Viennaleko –Vienako nazioarteko zinema jaialdia– zuzendari artistiko Eva Sangiorgik, New Yorkeko Lincoln Centerreko Film Societyko programazio zuzendari Dennis Limek eta Londresko King´s Collegeko Zinema Ikasketa eta Giza Zientzietako irakasle Erika Balsomek osatuko dute Punto de Vista jaialdiaren 13. edizioko nazioarteko epaimahaia.
Epaimahai horrek entregatuko ditu zinema jaialdiaren hiru sari nagusiak: Film onenaren Punto de Vista sari nagusia, zuzendari onenaren Jean Vigo saria, eta film labur onenaren saria. Sariok klausura ekitaldian entregatuko dira, martxoaren 16an.
Nazioarteko epaimahaiaren lana, publikoarena eta gazteena X Films epaimahaiaren lanarekin osatuko da; Punto de Vista jaialdiaren atal horrek Nafarroan ikus entzunezko ekoizpen bat gauzatzeko aukera ematen du. Donostia Zinemaldiaren zuzendariorde Maialen Belokik, Gijongo Nazioarteko Zinema Jaialdiko zuzendari Alejandro Díaz Castañok eta Montse Triola ekoizleak hautatuko dute irabazlea aurkezturiko proiektuen artean.
Nazioarteko epaimahaia
Eva Sangiorgi 2004az geroztik ari da lanean film programmer gisa eta esperientzia handia pilatu du Latinoamerikan eta Mexikon; azken herrialde horretan, FICUNAM (Festival Internacional de Cine de la Universidad Nacional de México) jaialdia sortu zuen eta, 2011 eta 2018 bitartean, zuzendu egin zuen. Zenbait zinema-proiektu artistiko gauzatu ditu eta, 2016an, BRAVA Cinema banatzailea jarri zuen martxan. 2018an, Viennale Vienako Nazioarteko Zinema Jaialdiko Zuzendari Artistiko izendatu zuten.
Dennis Lim Lincoln Centerreko Film Society programazio-zuzendaria da; New Yorkeko eta New Directors/New Films zinema-jaialdietako hautapen-batzordeetako kidea da, eta jaialdietako urteko katalogoa eta programazioa ikuskatzen ditu. Garai batean, Irudia Mugimenduan Museoko zuzendari editoriala izan zen eta Village Voiceko zinema-editorea. David Lynchen biografia kritiko bat idatzi du (The Man From Another Place, 2015; Espainian 2017an argitaratua, David Lynch: el hombre de otro lugar izenburupean); besteak beste, honako argitalpen hauetan kolaboratu du: The New York Times, The Los Angeles Times, Artforum, Film Commen, eta Cinema Scope; eta zinema irakatsi du Havard Unibertsitatean, eta kritika artistikoa, New Yorkeko Unibertsitatean eta New School Unibertsitatean.
Erika Balsom Zinema eta Humanitateen irakasle titularra da Londresko King's Collegen. After Uniqueness: A History of Film and Video Art in Circulation haren liburua Columbia University Pressen argitaratu zen, 2017an. Exhibiting Cinema in Contemporary Art (2013) idatzi du; Documentary Across Disciplines (2016) lanaren koeditorea izan da, eta maiz kolaboratzen du aldizkarietan, hala nola Artforumen, Friezen eta Sight and Sounden. Haren lan akademikoa zenbait argitalpenetan agertu da: Cinema Journal, Screen eta Grey Room, besteak beste. Eta beste artista batzuen erakusketa-katalogoetan hartu du parte, hala nola Sarah Szeren, Candice Breitzen eta Rachel Roseren katalogoetan. 2017an, nazioarteko komisario egoiliarra izan zen Zeelanda Berriko Govett-Brewster Art Gallery/Len Lye Centren, eta, horri esker, 2018ko proiekzio-programa sortu eta An Oceanic Feeling: Cinema and the Sea argitaratu zen. 2018an, Leverhulme saria eman zioten, baita Society for Cinema and Media Studieseko Katherine Singer Kovacs saikaera-saria ere.
