Foco Punto de Vista Nafarroako Filmotekara itzuliko da hil honetan. Urtarrilaren 31n (osteguna), Nele Wohlatz alemaniar-argentinar zinegilearen bigarren film luzea –The future perfect– proiektatuko da, immigrazioaren bakardadeari eta eguneroko bizitzari buruzko erretratu sotila. Zalantzarik gabe, urteko pelikuletako bat da, sariak bildu eta bildu ari baita proiektatzen den jaialdi guztietan: hala nola Lehen Film Onena, Epaimahai Gaztearen Sari Berezia edo kritikari independenteen Urrezko Boccalino Saria 2016ko Locarnoko Jaialdian. Edo Zinebi First Film saria Bilboko Zinebi Jaialdian.
Pelikulak Xiaobinen istorioa kontatzen du, gaztelania tutik jakin gabe Argentinara heltzen den 17 urteko gaztea. Iritsi eta egun gutxitara badu izen berria –Beatriz–, eta lehenengo lana, supermerkatu txinatar batean. Nolanahi ere, haren familia mundu paralelo batean bizi da, argentinarrengandik bereiz, negoziotzat duen garbitegian. Xiaobinek dirua gordeko du ezkutuan eta izena emango du hizkuntza eskola batean. Eskolan ikasitakoa kalean praktikatuko du. Mutiletan/neskatan egiteari buruzko klasearen ondoren, elkarrekin ateratzeko eskatuko dio supermerkatuko bezero indiar bati. Vijayrekin apenas komunikatu badaiteke ere, harreman sekretu bat hasiko dute.
Klasean baldintzazko perpausak ikastean, Xiaobin etorkizunean pentsatzen hasten da. Zer gertatuko litzateke gurasoek bere harremanaren berri izango balute? Zenbat eta hobeto hitz egin gaztelania, orduan eta parte hartze handiagoa izango du Xiaobinek pelikularen gidoian. Ikaskide txinatarrek gertatutakoari buruzko iruzkinak egiten dituzte ikasgelan, koru baten moduan. Geroaldi burutua Xiaobinen bizitza berriaren entsegu gela bihurtuko da.
Foco Punto de Vista
The Future Perfect
Urtarrilak 31, osteguna, 20:00
Argentina, 2016
Zuzendaria: Nele Wohlatz
Gidoia: Pío Longo, Nele Wohlatz
Argazkia: Roman Kasseroller, Agistoina San Martín
Aktoreak: Xiaobin Zhang, Saroj Kumar, Mian Jiang, Nahuel Pérez Biscayart.
Hizkuntza: JB, gaztelania eta mandarina, gaztelaniazko azpitituluekin.
Iraupena: 65 min.
Informazio gehiago hemen.