Marie Losier, Guy Sherwin, César Vayssié eta Iván Argote, Punto de Vista jaialdiaren Foku Garaikideen protagonistak

Marie Losier, Guy Sherwin, César Vayssié eta Iván Argote, Punto de Vista jaialdiaren Foku Garaikideen protagonistak
Cassandro The Exotico!
2019/01/24
New Yorkeko MoMA museoak atzera begirako bat eskaini berri dio Marie Losier zinegile frantziarrari, zeina Espainiara lehenengo aldiz bere kopia berriztatuak ekarriko dituen.

Punto de Vista jaialdiaren 13. edizioak Foku Garaikideak barne hartuko ditu programazioan, nazioarteko panoramaren zinegile nabarmenetako batzuei buruzko saio monografikoak. Sekzio Ofiziala, Atzera Begirakoak, Dokbizia, Punto de Vista Labs, Saio Bereziak eta Hezkuntza Programa bezala, Foku Garaikideak atala lagungarri izango da jaialdia ez-fikziozko zinearen eta hark ekarritako espresio artistikoen abangoardian kokatzeko.

Lehenengo Fokuak Marie Losier (Paris, 1972) zinegile eta kontserbatzailea argiztatuko du zuzenean. Nazioarteko mailako ospea du, eta munduko jaialdi eta arte-zentroetan erakutsi du bere lana: Berlinale (bere lehen film luzeak sari nagusia lortu zuen), Tokioko Palais, Centre George Pompidou, la Cinémathèque française edo Tribeca Film Festival. Artistei egindako erretratu-filmak nabarmentzen dira, hala nola George Kucharri, Guy Maddini, Tony Conradi edo Alan Vegari egindakoak. Guggenheim beka jaso zuen zine-egileak bere azken lana egin ahal izateko (Cassandro the Exotico!), Cannesen estreinatu eta Baluarten proiektatuko dena.

Iazko azaroan, New Yorkeko MoMA museoak atzera begirako bat (Just a million dreams) eskaini zion egileak azken 15 urteetan egindako lanari. Zehazki, erretratu poetiko horiek, 16 mm.-ko zintetan, nabarmendu zituen, zeren eta “generoaren konbentzioez harago joan eta Loise bera zein haren protagonistak uzten baititu agerian”. Zine analogikoaren aldeko apustuari eusten dio egile frantziarrak egungo aro digitalean, eta bere helburua da artea egitea erretratatutakoekin batera, museo newyorktarrak adierazi bezala.

Punto de Vista-k estreinako aldiz Espainian jasoko ditu haren lehengoratutako lanak. Programa bikoitza izango du Losierrek jaialdian. Alde batetik, Cassandro, the Exótico! eta Bim Bam Boom proiektatuko dira. Bestetik, ondoko lan hauek ikusi ahalko dituzte ikusleek: Waltz me trust me; Bird, Bath, beyond; Orlan meets Genesis; Tony Conrad; Electrocute your stars; Eat my makeup eta The Ontological Cowboy. Bi programen ondoren, bertaratutakoekin mintzatuko da zuzendari frantziarra.

Bigarren Fokuak Guy Sherwin (Londres, 1948) zuzendari britainiarra izango du jomuga, zeina zine-komunitatearen abangoardian kokatuta baitago 1970ko hamarkadatik. Pintura-ikasketek (Londresko Chelsea School of Art) eragin handia izan zuten hasierako lanetan. London Film-Maker’s Co-operative-rekin lotuta egon zen Britainia Handiko zinematografia estrukturalaren/materialistaren une gorenean Sherwin, eta, ildo horretatik, lan egiteko erabiltzen duen bitartekoari buruzko ikerkuntza plastikoa garatu zuen, abiadurarekin zein argiaren, mugimenduaren eta soinuaren aukerekin jolastuz.

Guy Sherwinek programa bikoitza eskainiko du Punto de Vista jaialdian, bai bere azken filmak, bai bere lan performatiboa barne hartuta; azken horien artean, Man with mirror performancea dago, non Sherwinek berak ispilu bati heltzen baitio pantaila gisara. Irudia Super 8-an proiektatzen da. Hasierako emanaldietatik, 1976 aldera, artistarekin batera eboluzionatu da bere lana.

