30 filmek osatzen dute 2019ko Punto de Vista Jaialdiko Sail Ofiziala

30 filmek osatzen dute 2019ko Punto de Vista Jaialdiko Sail Ofiziala
2019/01/31
18 herrialdetako 30 film bildu dira Punto de Vista Jaialdiko hamahirugarren edizioko Sail Ofizialean. Jaialdia 2019ko martxoaren 11tik 16ra bitarte egingo da Iruñean, eta Sail Ofizialeko 30 filmetatik 28 lehiatuko dira epaimahai ofizialak emango dituen hiru sariak lortzearren.

Aurtengoa orain arteko ediziorik nazioartekoena izango da, eta herrialde hauetako filmak egonen dira ikusgai: Kanada, Txile, Argentina, Alemania, Ingalaterra, AEBak, Irlanda, Indonesia, Belgika, Zambia, Frantzia, Dominikar Errepublika, Uzbekistan, Mexiko, Iran, Espainia, Portugal eta India. Sail Ofizialean, 10 programatan bilduko dira ikus-entzunezko hizkuntza garaikideen eta abangoardiakoen askotarikotasuna esploratzen duten filmak, hainbat gairen inguruan: memoriaren eraikuntza, soinuaren esplorazioa, amatasunaren eta sorkuntza garaikidearen arteko erlazioa, edo erretratuaren kontzeptua, besteak beste.

Zinema garaikideko zinemagile handiak bilduko dira Sail Ofizialean, hala nola Deborah Stratman, Robert Beavers, Eduardo Williams, Luke Fowler eta Ute Aurand. Hautaketa prozesuan Nuria Cubas, Matías Piñeiro, María Palacios Cruz, Miguel Zozaya eta Garbiñe Ortega programagileek parte hartu dute.

2019ko PUNTU DE VISTA JAIALDIKO SAIL OFIZIALEKO FILMAK

1. ALTIPLANO, Malena Szlam (Kanada, Txile, Argentina. 16’) Estreinaldia Espainian.
2. BACKYARD, Khaled Abdulwahed (Alemania. 26’) Estreinaldia Espainian.
3. BLACK POND, Jessica Sarah Rinland (Ingalaterra, AEBak. 43’)
4. CENIZA VERDE, Pablo Mazzolo (Argentina. 12’)
5. CHOOKA, Ryan Ferko, Parastoo Anoushahpour eta Faraz Anoushahpour (Iran, Kanada. 22’) Estreinaldia Espainian.
6. CURUPIRA, Félix Blume (Mexiko, Frantzia. 35’) Estreinaldia Espainian.
7. DER KLANG, DIE WELT… (lehiaketatik kanpo), Robert Beavers (AEBak, Alemania. 4’). Estreinaldia Espainian.
8. DOWN CLAIBORNE, Moira Tierney (Irlanda, AEBak. 50’) Estreinaldia Espainian.
9. I HOPE I´M LOUD WHEN I´M DEAD, Beatrice Gibson (Ingalaterra. 21’) Estreinaldia Espainian.
10. INSTRUCTIONS ON HOW TO MAKE A FILM, Nazli Dinçel (AEBak. 13’) Estreinaldia Espainian.
11. JATIWANGI, George Clark (Indonesia, Ingalaterra. 25’) Estreinaldia Espainian.
12. LISA (lehiaketatik kanpo), Ute Aurand (Alemania. 4’) Estreinaldia Espainian.
13. MUM´S CARDS, Luke Fowler (Ingalaterra. 9’) Estreinaldia Espainian.
14. NAISSANCE DES ETOILES, John Price (Kanada. 12’). Estreinaldia Espainian.
15. O HORIZON, The Otolith Group (India, Ingalaterra. 81’) Estreinaldia Espainian.
16. OJO GUAREÑA, Edurne Rubio (Belgika, Espainia. 60’)
17. ORBAINAK, Jorge Moneo Quintana (Espainia. 29’) Mundu mailako estreinaldia.
18. PARSI, Eduardo Williams (Argentina, Zambia, Frantzia. 23’) Estreinaldia Espainian.
19. PAST PERFECT, Jorge Jácome (Portugal. 21’) Estreinaldia Espainian
20. POLLY ONE, Kevin Jerome Everson (AEBak. 6’) Estreinaldia Espainian.
21. RUSHING GREEN WITH HORSES, Ute Aurand (Alemania. 82’) Estreinaldia Espainian.
22. SHRINE, Robert Todd (AEBak. 19’) Estreinaldia Espainian.
23. SONIA, Jaime Guerra (Dominikar Errepublika. 6’) Mundu mailako estreinaldia.
24. THE GLASS NOTE, Mary Helena Clark (AEBak. 9’) Estreinaldia Espainian.
25. THE HAUNTED, Saodat Ismailova (Uzbekistan. 24’)
26. THE SUN QUARTET, PART 2: SAN JUAN RIVER, Los ingrávidos kolektiboa (Mexiko. 13’). Estreinaldia Espainian.
27. UNA LUNA DE HIERRO, Francisco Rodríguez (Txile, Frantzia. 29’)
28. VEVER (FOR BARBARA), Deborah Stratman (AEBak. 12’) Estreinaldia Espainian.
29. WITTNERCHROME NOTES I AND II, Nick Collins (Ingalaterra. 6’) Mundu mailako estreinaldia.
30. WORDS, PLANETS, Laida Lertxundi (Espainia, AEBak. 11’)

PUNTO DE VISTA JAIALDIAREN 13. EDIZIOKO SARIAK

Epaimahai Ofizialak sari hauek emango ditu:

▪ Punto de Vista Sari Nagusia film onenari, 10.000 euroko sariarekin. Epaimahaiak Sail Ofizialeko film onenari emango dio saria, haren iraupena eta nazionalitatea gorabehera.

▪ Jean Vigo Saria zuzendaritza onenari, 5.000 euroko sariarekin. Sari hau Jean Vigoren ohoretan ematen da, eta haren lanaren balio etikoak eta formalak hoberen ordezkatzen dituen Sail Ofizialeko filmak jasoko du.

▪ Film Labur Onenaren Saria, 3.000 euroko sariarekin. 35 minutu edo gutxiagoko film onenak jasoko du saria.

Sari berezi hauek ere emango dira:

▪ Ikusleen Sari Berezia film onenari, 1.650 euroko sariarekin.

▪ Gazteen Saria film onenari, 1.500 euroko sariarekin.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.