Punto de Vistan EL SEXTO SOL estreinatuko da, murgilketako esperientzia zinematografiko bat zuzenean

Punto de Vistan EL SEXTO SOL estreinatuko da, murgilketako esperientzia zinematografiko bat zuzenean
2019/02/28
Egileak, Luis Maciasek, martxoaren 15ean (ostirala) antzeztuko du lana Iruñeko Planetarioan 22:30ean, Miguel Puertas, Xavier Querel eta Alfredo Costa Monteirorekin batera.

Punto de Vistak ikusleei ikus-entzunezkoen munduarekin erlazionatutako proposamen artistikoak eskaintzen jarraitzen du. “EL SEXTO SOL murgilketako esperientzia zinematografiko bat da eta, zuzenean, esploratzen ditu kosmobisioa, natura, eta gizakiaren beharra munduari zentzua eman eta bere sorkuntza prozesua ulertzeko, era horretan mundua kontrolatu… eta suntsitu ahal izateko”, azaldu du Luis Marcias egileak.

"Ikus-entzunezko partitura” hau hainbat musika tresnarako eta irudi eta soinu antzezleentzat konposatuta dago. Martxoaren 15ean, ostirala, 22:30ean, Luis Maciasek berak antzeztuko du Iruñeko Planetarioan, Miguel Puertas, Xavier Querel eta Alfredo Costak lagunduta. Sarrerak salgai daude dagoeneko Planetarioko webgunean: www.pamplonetario.org.

Zinema hedatuaren pieza hau planetarioetan 360ºko proiekzioak egiteko gailuetarako diseinatuta dago, eta gertagaitzak diren paisaiak esploratzen ditu, eguzki, ilargi, planeta, konstelazio eta kosmoseko beste elementu batzuekin, itzulera bidai bat proposatuz kreazioaren etorkizuneko mito baterantz.

Ikuskizunak 60 minutuko iraupena du eta 16 eta 35 milimetroko zintak tartekatzen ditu. Luis Macias artista, zinemagilea eta irudi konpositorea da. Super 8,16mm, 35mm edota bideo formatuan egindako bere lanak proiekzio, performance edo instalazioetarako konposatuta daude, eta mundu osoko zinema jaialdietan, arte zentroetan eta museoetan egon dira ikusgai. Zenbait erakusketa kolektibo eta banakako erakusketa bat egin ditu. Zinema analogiko independentearen Cráter-Lab laborategiaren sortzaileetako bat eta bertako kide aktiboa da. Bere lanak mundu osoko jaialdietan eta zentro arteetan egon dira ikusgai; honako hauetan, besteak beste: L´Alternativa, Xcentric, Sonar, LOOP, Primavera Sound, Zineleku, Mono No Aware, Documentamadrid, Ann Arbor, Vila do Conde, Ex-Is, Rotterdam edo Crossroads International Film Festival.

EL SEXTO SOL
Konposizioa: Luis Macias
Performer-ak: Luis Macias, Miguel Puertas, Xavier Querel, Alfredo Costa Monteiro
Sarrerak salgai hemen: www.pamplonetario.org/es/agenda/2019-03-15/sesiones-especiales/festival-punto-de-vista-2019-el-sexto-sol
Prezioa: 10 euro.
Iraupena: 60 minutu.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.