Amaitu da Punto de Vista jaialdiaren 14. edizioaren sekzio ofizialerako izen-emateak egiteko epea

Amaitu da Punto de Vista jaialdiaren 14. edizioaren sekzio ofizialerako izen-emateak egiteko epea
2019/09/16

Atzo amaitu zen, hain zuzen, eta oso harrera ona izan du: ia 1000 izenburu.

Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren 14. edizioaren sekzio ofizialerako filmen izen-ematerako epea atzo amaitu zen, irailaren 15ean, eta, iaz baino bi aste aurretik epea itxi izan arren, izena eman duten filmen kopurua antzekoa izan da.

 

Izan ere, ia 1000 izenburu baino gehiago baloratu beharko ditu jaialdiaren hautapen-batzordeak. Garbiñe Ortega zuzendari artistikoa bera da batzordeburua, eta Nuria Cubasek, Matías Piñeirok, María Palacios Cruzek eta Miguel Zozayak osatzen dute, behin ere. 

 

Uztailetik joan den igandera arte iraun du film dokumentalek, laburrek zein luzeek, izena emateko epeak. Hautagaiak hainbat nazionalitatetakoak dira. Batzordeak hautatutakoek jaialdiaren XIII. edizioaren sekzio ofiziala osatuko dute. 2020ko martxoaren 2tik 7ra egingo da edizioa, eta, aurrekoetan bezala, arte eta sormenezko ikuspegien aniztasuna islatu nahiko du, berrikuntza-, independentzia- eta modernitate-espiritua gidari betiere.  

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.