Filmak, instalazioak eta performanceak baliatuta, zinearen funtsezko elementuak esploratzen ditu Guy Sherwinek: argia eta denbora. Gaur egun, Lynn Loo (Singapur) zine- eta soinu-artistarekin kolaboratzen du zine-performanceetan. Serialitateak bultzatuta, bion arteko lanak ondoko gaiak jorratzen ditu, besteak beste: soinuaren eta irudiaren arteko erlazio fisikoak, filmen berregite digitala, proiekzio-sistemak eta egilearen eta bere lanaren arteko interakzioa.

Beste Foku batek César Vayssié (Frantzia, 1967) zine-zuzendariaren lana eta ibilbidea jorratuko ditu. Zaila da bere lana ohiko arte-kategorien arabera kokatzea, baina ikusizko arteen eta dantzaren artean kokatuko litzateke, performanceak ere egiten dituela. Egilearen beraren bilaketa etengabea islatzen dute lanek, zine-munduaren eraginak begi bistakoak direla, baita beste arte-mota askorenak ere; zinematografia konbentzionalaren mugetatik harago doazen filmak ekoizten ditu, beraz. Koreografoekin eta ikusizko artistekin hartu-emanetan, ikusizko ikerkuntza eta performanceak konbinatzen dituzten formak egiten zituen. Boris Charmatzekin, Francois Chaignaudekin eta Philippe Quesnerekin kolaboratzen du gaur egun.

Punto de Vista-k haren azken lana aurkeztuko du: Ne traivaille pas. Elsa Michaud eta Gabriel Gauthier ikasleen istorioa kontatzen du (Arte Ederrak ikasten ari dira, Parisen). Maitasun-harremanak dituzte, eta ikerkuntza artistiko bat egiten ari dira. Desorientazio-aldi baten ostean, beren estiloa topatzen dute. Hitzik gabe eta Avia x Orly tandemaren musika hipnotizatzailearen eraginpean, 2017ko martxotik 2018ko martxora bi ikasleek izandako lorpenak, porrotak, gertaerak eta egunerokoa batzen ditu muntaketak. Gertatu eta berrogeita hamar urtera 68ko Maiatzeko gertakariak ospatzen dituen gizarte baten paradoxak agerian uzten ditu filmak.

Foku Garaikideen azken protagonista Iván Argote (Bogotá, 1983) izango da. Bere lanak esploratzen du zer-nolako eragina duten historiak, ekonomiak eta politikak guregan banako gisa eta nola banako horiek indar historikoa duten beren patuak eraikitzeko. Film, performance, eskultura, instalazio eta espazio publikoan interbentzioen bidez, Argotek galderak eta hausnarketak proposatzen ditu maila publikoan, bai besteekiko ditugun harremanei buruzkoak, bai boterearekiko, historiarekiko dugun tokiari buruzkoak. Bere lanak propositiboak dira, inpertinenteak batzuetan, eta kontestarioak ere, tonu berotsu eta aldi berean sendoa dutela betiere. Mundu osoan barna erakutsi dituzte haren lanak, erakusketa pertsonal ugaritan: Deep Affection (Perrotin, Paris 2018); Somos Tiernos (Museo Universitario del Chopo, Mexiko 2017); Somos (Galeria Vermelho, Sao Paulo) edo La Venganza del Amor (Perrotin, New York 2017), besteak beste. Bere filmetako batzuek osatutako ziklo bat proiektatuko du artistak jaialdian. Horrez gain, aurreko albiste batean adierazi bezala, Punto de Vista-ren Hezkuntza Programan ere lagunduko du Argotek, Activísimo! tailerraren bidez (haurrentzako protesta-tailer bat da, 4 eta 8 urte bitarteko haurrentzat)

Jaialdiaren funtsezko tresna bilakatu dira Foku Garaikideak ez-fikziozko zinearen joera abangoardistenak ezagutarazte aldera jendeari, mugarik gabe baina behar haiek bezala interpretatzeko beharrezko testuinguruarekin eta egileekin hartu-emanetan aritzeko aukerarekin, mundu mailan punta-puntakoak diren arte-joerei buruzko hausnarketa pribilegiatua eskura jarrita.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.