Azken edizioko harrera ona ikusita, aurten zabaldu egin dugu Punto de Vistaren Hezkuntza Programa, eta jarduera gehiago eskainiko dira nagusiki haurrentzat eta gazteentzat. Hala, jaialdiaren asmoa da bere jendearengana hurbiltzea, eta hainbat programa proposatuko ditu horretarako, jendea ikus-entzunezko lanen inguruan sentsibilizatzeko, trukerako gune aktibo bat sortuz publiko horientzat.
Hezkuntza Programaren jardueren barnean, tailerrak egingo dira hainbat motatako publikoentzat (haurrak, familiak, helduak), Civivox sarearen egoitzetan. Civivoxen bertan eman ahal izango da izena.
Ondoren, tailer bakoitzari buruzko informazioa eman eta noiz, non eta zer publiko motarentzat izango diren eransten da.
ZEHAR IRUDIAK
Arantza Santestebanek eta Mari Luz Estebanek irudiaren eta hitzaren arteko intersekzioei erreparatuko diete, aztergai hartuta espetxe bateko gutunak eta irudirik gabeko mundu baten (‘espetxea’) eta irudiz gainezka dagoen beste baten (‘espetxetik kanpokoa’) arteko erlazioa.
Publikoa: helduak | Hitzaldia: gonbidapenarekin.
Otsailaren 22a, ostirala | 18-20h | Civivox Condestable
HIRI POSIBLE GUZTIAK
Maider Fernándezek eta Aitor Gametxok beste motatako hurbilpen bat proposatzen dute jadanik ezezagunak diren auzoetako txokoetara, beste ikuspuntu batetik, desira berriak gauzatzeko leku horietan.
Publikoa: familiak | Arte-lantegia: 5 € - Izena aurrez eman behar da jarduera hasi baino 48 ordu lehenagora arte.
Ordutegia: 9:30-13:30h | Martxoaren 9a larunbata – Civivox Jus la Rocha | Martxoaren 3a igandea – Civivox Sanduzelai | Martxoaren 9a larunbata – Civivox Mendillorri | Martxoaren 10a igandea – Civivox Iturrama
ACTIVÍSIMO!
Iván Argote artista kolonbiarrak aukera emango die umeei bizi diren inguruari buruzko galderak egiteko, hizkuntzarekin jolastu eta gizarteari buruzko ideiak partekatzeko.
Publikoa: 4-8 urteko haurrak | Arte-lantegia: 5 € - Izena aurrez eman behar da jarduera hasi baino 48 ordu lehenagora arte.
Martxoaren 15a, ostirala | 17:30-20:30h | Civivox Condestable