Punto de Vistak bertako produkzioei babesa ematen jarraitzen du, X Films proiektuaren bidez

Punto de Vistak bertako produkzioei babesa ematen jarraitzen du, X Films proiektuaren bidez
2019/02/28
2018ko X Films-en irabazle izan zen Zazpi T’erdi kolektiboak ‘La vía flotante’ estreinatuko du, eta Maddi Barber, Los Hijos kolektiboa eta Jaione Camborda aurtengo hautagaiak izango dira.

Punto de Vistak 2010ean proiektu bat abiatu zuen, Josetxo Cerdánen eta haren taldearen bidez, Foru Erkidegoan saiakera formatuko filmak egiteko aukera eskaintzearren espainiar errealizadoreei. Proiektu hori X Films da, eta sorrerako espirituari eusten dio: espainiar sortzaileei laguntzea lan berriak egiten eta dokumentalaren ahots berriak Nafarroara gerturatuko dituen lan multzo bat sor dadin bultzatzea.

Era horretan, Nafarroaren gaineko begirada poliedriko bat sortuko da urteetan zehar, ez-fikziozko ikus-entzunezko sorkuntza bultzatuko da, eta, era berean, Punto de Vista nahitaezko hitzordu bilakatuko da begirada geldiezina duten dokumentalistentzat.

Hala, 2018an hautatuak izan zirenek egindako filma estreinatuko da aurtengo Punto de Vistan. Zazpi T’erdi kolektiboak La vía flotante estreinatuko du, Nafarroako paisaiak esploratzen dituen film bat. Paisaia horietan gizakia desagertu egin da irudietatik, gizakiaren arrastoak bakarrik gelditu dira. Zientzia (ez) fikziozko film bat dugu hau, irrati uhinek eta zerura begiratzen duten bitartean elkarrekin hitz egiten duten irrati-amateurren arteko hizketaldiek zeharkaturikoa.

Pello Gutiérrez, David Aguilar Iñigo eta Iñaki Sagastume hiru lagun dira, Zazpi T'erdi izeneko kolektiboa osatuta ikus-entzunezkoen hainbat generorekin lan egiten dutenak. Haien lanek arreta berezia jartzen dute filmatze prozesuan eta errealitatearekin erlazionatzeko moduan; ez-fikzioa eta zinema esperimentala lantzen dituzten filmak dira. Zazpi T'erdiren filmografiaren baitan aipa daitezke: La vía flotante (2019), Zain (2018), Converso (2017), Ozpinaren sindromea (2017), Mara Mara (2016,), Oírse (2013) edo Nao yik (2011). Arte eszenikoei dagokienez, ez-fikziozko zinema txertatu dute Biutz (2012) eta Heriotza Bikoitza (2018) lan kolektiboetan.

Aurtengo hautagaiak, berriz, Maddi Barber, Los Hijos kolektiboa eta Jaione Camborda izango dira. Haietako bakoitzak proposamen bat egingo du eta epaimahaiak, lanak ebaluatu ostean, irabazlea aukeratuko du. Aurtengo epaimahaiko kideak izanen dira Maialen Beloki (Donostia, 1983), Donostiako Zinemaldiko zuzendariordea; Alejandro Díaz Castaño (Asturias, 1979), Gijoneko Nazioarteko Zinema Jaialdiko zuzendaria; eta Montse Triola (Banyoles, 1974), produktore eta performer-a.

Maddi Barberrek Yours Truly aurkeztuko du, XIX. eta XX. mendeetan Manchesterreko Museoko bilduman jaso diren taxidermia piezek egindako bideari jarraipena egiten diona. Museoko zuzendarien, espedizioetako kideen eta Britainia Handiko nobleen arteko posta trukeak agerian jartzen ditu espezimenen historiak.

Los Hijos kolektiboa, Madrilen sortua 2008an eta ez-fikziozko zineman, bideoartean eta etnografia esperimentalean jarduten duena, Javier Fernández Vázquez, Luis López Carrasco eta Natalia Marín Sanchok osatzen dute, eta Los materiales (2010eko Punto de Vista irabazi zuen filma), Árboles eta Karaoke España lanak aurkeztuko ditu.

Azkenik, Jaione Cambordak lau lan proiektatuko ditu: A rapa das bestas, gizakiaren eta animaliaren arteko gorputzez gorputzeko borroka harremana jasotzen duena; Proba de Axilidade, kanido hegalariekin; Lilit; eta Nimbos. Donostiarrak 2017ko Novos Cinemas Jaialdiko eta 2018ko Punto de Vistako goiburuak ere sinatu zituen. Arima film luzea ere zuzendu du eta gidoilari eta arte zuzendari gisa kolaboratu izan du hainbat filmetan.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.