Punto de Vista Bruselako CINEMATEK-EN egondo da urtarrilaren 18tik 20ra bitarte

Punto de Vista Bruselako CINEMATEK-EN egondo da urtarrilaren 18tik 20ra bitarte
Young and Beautiful, Marina Lameiro
2019/01/03
Belgikako zinemateka ospetsu horretan jarduera-programa zabala eskainiko da Punto de Vista jaialdiaren azken edizioa dela eta.

Urte honen hasieran, Bruselako CINEMATEKen Punto de Vista jaialdiaren azken edizioko film batzuen zikloa egingo da. Urtarrilaren 18tik 20ra bitarte, Punto de Vista jaialdiaren 2018ko edizioko atal ofizialean parte hartu zuten zenbait lan proiektatuko dira CINEMATEKen, Belgikako errege-zinematekan. Horren barnean lau programa prestatu dira, eta besteak beste, Kevin Jerome Everson, Jorge Jácome, Jonathas de Andrade, Rosalind Nashashibi, Margaux Guillemard eta Deborah Stratmanen azken filmak ikusiko dira; gainera, horietako batzuei saria eman zien epaimahaiak. Film guztien artean, honako hauek nabarmendu behar dira: Marina Lameiroren Young & Beautiful, ikusleek film onenaren sari berezia eman baitzioten; eta Jorge Jácomeren Flores, Punto de Vistako film onenaren sari handia eta gazteek film onenari emandako saria lortu zituen eta.

Atal ofizialeko filmez gain, Punto de Vistako 2018ko edizioan ikusi ziren beste programa batzuk ere proiektatuko dira Belgikako zinematekan; adibidez, Things Said Once, dokumentalaren barnealdeari eta kanpoaldeari begiratzen dien diziplinarteko topaketa bat, Esperanza Collado artista eta idazlearen aurkezle-lanarekin. Era berean, Correspondencias ere han izango da; horren barruan, gutunak trukatzeko aukerari erreparatzen zaio, alegiazko elkarrizketak sortze aldera. Poner el cuerpo, bere aldetik, gorputzaren bidez hurbiltzen da zinera, eta solasaldiari ekiten dio zenbait zuzendariren lan garaikidearen eta historikoaren artean. Azkenik, Nuevas resistencias post 68 programetan, gogoeta egitera gonbidatzen gaituzte, 1968ko maiatzaren ostearen harira eta protestako hizkeraren eraldaketei begira.

Horrezaz gain, lan-saio bat egingo da zineko kuraduriari buruz, CINEMATEKek eta Cervantes Institutuak antolatuta. Hona hemen parte-hartzaileak: María Palacios Cruz (LUX), Marta Selva (Mostra Internacional de Films de Dones), Sara García (Play-Doc) eta Garbiñe Ortega (Punto de Vistako zuzendari artistikoa).

Hortaz, Punto de Vista CINEMATEKen murgilduko da egun batzuk, eta asteburu horretan, begirada beste era batean osatzera eta errealitatea kolektiboki pentsatzera gonbidatuko gaituzte, errealitatea nola eraldatu jakiteko.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.