari den zine alternatiboarenaren eta berritzailearen hoberena ordezkatzen dute. Zazpi T’erdi, Lacasinegra eta Dostopos aukeratu dira euren obra ezagutzera emateko eta jaialdian Nafarroa oinarri geografiko duen filmatutako entseguaren proiektu bat aurkezteko. Bete beharreko baldintza bakarra da, gainontzekoa aukeran dute. X Films proiektuak Juan Huarte enpresaburuak eta mezenak sortutako ekoizle etxeko ildoari jarraitzen dio. Harekin antzeko helburua partekatzen du, alegia; zalantzaren X abiapuntu duten abentura fimikoak finantzatzea eta babestea.
Horrez gain, jaialdiak 2017an aukeratutako proiektuaren mundu premier hartuko du barne, La cosa vuestra. Bertan, María Cañas zinegileak Sanferminetako alderdi ilunena eta surrealistena doan bidaia bat proposatzen du eta bertan gogoeta egiten du Iruñeko jaia horien etorkizunari buruz.
Martin Pawley kritiko, programatzaile eta zine galegoaren ekoizleak eta laster ezagutzera emango diren zinearen beste bi profesionalek X Films zortzigarren edizioaren hautaketa batzordea osatzen dute. Horiek jaialdian zinegileen kolektiboek proposatutako lanak aztertzeaz eta epaitzeaz arduratuko dira, eta publikoari zabalduriko saio batean aurreko lanen laginak aurkeztuko dituzte eta beste saio batean Nafarroan filmatutako dokumentalen euren proiektuak ere defendatuko dituzte.
lacasinegra kontzientzia kolektibo sakon batengatik eta batetik sortutako proiektu bat da. Agian kasualitatez, agian laguntasunez, baina kontua da euren zalantzak gune horretan planteatzea besterik ez dakitela. Orain arte, euren proiektuek oso bide desberdinetatik eraman dituzte: egunerokotasunerantz zuzendutako berehalako begirada bat eraikitzetik ikus-entzunezko kartografiak sortzera, tarteko pausu ugari emanez: remix, muntaia zinematografikoari buruzko gogoeta edo ikaskuntza eta ikus-entzunezkoaren arteko harremanei buruz. Hala ere, euren lan guztien aurrean beti premisa bera dago: erantzunei uko egin eta aurrera egiteko aukera ematen dien zalantza berri bat planteatzea.
Bere lanak interneteko ikus-entzunezko kontsumo eren eta etxeko erregistro digitaleko gailuen agerreraren eragina jasotzen du eta hura hauek bezalako proiektuetan gauzatzen da: Expropiaciones (2009tik), jabetze laburmetraien bilduma bat; edo Anecdotario (2009tik), errealitatea hartualdi bakarreko pelikulen bidez esploratzen duten hainbat pieza labur. Honako hauekin lankidetzan aritu dira: Centro Centro (Madril), CCCB (Bartzelona), Ginebrako arte garaikidearen erakusketa, PROGR Fundazioa (Berna) edo IVAM (Valentzia) eta tailerrak eskaini dituzte leku hauetan: Tabakalera (Donostia), Zinemastea (Gasteiz), Sevillako Unibertsitatea, Territorios y Fronteras (Bilbo) edo Las Naves (Valentzia).
2014an Pas à Genève estreinatu zuten, euren lehen luzemetraia, alegia, Sevillako Zinemaldian. Filmea jaialdi desberdinetan eta nazioarteko erakusketetan ikusi ahal izan zen, esaterako: Lima Independiente (Lima), FestiFreak (Mar del Plata), Márgenes (Madril) edo Cinema d’Autor (Bartzelona) –eta oraingoan baita PLATen ere, online eta doan-. Horrez gain, Scribe 2T14 Sarirako aukeratuen artean egon zen.
Pello Gutiérrez eta David Aguilar Iñigo bi lagun zinegileak dira. Duela hamar urtetik elkarrekin lan egiten dute, Zazpi t’erdi izenpean. Euren lana dokumentalaren, bideo esperimentazioaren eta arte eszenikoen artean mugitzen da. Euren prozesuak eragina egiten du errealaren deiarekin bat egiten duten artistekin eta kolektiboekin garatutako baterako lanean.
Elkarrekin bi pelikula dokumental zuzendu dituzte eta, emakumeengandik, memoria kolektiboaren inguruko gogoeta bat proposatzen dute. Heroínas sem nome (2010). Horrek zilarrezko Biznaga bat lortu zuen Malagako zinemaldian. Eta bestea, El síndrome del vinagre (2017), epaimahaiaren aipamen berezia lortu zuena Alcances zinemaldiko 49. edizioan.
2012an Biutz estreinatu zuten, alegia; Melillako mugari buruzko antzezlan dokumentala. Hura Frantziako Rouge Elea konpainiarekin batera gauzatu zuten. Une honetan bira batean daude antzezlan berri batekin, Heriotza Bikoitza – Doble malta, non zuzeneko bideoa eta lekuko dokumentalak uztartzen diren.
Euren ekoizpenen artean David Aguilarrekin zuzenduriko bi pelikula aurkitzen dira: Nao Yik (2011) eta Mara Mara (2016), biak Donostiako Zinemaldian estreinatuta eta jaialdi nazionaletan zein nazioartekoetan sarituak. Eta Pello Gutiérrezek zuzenduriko laburmetraiak: Abuztua (2013) 8 nazioarteko sari lortu zituena, eta Zain, 2018an estreinatzea aurreikusi den pieza.
