Punto de Vistak eta Radio 3 irratiak zuzeneko musikaren aldeko apustuan jarraitzen dute, Juarez, La Prima de Riesgo eta Baobabs Will Destroy Your Planet taldeen akustikoekin

Punto de Vistak eta Radio 3 irratiak zuzeneko musikaren aldeko apustuan jarraitzen dute, Juarez, La Prima de Riesgo eta Baobabs Will Destroy Your Planet taldeen akustikoekin
Juarez
2019/03/08
Gainera, Punto de Vista Gauak egitasmoaren barnean, jaialdira gonbidatutako zinegileetako batzuk DJ lanetan arituko dira Club Nicolette-n eta Nébulan.

Martxoaren 12tik (asteartea) 15era (ostirala), Punto de Vista Gauak ospatuko dira lehen aldiz. Gaueko 23:30etik aurrera, jaialdiaren errealitate paralelo batez gozatzeko aukera emango duen topagune bihurtuko dira Iruñeko Club Nicolette eta Nébula taberna. Egunez beren filmak aurkeztuko dizkiguten zinegileetako batzuk kabinara igoko dira DJ lanak egin eta inspirazio iturri duten musika jartzera.

Punto de Vista Gauak martxoaren 12an, asteartez, hasiko dira, Club Nicoletten. Lehenengo gau horren ondoren, asteazkenean, Deborah Stratman arduratuko da musika jartzeaz, une batez albo batera utzita boterea, kontrola eta sinesmena ikertzen dituen artistaren eginkizuna, eta musika jartzeari ekingo dio Ben Russell bere lagunarekin, aurreko urteetan jada jaialdian bisitari izan dena.


Nébulak martxoaren 14an, ostegunez, zabalduko dizkie ateak Punto de Vista Gauei. Bezperan Ne travaille pas filma aurkeztuko duen César Vayssié igoko da kabinara asteburuari erritmoz ekiteko.

Azkenik, aipatzekoa da Luke Fowlerren ekarpena. Punto de Vistan izango duen agenda betearen barnean, zinegile ingelesak denbora izango du Sail Ofizialean bere azken filmetako bat –Mum´s Cards– aurkezteko ez ezik, baita jaialdiaren itxieraren protagonistetako bat izateko ere, Enceindre lanaren bidez, zine eta soinu estudio bat, XVI. mendeko bi hiri gotortutan kokatutakoa (Ingalaterra ipar-ekialdeko Berwik eta Iruñea). Punto de Vista Labs egitasmoan ere arituko da, Artxiboaren akustika masterclass-a eskainiz, eta, hori gutxi balitz bezala, jaialdiaren gauak girotuko dituen DJetako bat ere izango da; zehazki, ostiral gauean, Club Nicoletten.

Hona hemen Punto de Vista Gauen programazioa:

- Martxoak 12, asteartea, 23:30
Club Nicolette

- Martxoak 13, asteazkena, 23:30
Club Nicolette
Deborah Stratman + Ben Russell

- Martxoak 14, osteguna, 23:30
Bar Nébula
César Vayssié

- Martxoak 15, ostirala, 23:30
Club Nicolette
Luke Fowler

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.