X Films epaimahaia
Maialen Beloki. Donostia Zinemaldiaren zuzendariordea 2016tik. Ikus-entzunezko Komunizazioan lizentziatua Nafarroako Unibertsitatean (Iruña), 2002-2005. Zinema teoria, analisia eta dokumentazioan doktorea (Entre Antonio y Antxon Eceiza. Cine y política doktoretza-tesia) Euskal Herriko Unibertsitate Publikoan (Leioa), 2006-2010. Elías Querejeta Zine Eskola martxan jartzen parte hartu du, eta eskolako Zuzendaritza Akademikoko kide da. Komunikazioko irakaslea izan da HUHEZIn, Mondragon Unibertsitatean. Filmak aztertzen dituen Pausa aldizkari elektronikoan kolaborazioak egin ditu eta Antxon Eceiza, cine, existencialismo y dialéctica liburuaren egileetako bat da. Film laburren aukeraketan parte hartu du Kimuak-en, euskal film laburrak nazioartean sustatu eta banatzeko Eusko Jaurlaritzaren programan (2012, 2013), eta Eusko Jaurlaritzako Kulturaren Euskal Kontseiluko kide izan da.
Alejandro Díaz Castaño (Asturias, 1979) Gijóngo Nazioarteko Zine Jaialdiaren (FICX) zuzendaria da, 2017tik, 2010ean eta 2011n programatzaile aritu ondoren. Halaber, programazio-buru aritu zen, 2012tik 2016ra, Sevillako Zine Europarraren Jaialdian. FIPRESCIko kidea da, eta kolaboratzailea hainbat aldizkaritan, hala nola Caimán Cuadernos de Cine eta Rockdelux izenburukoetan. Ikus-entzunezkoei buruzko bilduma kolektibo batean baino gehiagotan parte hartu du, eta, 2015ean, bere lehen bakarkako liburua argitaratu zuen: Olvidos vergonzosos (Maclein y Parker). 2016an, Ihesa film laburra idatzi eta zuzendu zuen, ondokoetan proiektatu zena: Donostia, BAFICI, Uruguai eta Málaga. Azken urteotan, epaimahaikide aritu da hainbat laiaketatan, hala nola BAFICI, Edinburgh IFF, Crossing Europe Linz, Cinélatino Toulouse eta Las Palmaskoan.
Montse Triola (Banyoles, 1974) produktorea eta performerra da. Lizentziaduna da Arte Dramatikoan, Institut del Teatre de Barcelona-n. Theatre Practice masterra egin zuen (XX. mendeko ikusizko teoriei eta teoria performatiboei buruz), Erresuma Batuko Rose Bruford College-n. Ingeles Filologia ikasi zuen, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. 2003an, Andergraun Films produkzio-etxe zinematografikoa eratu zuen, Albert Serrarekin, eta film luze hauek egin zituen: Honor de cavalleria (2006), El cant dels ocells (2008), zeinak Cannesko Jaialdiaren Quinzena de Realitzadors izenekoan estreinatu baitziren, Historia de mi muerte (Pardo d'Oro saria Locarnoko Jaialdian, 2013) eta La muerte de Luis XIV (Cannesko Jaialdirako aukeraketa ofiziala, 2016). Roi Soleil (Marseillako FID-eko Gran Prix of the International Competition, 2018), Los Tres Cerditos (Kassel-eko DOCUMENTA 13) eta Singularity (Biennale de Arte, Venezia, 2015) piezen produktore exekutiboa, El Senyor ha fet en mi meravelles (2011) lana produzitu zuen CCCB-ko “Todas las Cartas. Correspondencias Fílmicas” erakusketarako eta Els noms de Crist (2010) MACBA-rako.