Zazpi t’erdi kolektiboak Converso (2017) luzemetraia dokumentala ekoiztu, filmatu eta muntatu du, David Arratibelek zuzenduta eta baita bere aurreko pelikula ere, Oírse (2012). Duela 10 urtetik, Donostian eta Errenterian Lupa dokumentalen erakusketa eta Nokodek bideo eta musika esperimentaleko jaialdia antolatzen dute.
Dostopos Ana Pfaff eta Ariadna Ribas-ek sortutako proiektu bat da. Biak 2007an graduatu ziren Kataluniako Zine eta ikus-entzunezkoen Goi Mailako Eskolan (ESCAC), muntaia espezialitatean. Ikasketak amaitu baino lehen, Dostopos kolektiboa sortu zuten, non, euren pieza propioen sortzaile gisa, musika eta irudiaren arteko harremana lantzen duten, bideoklip, bideo proiekzioa edo musika dokumentalaren formatuetan eta horretarako hainbat teknika erabiltzen dituzte, esaterako: found footage, collage biziduna, negatiboaren manipulazioa edo super 8 edo SD bideoa bezalako formatuak. Biltzailetzat jotzen dituzte euren buruak. 2012tik found-footage eta collage biziduneko klaseak eskaintzen dituzte elkarrekin UPF-BSMeko Muntaia Gradu Ondokoan. 2014tik 2017ra egin dituzte Espainiako Orkestra eta Abesbatza Nazionalen Denboraldia Aurkezteko Galaren bideoproiekzioak (OCNE).
Duela gutxi euren azken lana ezagutzera eman ahal izan dute, luna cautiva serpiente roja bandeja de plata L'Alternativa Zinemaldian (Festival de Cinema Independent de Barcelona). Euren lanaren zati handia Bartzelonako Kultura Garaikidearen Zentroan ikusgai izan zen (CCCB).
Muntatzaile gisa, Ana Pfaffñek hainbat filmetan egin du lan, esaterako: Estiu 1993 Carla Simón-ena, ReMine Marcos M. Merino-rena, El Gran Vuelo Carolina Astudillo-rena edo Els tres porquets Albert Serra-rena. Bestalde, Ariadna Ribas-ek Albert Serraren ekoizpenetan hartu du parte 2012tik: La mort de Lluís XIV (2016) Singularity (2015), Història de la meva mort (2013), Els tres porquets (2012). Duela gutxi Elena Martin-en Júlia Ist muntatu dute, Abrázame como antes Jurgen Ureña-rena, Belén Adriana Vila-rena edo Grab and Run Roser Corella-rena.
Martin Pawley (A Coruña, 1974) kritikoa, programatzailea eta zine ekoizlea da (Costa da Morte Lois Patiño-rena, 2013). Marcos Pérez-ekin batera IIusiones visuales (2006) dokumentala eta Fogos (2017) laburmetraia esperimentala zuzendu zituen. Oso harro dago astero A Coruñako Forum Metropolitarrean eta Agora Zentroan eskaintzen dituen zine tailerretan. Astronomia esparruko hedapen zientifikoa da bere denbora okupatzen dion beste jardueretako bat.
La cosa vuestra Sanferminetako alderdi ilunenera eta surrealistenera doan bidaia bat da. Dibertsioa eta tremendismoa, kanibalismo ikonografikoan jardunez. Zer bilakatu dira eta norantz doaz San Fermin Jaiak? Bideogerrilla honek deriba Nafarroako idiosinkrasiaren heterodoxoak eta hibridazioak, ikuspegi basatiak eta taupadak adierazten ditu, “bideomakiatik” eta “risastentziatik”. Iruñeko unibertso estetikoaren, erritualaren eta kulturalaren muntaia kritiko bat. Ahalduntzen duen gogoeta bat emakumeen aurka jasandako indarkeriaren aurka.
La cosa vuestra lanak irudikariak berrasmatzen saiatzen da hackeo aktibatzailea, bideocollage, esperpentoa, distopia futurista eta zinearen transgresioa, herri kultura eta komunikabideen bidez.
Ikus-entzunezkoaren ikonoklasta, mediatiko basatia, topikoetan eta generoetan sartzen den bideogerrilla bat garatzen du, horiek dinamitatzeko. Animalario TV Producciones zuzentzen du, alegia, birziklatze kultura, jabetzea eta esperimentatze artistikoa lantzen dituen sormen gune bat. Modu sutsuan defendatzen du gure memoria historikoa eta irudikariak ez pribatizatzea eta askatzea eta kultura eraikuntza kolektibo gisako ideiarekin konprometitua dagoen aktibista da. Bere ustez artxibo organikoaren zeregina eta ikus-entzunezkoaren detritusa kultur garapenerako erremintak dira, eta euren buruak gobernatzeko gai diren pertsonak trebatu behar direla, eta ez besteek gobernatzeko beharrekoak. Bere artea ikusgai izan da jaialdietan, azoketan, arte zentroetan, museoetan eta galeria nazionaletan eta nazioartekoetan, sari ugari bereganatuz.