Jada eros daitezke Punto de Vista Jaialdiko sarrerak, ohiko bideetatik. Gaurdanik salgai daude Baluarteko leihatilan eta www.baluarte.com eta www.puntodevistafestival.com helbideetan, eta Jaialdiak irauten duen bitartean Baluarteko atondoan ere erosi ahalko dira. Proiekzioetarako sarreren prezioa 3 euro izanen da, eta saio berezietarako sarrerarena, berriz, 3 eurotik 10 eurora bitarte.
Punto de Vistako programazioa zazpi atal handitan banatuko da: Sail Ofiziala, mundu osoko herrialdeetako 1.160 film baino gehiagoren artean hautatuak izan diren filmak bilduko dituena; Atzera Begirakoak, Marcia Hafif eta Jonathan Schwartz abangoardiako egileak analizatuko dituztenak; DOKBIZIA, hainbat arlotako artistak biltzen dituen diziplinarteko topaketa, errealitatearekin nola erlazionatzen diren partekatzeko; Punto de Vista Labs, jakintzak partekatzeko eta sorkuntza kolektiborako espazioa; Foku Garaikideak, Punto de Vistako saio monografikoak, begirada nazioarteko zinemagile garrantzitsuenetako batzuengan jarriko dutenak; Saio Bereziak, X Films, euskal eta nafar zinemagileen arteko Paisaia topaketa edo Planetarioan antolatuko den film zikloaren moduko programekin, eta, azkenik, Hezkuntza Programa, hazten jarraituko duena Jaialdia ikusle berriei zabaltzeko.
Baluarteko kanpoaldeko leihatilako publikoaren arretarako zerbitzua indartu egingo da, martxoaren 11tik 16ra bitarte Jaialdiko eskariari erantzun ahal izateko: ordutegia 11:00-14:00 eta 16:30-20:00 izanen da, hain zuzen.
Baluarteko atondoan dagoen leihatilak, berriz, ordutegi hau izanen du martxoaren 11tik 16ra bitarte:
- Astelehenean, 9:30-13:30 eta 16:00-20:30
- Astearte, asteazken, ostegun eta ostiralean, 9:30-13:30 eta 16:00-22:30
- Larunbatean, 11:00-13:30 eta 16:00-20:30
Amaitzeko, martxoaren 16an (larunbata) 12:00etan Iruñeko Planetarioan egingo den ‘Ser Animal’ haurrentzako proiekziorako sarrerak Planetarioan bertan edo www.pamplonetario.org webgunean eros daitezke jada.
Informazio gehiago hemen:
Jaialdiko Bulegoa: Jaialdian zehar ordutegia 9:30-13:30 eta 16:00-22:30 izanen da.
Telefonoa: 948 066 066
Emaila: info@puntodevistafestival.com
Web orria: www.puntodevistafestival.com